Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
barregárrikerixa, barregárrikerixia. (c). izena. Ridiculez, acción ridícula. Eztozu baiña barregarrikerixa ori eingo orraittio./ Basarrittarrak eta alkarrekin erderaz; eztot sekula barregarrikerixa aundixaorik ikusi. Ik. barregárri.
barrégintza, barrégintzia. (d). izena. Barre saioa. Zera diosku Anizetak: Ola pasau jakon andrakume bat onduan garbo demasakin... gero buelta ein ziero, aura ezkutau arte ari begira. Arek zien barregintzak, arek!
barregúra, barreguría. (a). izena. Ganas de reír. Barreguria aguantau ezindda nago. Ant. negargúra.
bárren. 1. barren, barréna. (b). izena. Leku edo objektu baten beheko aldea.   Extremo inferior de un lugar u objeto. Zelai barrenian dabill bei beltza./ Praka barrenak lokatzatuta dauzkazu. Leku izenetan: Barrenetxe, Barrenkale, Barrena... haranetik gertuen daudenak dira, eta Guenetxe, Guenkale... urrunen daudenak. Ant. guen. barrena artu. Arropa bati beheko aldea birmoldatu. barréna jota. (c). esapidea. Gutxienez.   Al menos. Frontoian egongo zittuan, barrena jota, bosteun lagun. Ant. guéna jota. 2. barren. (b). juntagailua. (Eibar) "Elemento adverbial, confirmativo de un supuesto verbal". (Etxba Eib) Ze pasatzen dok, barren, plaentziarrak Eibarren. Eibarko esaera./ Eztok barren txixarik eitxen. (SM Zirik). Bergaran ez da esaten, baina askok ezagutu bai, eta goikoa bezalako esaldiak entzun daitezke erdi adar-soinuan.
barrenari, barrenárixa. (c). izena. (Eibar) Kanoiak barrenatzen jarduten duen behargina.   Barrenador. Barrenari zaarrak diruak egin zittuan.
barrenau. (b). aditza. (Eibar) Kanoiak zulatu eta leundu, armagintzan.   Barrenar. Barrenatzia, misterixo askoko ofiziua.
barrendei, barrendeixa. Barranco (?). Don.
© Jaione Isazelaia
Barrénkale, Barrénkalia. (a). toponimoa. Bergarako kalea. Ik. Artékale, Goénkale.
barre-purrustara. (c). "Mesprezuz edo ironiaz barre egitea. Eztakitt asarre daon ero... Lengunian arek ein zostan barrepurrustaria." (Lar Antz)
barre ustel, barre ustela. (c). Gogo bako barrea edo plantekin egiten dena.   Risa falsa. Ez jaukak gauza onik horrek buruan. Begiratu egixok dakan barre ustelari. (TSE Berb)
barri. BERRI. Barri eta berri biak erabiltzen dira eta eratorri gehienekin gauza bera gertatzen da. Lehena mendebaldera esaten da gehiago eta bigarrena ekialdera, baina barri-k dirudi sustraituena eskualdean. Eratorri guztiak honen azpian jarri ditugu komentario 1 1. barri, barríxa. (a). adjektiboa. Nuevo, -a. bárri-bárri egon. (c). esapidea. Berria eta esperientzia gabea izan, lan baten adibidez.   Ser novato; en el trabajo, por ejemplo. Oinddio barri-barri neuan da astolan guztiak neuretako izate zien./ Barri-barri zeuan bat jarri zeben nausixakin berba eitteko. barriz-barriz asi. (c). esapidea. BARRIN BARRIZ, BARRIXAN BARRIZ. Hutsetik hasi.   Empezar de cero. Ainbeste urtian lan batera oittuta gero, asi ari oiñ barriz-barriz./ Kiebra jo eta barrixen barriz asi bier izan auen. (Lein.). 2. barri, barríxa. (a). izena. Nueva, noticia. Ze barri dago Elgeta aldian?/ Eztaukau aman barririk. Ik. nobedáde. 3. barri, barríxa. (b). adjektiboa. Recién. Ogi au ein barrixa da./ Kotxe erosi barri batekin etorri da. Aditzaren atzetik. 4. barri. (b). posposizioa. Recién. Jan barri nago ta enoia baiñatzera./ Oinddio karneta etara barri zeukan. Aditzaren atzetik. 5. barri. (b). posposizioa. Acerca de (saber). Eztakitt ezer onen barri./ Anaian barri jakin zebenian segittuan artu zeben abioia.
bárrika.
© Asier Sarasua
1. bárrika, bárrikia. (b). izena. Upela.   Tonel. Milla litroko sardao barrikia bete giñuan. Zenbait etxetan bukoe esaten zaio. Inoiz tripaundiengatik zera esan ohi da: Orrek dauka barrikia. Ik. bukóe, -i, úpel.
2. barrika. Ik. errópa-bárrika.
barríketa, barríketia. (a). izena. BERRÍKETA. Hitz-jario gehiegizkoa.   Conversación, habladuría. Tiene normalmente matiz peyorativo. Barriketa ugari ta ganora gutxi daukazu zuk./ Ze barriketa euki dozue Uxue ta bixok? Ik. jardun. barríketa gutxíko, barríketa gutxikúa. (c). adjektiboa. BARRIKETABAKO (EIB.). Pertsona serio eta arduratsuengatik esan ohi da.   Dícese de las personas serias y responsables. Alabaik zarrena langillia ta barriketa gutxikua da. barríketan. (a). adberbioa. BERRÍKETAN. Charlando. Atzo Bittorrekin barriketan neuala ixa kotxiak arrapau giñuzen. A veces significa charlando demasiado y sin fundamento. Egun guztia barriketan pasatzen dozue zuek. barriketia ez izan. (c). esapidea. Broma ez izan. Gerratian emen amabost ume egon zien amairu urtetik berakuak. Ezta gero barriketia e. Ben.
barríketako, barríketakua. (c). izenlaguna. BERRÍKETAKO. Serioa, garrantzitsua. Ezezko esaldietan erabilia, batik bat.   Usado sobre todo en frases negativas, serio, importante, que no es broma. Ez pentsau barriketako obria danik autopistia./ Ezta barriketakua gero Ruandan pasau dana.
barriketalári, barriketalaríxa. (c). adjektiboa. BARRIKETÁTSU, BARRIKETOSO, -A. Jarduntsua.   Hablador, -a. Langile ona da, baiña barriketalarixa be bai. Ik. barrítxu, berbátsu, jardúntsu.
barriketáldi, barriketaldíxa. (c). izena. BERRIKETALDI. Rato de charla. Aspadixan alkar ikusteke genden da barriketaldi demasa ein giñuan.
barriketatsu. BARRIKETOSO. Ik. barriketalári.