Hiztegia
néurtu. (a). du aditza. Medir. Gaizki neurtu neban eta oiñ etxat kabitzen.
"Mide dos metros": bi metro dauzka, bi metro da luze, edo horrelakoak esan izan dira eta ez "bi metro neurtzen ditu". Dena dela, orain entzuten da azkenengo hau. Ik. neurri (?).
nezesidáde, nezesidadía. (b). izena. Beharra. Necesidad. Ze nezesidade dauka orrek jai egunian lanera juateko. Adinekoek asko erabilia. Biarek ez dituen ñabarduraren batzuk aurkitzen zaizkio, nonbait. Gure aita-zanak errefrau hau esan ohi zuen: "La nesesidá es la mejor universidá".
nezesidadía pasáu. (c). esapidea. Pobre bizi aro batean. Orrek gaztetan nezesidadia pasautakuak die bai, eta oiñ errez urtengo dabe aurrera.
nezesidadíak emon. (c). esapidea. Behar gorrian aurkitu. Nezesidadiak emun ezkero badakitt dirua nundik etara.
nezesítau. 1. nezesitau. (c). du aditza. Necesitar. Gutxi erabilia. 2. nezesitau, nezesitáua. (b). adjektiboa. Behartsua. Necesitado. Nezesitauenen artian bakarrik sorteau dittue etxiak.
ni. (a). izenordaina. Yo. nere, neretako, nerekin...
Bergaran, NI eta NIK kenduta, besteak NE-z hasten dira: NERE, NERETAKO, NEREKIN...
níngunu, -o, níngunua. (d). izena. INGUNO (LAR ANTZ). Erreparua, eragozpena, aitzakia. Impedimento, reparo, excusa. Gauza bat itteko ningunua ipiñi dau arek; zera, erreparuak ipiñi dittuala. Ero eztau ningunuik ipiñi. Klem. NINGUNUA IPI Ik. erreparu.
nobedáde, nobedadía. (b). izena. Novedad, noticia. Ze nobedade dago Eibar aldian?/ Egundoko nobedadia izan zan telebisiñua. Ik. barri. nobedadia egin. (c). esapidea. (eufemismoa.) Konortea galdu, zorabiatu. Nobedadia ein jako elixan. (AAG Eibes)
nobedádiak egon. (c). esapidea. NOBEDÁDIAK EUKI. Berri handiak: haurduntza, ezkontza, banaketa, hilketa... Solemnitatez esan ohi da. Zer, nobedadiak dare ala?/ Eztabe deitzen da itxuria nobedaden bat badauke.
nóbixo, -a, nóbixua, -ia. (a). izena. Novio, -a.
Sarri NOBIXOTXO edo NOBIXATXO forma adierazkorra esaten da. Neska-gazte kuadrillia, ta nobixotxuak ero i euzken. Ben./ Oiñezkero eukikok nobixatxon bat. nóbíxo-nóbixak. (c). Parejas de novios. Len nobixo-nobixak Espoloira joaten zien pasiatzera. Bikote bakarraz ere bai: Nobixo-nobixak il die akzidentian. Ik. ándragei, gízongei. nóbixotan. (c). adberbioa. Nobio garaian. Akordatzen naiz bein nobixotan joan giñala Donostiara.
noiz. izena. 1. noiz. (a). adberbioa. Cuando. 2. nóiz ero nóiz. (b). adberbioa. De cuando en cuando, muy de vez en cuando. Noiz ero noiz joaten ga zinera, baiña gutxittan. Noizian bein baino maiztasun gutxiagoz edo.
noizbáitten. 1. noizbaitten. (b). adberbioa. Noizbait. Alguna vez; en alguna época. Noizbaitten orraittio moztu biakozu bizarra./ Noizbaitten erri inportantia izango zan Gatza.
2. noizbaitten. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Oso berandu, kostata. Konpondu zoskuen etxeko bidia, baiña noizbaitten.
noizían béiñ. (a). adberbioa. De vez en cuando. Noizian beiñ etortzen da bazkaltzera. Jarraian datozenok Sin. dira neurri handi baten: Sin. béiñ ero béiñ, béiñ ero bérriz, lantzían béiñ, noizípeiñían.
noizípeiñían. (d). adberbioa. Noizik behinean, noizean behin. De vez en cuando. Noizipeiñian bakarrik kantatzen die antxiñako kantak.
nóizko. 1. noizko?. (a). adberbioa. Para cuando? Noizko konpondukostazu zapatak? 2. noizko, noizkúa. (a). izenlaguna. De cuando. Noizko ogixa da au?/ Periodikua badago baiña auskalo noizkua.
nóiznai. (b). adberbioa. Edozein momentutan. En cualquier momento. Etxia noiznai jausteko arriskuan dago.
nóiztik. (a). adberbioa. Desde cuando.
nóiztik nóra. (d). adberbioa. (adierazkorra.) Desde cuando. Noiztik nora die lagunak Mertxe ta Bixente?
nóiztiko, nóiztikua. (d). izenlaguna. Noizko. De cuando. Noiztiko kontuak dauzkazue esateko?/ Noiztiko asuntua da ori?