Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
náparri-étxe, náparri-etxía. (d). izen propioa. XX. mendearen hasieran Ondartza baserriaren ondoan zegoen etxea; nafarreriaz jotakoak sartzen ziren bertan.   Lazareto para enfermos de viruela que se encontraba en las proximidades del caserío Hondartza.
Náparrua. (a). toponimoa. Navarra. Berezko /a/z. Nafarroa: berez ez da etorriko ardoa. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
nar. Ik. lar.
nardáka. 1. nardáka, nardakía. (d). izena. Nardaia. Metro erdi edo gutxiagoko partika, katea erantsia duena. Lera garraiatzeko eta narraseko beste zama batzuei tiratzeko erabilia.   Pértiga corta con cadena adosada utilizada para arrastrar la narria y otras cargas. 2. nardáka, nardakía. (d). izena. Nardaia. Enborrak tatarras garraiatzeko tresna: burdinazko ziria kate bati erantsia.   Cuña de hierro con una cadena adosada, que se utiliza para acarrear troncos. Zirixa sartze jakuan tronguai puntatik eta gero narrasian etaratze zuan. Nardakia. Don.
narraséko, narrasekúa. (c). izenlaguna. Erretenean etorritako uragatik esan izan da.   Dícese del agua que llega a una casa por una acequia. Eztakitt ze moduzkua egongo dan ur ori erateko, narrasekua da ta.
narraskeríxa, narraskerixía. (b). izena. Dejadez, abandono. Narraskerixaz etzeban etara titulua.
narrástu. 1. narrastu. (c). da-du aditza. Narras bihurtu.   Volverse desaliñado, viejo. Oso narrastuta topau dot zuen aittajuna./ Gripiak ziero narrastu dau koittaua. 2. narrastu. (c). du aditza. Eguraldia eskastu.   Volverse desapacible el tiempo. Goizian alako egualdi ona zeuan da atsalderako ziero narrastu dau. Lanbroa sartzen denean erabiltzen da, batik bat.
1. narrúa jo. (b). du-dio aditza. Hacer el amor, follar. Narrua joteko ezkondu ero pagau ein bia dala ziñuan lenguan batek etsitta. Sin. narrútan eiñ, txórtan eiñ, txortía jo, jo.
narrua jo. 1. narrúa jo. (b). dio-du aditza. Hacer el amor, follar. Narrua joteko ezkondu ero pagau ein bia dala ziñuan lenguan batek etsitta. Sin. narrútan eiñ, txórtan eiñ, txortía jo, jo. 2. narrua jo. (c). esapidea. Danborra jo. Kalerik kale narrua joten, alkate jaunan pregoia irakorteko. (AAG Eibes).
2. narrua jo. (c). esapidea. Danborra jo. Kalerik kale narrua joten, alkate jaunan pregoia irakorteko. (AAG Eibes).
narruaundi, narrúaundixa. (d). adjektiboa. (adierazkorra.) Jatun handia. I, narruaundi, oinddio eztok naikua, ala?
narrugorríxan. (a). adberbioa. NARRUGÓRRI. Biluzik.   Desnudo. Narrugorrixan eitten da onduen lo. Sin. billósik, narrútsik. narrugorrixan jarri. NARRUGORRI JARRI. Desnudarse. Narrugorri jarri erain josten. Sin. billóstu.
narru-jotéille, narru-joteillía. (c). izena. Narrutalaria. Etxuat ezautu sekula alako narru-joteilleik. Sin. narrutalári, txortalári.
narru-kéndu, narru-kendúa. (c). izena. Urratu handia. Sin. azal-kéndu.
narrúsendo, narrúsendua. (c). adjektiboa. Caradura (zentzurik gogorrenean). Narrusendo zittal bat egon zan Eibarren mediku. Ik. arpégigógor. nárru sendúa euki. (c). esapidea. NARRUA EUKI. Tener muchísima cara, pocos escrúpulos. Politiko geixenak narru sendua dauke. "Sendo"-k "lodi" esan nahi du Bergaran. Baita NARRU BELTZA EUKI. Baiña orrek narru beltza euki, tta ezek inporta ez. NARRUA EUKI soilik ere bai: Ik daukak narrua ik./ Ire narruakin abarkak pe ein leizkek.
narrúta, narrutía. (c). izena. Narrujotze ekintza.   Fornicación. Orrek narrutia besteik eztauka buruan./ Len asko Bilbora joate zan narrutara./ Zer oinddio eztozue naikua narruta eiñ, ala? Ik. artuemon, eginkizun. narrútan. (b). adberbioa. Narrua jotzen.   Haciendo el amor, follando. Narrutan jiarduen jente guztian aurrian. narrútan eiñ. Narrua jo. Zer narrutan eitteko goguakin ago, ala? Sin. txakillétan, txórtan eiñ, txortía jo, narrúa jo, jo.
narrutalári, narrutalaríxa. (c). izena. Narrujolea.   Follador, -a. Ezpanaundi ori narrutalari ona ei dok. Sin. narru-jotéille, txortalári.
narrutáldi, narrutaldíxa. (c). izena. Narru-jotze saioa. Egundoko narrutaldixa ein juen. Sin. txortáldi.