norberanísmo

norberanísmo, norberanismúa. (c). izena. Frankismoaren amaierako eta ondorengo urtetan asko eztabaidatzen zen sozialismoa, kapitalismoa, komunismoa, eta horrelako gauzez. Baina askok zion hemen zegoena "norberanismua" zela: "Lenengo norberana aurrera etara eta bestiak allakuidaos".   Término humorístico surgido en la época de la transición para denominar el sistema o tendencia vigente: el egoísmo. Sozialismua, ta sindikalismua ta kristua; amen dagona norberanismua dok, norberanismua, lenengo norberana eiñ eta bestiak izurrau daittiela. Baliteke gaur egun ia ahaztua egotea, sortzen den argota eta gisa honetako hitzak galtzera egiten dutelako giro faltaz.