Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
égazti, égaztixa. (b). izena. Hegaztia.   Ave Len oilluak eta paittak geunzkan baiña oiñ eztaukau egaztirik.
1. égi, égixa. (a). izena. Verdad. Egi utsa ta ogi utsa bixak gauza sikuak. (c). esaera. Egia huts hutsa ez dela beti komenigarria izaten. Egixa, sudurran onduan begixa. esaera. "Norbaitek zerbait egia dela esaten duenean, beste batek hori esanez erantzuten du, hori baita egi bakarra." (Lar Antz) égixa esan. (b). esapidea. EGIXA ESATEKO. Muletilla con que se empiezan o acaban muchas frases. Egixa esan bakaziñuak akabatzeko goguakin nago.
2. égi, egíxa. (d). izena. Hegia. Hitz ia galdua, zentzu zabal eta ez zehatzegikoa, mendi-bizkarra (txikia edo handia) batik bat, esan nahi duena.   Linea de montes, la parte más alta entre dos valles o cuencas de rio o regata, el alto de una ladera, etc. Egixa, ola gaintxo batera urten da bistia itten danian. Don./ Gaiña artuta egiz egi joan giñan tontorreraiño./ Arantza artian gora egi bateraiño aillegau giñan da an konturatu giñan nun genden./ Egitxo baten ein ddabe txabolia. Egixa izeneko lekuizen asko dago.
égin. EGIÑ, EIÑ, EIN, IN, IÑ. Eiñ (gehien), Ein, in edo ahoskatu ohi da. /ñ/ez ahoskatu ohi da esaldi bukaeran edo bokal aurrean, eta /n/ez kontsonante aurrean: Eztot (e)iñ;(e)iñan puruan; (e)ingou; (e)in bia da. Egin sarrera ipini dugu ordena logikoz sailkatu ahal izateko. Gainera hitz asko: eginkizun, egiñarin, etab. osorik ahoskatzen da. 1. egin. (a). aditza. Hacer, construir, producir. Oso liburu politta ein ddabe. Beste testuinguru askotan ere erabiltzen da. Eguraldia: eurixa eiñ; jokoak: pelotan eiñ; adina bete: urtiak eiñ; eraiki: etxia eiñ (Ik. jaso); hizkuntzak: euskeraz eiñ; norabidea: ezkerretara eiñ; jakiak gertatu: labian, txapa gaiñian eiñ (Ik. erre). Baita: alde eiñ, barre eiñ eta horrelako aditzetan, eta baita aditzaren ekintzaren azpimarratzaile bezala ere: jan eingo dozu, esan ein ddotsat. Erosi zentzuan ere entzun dakieke zaharrei, arropaz edo oinetakoez jarduterakoan, ziur asko beren gazte denporan enkargatuta egiten zirelako. Pare bat zapata eitte ziñuan da, aura ba, Paskuakua eitteko, elizara konfesau ta komulgau eittera juteko, entierrun batera juteko... Hil./ Ointxe traje berri bat ein biarrian nago. egin-barri. 1. egin-barri, egin-barrixa. (b). adjektiboa. Recien hecho. Ogi au egin barrixa da. 2. egin barri. (b). adberbioa. Recien hecho. Gu sartu giñanian etxia egin barri zeuan. egitte aldera. Ik. aldera. norbaitenak edo zerbaitenak egin. (c). esapidea. Hondatu, galdu, zereginik ez izan. Politikan oin arteko bidetik jarraitzen badogu, guriak egin dau. 2. egin. (c). da aditza. Ohitu.   Hacerse, acostumbrarse. Puxkat eiñarte lan gogorra da./ Edozein gauzatara eitten da personia. Sin. óittu. 3. egin. (c). du aditza. Jokatu, apustu egin. Egingo neuke... ia beti. Eingo neuke aurten be eztabela aprobauko./ Eingo neuke naitta eiñ dabela. . 4. egin. (a). da aditza. Bihurtu.   Hacerse. Aundi egin da aspaldixan./ Etza zu sekula gizon egingo./ Len PCEkua zan da oiñ musulman ein dda. 5. egin. (b). du aditza. Igaro (denbora). Zortzi urte ein zittuan seminaixuan./ Zenbat denpora eingozu kanpuan? 6. egin. (c). du aditza. Esan.   Decir. Oinddio atzo berak eitte zostan beste amar urte artu nai zittuala, ta ikusi, gaur il dda./ Santa Kruz gurian lo einddakua zala, bein baiño geixagotan eitte zeban gure aittajunak./ Asten da berbetan da eitten dau: joan zaittie pikutara! Eitten forma ia beti, eta goikoak bezalako testuinguruetan. 7. egin. (c). da aditza. Zerbait egokia ez izan norbaitendako, komeni edo gustatu ez, horrelako esaldietan: Antxintxiketia eztok neretako eitten./ Aleginddu zuan baiña ezkondu bizimodua etzuan arendako eitten. "Zerbait ez da norbaitendako egiten" formula beti. 8. egin. (c). du aditza. Larrua jo. Zer, egingo jonau?/ Zelaira joan zien eittera. Ik. egiñáldi. 9. egin. (a). dio aditza. Bale-baleka eta beste zenbait haur jolasetan, eliminatu, harrapatu. Hodei, eindda zare, len ikusi zaittut eta. Oiñ pagatzia tokatze jatzu. 10. egin. Ik. erre.
