aldéko eméndiko
aldéko eméndiko, aldéko eméndikua. (c). izena. Aldekoan, hemendiko aldetik dagoen etxebizitza. Aldeko emendikuan txarrixa il ddabe. Artizak, —han jaioa naiz ni,— bi baserri eta lau etxebizitza dira, eta goiko hitzak erabiltzen ditugu. Andiko eta emendiko soilik ere esan ohi dira, zentzu berberaz. Andikuan izan naiz./ Emendikuan familixia izan dabe. Edozein modutan, gauza hauek asko aldatzen dira auzune batetik bestera.