Hiztegia
álde eiñ. (a). du aditza. ÁLDE. Separarse, alejarse. Etxetik alde eindda dago aspalditxuan. ÁLDE. (b). du ad. Normalean eginekin esaten bada ere, gabe ere entzun daiteke. Ointxe alde dau zure amak./ Uberatik aldeta dare portugesak. Aldetzen eta aldeko ere bai: Ilddakotik derrepente aldetzen dau zorrixak. Mertz./ Zu ildda bazare, ero ni ildda nauela, zorrixak badauzkatzu, derrepente aldeko dabe. Mertz./ Itxekonak alde zeben gu ezkondu baiño zeoze lentxuao. JJp.
álde émendik!. (a). interjekzioa. Kendu hemendik, fuera hemendik. Ik. áide!.
aldéko. 1. aldeko, aldekúa. (b). izena. Alde, fabore dagoena. Partidario Francon aldekuak ixillik dare aspaldian. 2. aldeko, aldekúa. (b). izena. Partekoa, ezkontza baten, adibidez. Nobixuan aldekuak baztar baten jarri zien eta nobixianak beste baten. 3. aldeko, aldekúa. (b). izena. Baserrietan, zure etxetik oso gertu Juan zaittez aldekora ta emon daizuela gatz puxka bat. Teilatupe batekoa den etxebizitzari etxekon edo besteko. Teilatupe diferentekoari aldeko. Dena dela, Txangala auzoko ugarrixarrek elkarri etxekoneko esaten diote, Ugarriaga biak elkarrengandik 200 metrora egonik.
aldéko ándiko, aldéko ándikua. (c). Aldeko baserrian, bi bizitzetatik urrunen dagoena, handikaldeko partekoa. Aldeko andiko txakurra da ori. aldéko eméndiko, aldéko eméndikua. (c). izena. Aldekoan, hemendiko aldetik dagoen etxebizitza. Aldeko emendikuan txarrixa il ddabe. Artizak, —han jaioa naiz ni,— bi baserri eta lau etxebizitza dira, eta goiko hitzak erabiltzen ditugu. Andiko eta emendiko soilik ere esan ohi dira, zentzu berberaz. Andikuan izan naiz./ Emendikuan familixia izan dabe. Edozein modutan, gauza hauek asko aldatzen dira auzune batetik bestera.
aldéndu. (d). da aditza. Alde egin. Guk betik marka txikixa euki dou, ezkerreko belarrixan akastxo bat kenduta aurrekaldetik, kaska txiki bat kenduta. Aldentzen bada, errebaiñu batetik beste errebañu batera joaten bada, olako markakua falta juau ero. Enr.
Gutxi erabilia.