10. egin. Ik. erre.
eginkízun. 1. eginkizun, eginkizúna. (c). izena. Quehacer, objetivo. Bergako alkatia ikusi dot Uberan. Eztakitt ze eginkizun ekarriko zeban. 2. eginkizun, eginkizúna. (d). izena. (eufemismoa.) Acto sexual, coito. Milla modutara esaten da ori be. Matrimoniuan baldin bada “eren eginkizuna ein ddabe”. Don. EGINKIZUNA EGIN. Ik. artuemon.
egíñal, egíñalak. (b). izena. Egin ahal den guztia.   Todo lo posible. Egiñalak eiñ arren galdu ein giñuan, geixao zien eta. EGI egiñála. 1. egiñala. (b). adberbioa. EGIÑALÁN, EGIÑALA GUZTIAN. Egin ahal guztian.   A tope. Eurixa egiñala diardu./ Lana egiñala dauke. EGI Ik. emonála. 2. egiñala. adberbioa. Egiten den heinean. Nik egiñala zuk jan eitten dozu./ Piezak egiñala almazenera bialtzen die. Ik. emonála.
egiñáldi, egiñaldíxa. (b). izena. Langintza bat egiten den aldi bakoitza.   Sesión, tanda, fase. Ogixakin negozio aundixa dauke. Barikutan, iru egiñaldi-ta eitteittue./ Autopistia bi egiñaldittan ein biar i dabe. Batzuetan "narruta-saio" esateko ere bai. Atzo etxakixat zenbat egiñaldi ein giñuzen.
egiñáriñ, egiñaríña. (c). adjektiboa. Sutan gutxiegi egondakoa.   Dícese de la comida poco hecha, que ha estado poco en el fuego. Legatza etzeuan txarra baiña egiñarin samarra. Ik. erreariñ.
egitteile, egitteilía. (c). izena. EITTÉILLE. Gauzak egin egiten dituena; hitz egin eta esan bakarrik ez, egin ere bai.   Se dice las personas activas, que gustan de hacer cosas. Aura igual ezta oso argixa izengo baiña eitteilia bai./ Gure errixan barriketoso asko ta eitteile gutxi. EITT
egitteko, égittekua(k). izena. ÉITTEKO, ITTEKO. Egitekoak.   Quehaceres, deberes. Lana aintze jakonian beti izaten dau eittekon bat./ Eibarrera noia, an be badauzkat eittekuak eta. Singularrean oso nekez. ITTEKO, -uak ahoskatu ohi da gehienetan. éittekon bat eiñ. (c). esapidea. EITTEKUA EIÑ. Pikardiaren bat, barrabaskeriaren bat, gauza desegokiren bat egin. Umiak bakarrik lagaittuzu etxian? Eingo dabe eittekon bat./ Guk ein ddou eittekua!
egitteko tabakorri, égitteko tabákorrixa. (d). izena. ÉITTEKO T.. Tabaco de liar. Len zigarro-papel asko saltzen zuan eitteko tabakorrixa erretzen zuan, geixena ta. Ik. tabákorri.
egitteko txokolate, egitteko txokólatia. (c). izena. ÉITTEKO TX.. Chocolate negro, "a la taza". Eitteko txokolatia beltzaua izeten da.
© Jaione Isazelaia
egittura, egitturía. izena. Candido Izagirrek azalpen hauek ematen ditu bere Antzuolako hiztegian: "Egittura bat emon: dar una forma; egittura txarrian jausi: caer en mala forma; egittura ederreko adarra; egitturaz ezagutu: conocer por las formas (las castañas)". Oraindik adinekoei entzuten zaie inoiz berba hau.
égixetan. adberbioa. Benetan. Oraingo umeen asmazioa, gurasoei benetan besterik ez baitiete entzun.   Vocablo inventado por los niños en sustitución de benetan. Egixetan, egixetan; andereñuai ura bota dotse./ Eztakitt egixetan ala brometan esan daben. Sin. bénetan.
egizále, egizalía. (c). adjektiboa. Egia maite duena. Egizaliak baga esan daigun egixa.