Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
nok. Ik. nor.
nola. (c). adberbioa. (Elosu) Como. Bergaran ZELA esan ohi da ia beti, baina kalean eta Osintxu-Elosuko adinekoek badarabilte NOLA. Oiñ nola billauko juau guk atzera bidia? Illunduta ta, jangoikua lagun. Mertz.
nóla ta nái be. (c). juntagailua. NOLATANAI BE, NOLANAI BE. Nolanahi ere.   De cualquier forma, de todas maneras. Milak eztau oinddio telefonoik jo; nola ta nai be ondo ibilliko da, ze bestela diar eingo zeban./ Eztakitt ze ordu dan; nola ta nai be ezin berandua izan. Sin. edozéla be, edozetara be.
nólanai. (c). adberbioa. Edozela.   De cualquier manera. Pelotia ezkerrez, eskumaz, nolanai joten dau. Testuinguru batzuetan «de mala manera». Ezin dda ikastolara joan etxeko lanak nolanai eindda. Sin. edozein modutan. Sin. edozéla.
nólanaiko. (c). izenlaguna. Edozein modutakoa, arrunta.   Corriente, ordinario. Aura sonbreruakin da bastoiakin ibiltze zuan. Ez pentsau nolanaikua zanik. EZ IZAN NOLANAIKUA, ia beti. Arrunta ez izan, dotorea edo berezia izan. Ezezko esaldi adierazkor edo ironiazkoetan, batik bat. Orrek eztittu nolanaiko mozkorrak arrapatzen. Sin. edozeláko.
nono, nonúa. (d). izena. (haur hizkera.) (Oñati) Ardia. (haur).
nor. (b). izenordaina. Quién. I izan aiz etxian? Ez? Nor ero nor etorri dok pa. Ubera-Angiozar aldean erabiliagoa erdi-ekialdean baino, eta adinekoek gehiago gazteek baino. ZEIN da nagusi bergarar gehienen ahotan. NOK da ergatiboa. Nok esan dau ori? Ik. baten bat, nórbaitt.
nóra. (a). adberbioa. A donde. Anizetak NORA JOAN zentzuaz erabili du: Eztakitt nora zan, sekula geixao nora danik... Ik. erríko. nora ero ara. (c). adberbioa. NORA-NORA. Norabait.   A alguna parte. Gailleguak nora ero ara joan biar, da Ameriketara joate zien geixenak./ Urtero juaten ga udan nora ero ara./ Oiñezkero gure turistak nora-nora aillegau die./ Ointxe nora-nora mobidu biarrian gare etxe billa. Arrunta oso adinekoen artean. Ik. núndik.
noraezían. (c). adberbioa. Nora ezean, nondik nora dabilenik barik.   Perdido, desorientado. Laiñua sartu jakun da ordutan ibili giñan noraezian.
noráiño. (a). adberbioa. Hasta donde.
noráiñoko, noráiñokua. (b). izenlaguna. Zein tokitarainokoa, zenbaterainokoa. Noraiñoko kablia da au ba?/ Eztakitt noraiñoko interesa dauken aurrera jarraitzeko.
noráko, norakúa. (b). izenlaguna. Zein tokitarakoa. Norako autobusa da au? Ik. nundik norako s.v. nundik.
nóranai. (c). adberbioa. Edozein lekutara, edonora.   A cualquier parte. Zurekin noranai joan leike./ Aintxiñan, leitzen da eskribitzen jakiñ ezkero, noranairako mutillak.
nórbaitt. (b). izenordaina. Bateon bat.   Alguien. Norbaittek badaki ze pelikula botatzen daben? Azen.: norbáitt ere bai. Ik. baten bat, nor ero nor, iñor. norbaitt izan. (c). esapidea. Norbait inportantea edo errespetuzkoa, izan. Poliziak saludua ein ddotsa ta ori be izango da norbaitt./ Biar ero etzi norbaitt izan nai dabenak estudixau ein bia dau.
norbéra. (b). izenordaina. NOBERA, NORPERA. Cada uno, uno mismo. Norberak ikusi bia dau bere buruakin ze eiñ./ Bestiak gaixki darenian nobera be ezta gustora egoten./ Dana norperak bakarrik ein biar. Enr./ Markak belarrixan bai, ori noberan errebaiñukua bada. Luis Hiruretatik Bergaran NOBERA izango da agian esanena. norberan burua erakutsi. (c). esapidea. Nork bere burua nabarmendu. norberan ez egon. (c). esapidea. Norberarengan, norberaren esku ez egon. Trankill egoteko esaten doste, baiña ori eztago norberan eta. norberán kóntura. (b). A cuenta propia. Gaur egunian iñor eztoia noberan kontura taillerra ipintzera./ Autobusa ta hotela ajentziak ipintzen dau ta beste guztia norberan kontura norberána eiñ. (c). esapidea. Norberarena egin.   Hacer lo que le interesa a uno, egoístamente. Askoi, norberana eiñ ezkero bestienak pito bat ardura dotsa.
norberandu. aditza. "Norberarengana ekarri, norberaren interesetara jendea konbentzitu. Taldetan beti egoten da norberantzen daben jendia." (Lar Antz).
norberanísmo, norberanismúa. (c). izena. Frankismoaren amaierako eta ondorengo urtetan asko eztabaidatzen zen sozialismoa, kapitalismoa, komunismoa, eta horrelako gauzez. Baina askok zion hemen zegoena "norberanismua" zela: "Lenengo norberana aurrera etara eta bestiak allakuidaos".   Término humorístico surgido en la época de la transición para denominar el sistema o tendencia vigente: el egoísmo. Sozialismua, ta sindikalismua ta kristua; amen dagona norberanismua dok, norberanismua, lenengo norberana eiñ eta bestiak izurrau daittiela. Baliteke gaur egun ia ahaztua egotea, sortzen den argota eta gisa honetako hitzak galtzera egiten dutelako giro faltaz.