Hiztegia
laar
labétxe
laguntzáille
lákar
lándu
lantégi
lar
larráts
lastai
latz
laztándu
leiztarkerixa
léngusu
lera-bantzu
leuntásun
lima-auts
liñázi
litx
lizi
loittu
lontzena
lo-sór
lúai
lupárda
lurríkara
labétxe
laguntzáille
lákar
lándu
lantégi
lar
larráts
lastai
latz
laztándu
leiztarkerixa
léngusu
lera-bantzu
leuntásun
lima-auts
liñázi
litx
lizi
loittu
lontzena
lo-sór
lúai
lupárda
lurríkara
litx. 1. lítx, lítxa(k). izena. Lanazko jertseei egiten zaizkien pilotatxoak. Litxez beteta daukazu jertsia.
2. lítx, lítxa(k). izena. Arropa edo ehunari, zahartu edo apurtutakoan, bistan geratzen zaizkion hari zatiak. Hilacha. Litxak darixola dauzkan prakamotz zar batzukin ibiltzen da./ Litxa, arixak, ari-puntak, zarrak balia bezela, gastauta dareneko moduan: litxa. Don. Ik. álbeni, ízpi, líxtu.
litxarreríxa, litxarrerixía. (c). izena. LITXARKERIXA. Gutiziazko jakiez esan ohi da: goxokiak, jaki garestiak, etab., batik bat ezorduan edo ezkutuan jaten badira. Dícese de los antojos en el comer: golosinas, alimentos caros, etc., sobre todo si se comen a deshora y a escondidas. Goiz guztia litxarrerixak jaten, da oiñ eztauka bazkaltzeko goseik.
litxarrerixán ibilli. (c). esapidea. LITXARKERIXÁN IBILLI, LITXARRERÍXAK EIÑ. Litxarreriak jaten jardun. Atsalde guztia litxarrerixan zabitz. Sin. maizeríxak eiñ.
litxarréro, -a, litxarrerúa. (c). adjektiboa. Beti litxarrerian dabilena. El/la que gusta de comer melindres a deshora. Armaixua giltzaz itxi biakou, gure txikixa litxarrera aundi bat eindda dago ta.
lixa-pótzu, lixa-potzúa. (d). izena. LÍXIBA-POTZU. Sukaldean edo kanpoan egon ohi zen zuloa lixibontziko urak joan zitezen. Agujero o pozo redondo sobre el cual se colocaba la tina y al que iban las aguas residuales de la colada. Len lixibia barrika aundi baten eitten zuan, eta gaiñetik ura botatzen jakuan, eta azpixan eukitzen juan ba ola redondo. potzu bat. Sukaldetan be leku askotan egote zuan tiñiandako lekua, eta, erropa mordua ezta, ipintze zuan izara ero trapu zuri bat eta sutako autsa gaiñian ipintze zuan eta ara botatze zuan ura; arek zuritze juan erropia, sutako autsan zerak eta urberuak. Urberua galdarakara bat ero bi bota eta aura azpira pasatzen zuan, ur zikiña lixapotzura. Klem. Sin. lixi-aska.
lixi-aska, lixi-askia. (d). izena. Lixibako ura jasotzeko harrizko askatxoa. Tiñakuak izate zien, ta lixi-askia; tiñakotik ur berua bota, ta askia beien, da tiñakuoi eo barrikioi zerien, ta an epeldu ura ta bota jabon-ura ero zea, ta an egosi. Juana. Sin. lixa-pótzu.
líxiba, líxibia. (c). izena. Arropa eta izara garbiketa (eskuz eta antzinako erara). Colada a la antigua usanza. Azelakotxe lixibia daukaten atsalderako.
líxibia egosi. (d). du aditza. Arropa zuritzeko ur-irakina lixontzira bota sutako hautsetan zehar.
líxibia eiñ. (c). du aditza. Garbiketa egin. Sekula lixibia eiñ eztabenak eztaki ze dan labadoria.
Hilean behin egin ohi zen. Lehenengo albergarrixan jabonau eta lixibia jo, eta gero arropa zuria sutako-hauts eta ur-irakinez egosi.
líxibia jo. (c). du aditza. Albergarrian, jabondutako arropa astindu eta jo zikina ateratzeko. Ik. lixa-pótzu, lizi.
lixibáldi, lixibaldíxa. (d). izena. Lixiba, arropa garbiketa egiten zen aldi bakoitza. Cada una de las coladas. Gurian lixibaldi bakarra itte zuan./ Lixibaldi baten ezpazan eitten bixan ein biar.
lixiba-mai, lixiba-maixa. (d). izena. Arropa jabonatzeko harrizko mahaia. Mesa de piedra para restregar la colada. Maixak pe, lixiba-maixa esate jakon, jabontzeko ta. Juana.
Harrizko mahai hauek alberga aldamenean egoten dira.
lixíbarri, lixíbarrixa. (d). izena. Lixiba joteko harria. Don.k LIXIBA ARRI dio, bi hitzetan. Sin. albérgarri, piétarri, puxetarri.
lixibera. 1. lixibera, lixiberia. izena. "Lixiba egiteko ontzia, barrika." (Lar Antz)
2. lixibera, lixiberia. izena. (Eibar) Lavandera. Lixiba egitera dedikatzen zen andrea. Besterik ezian, lixibera eitten eban. (Etxba Eib). Sin. lixíbagille.
lixíbontzi, lixíbontzixa. (d). izena. LIXONTZI. Lixiba egosteko egurrezko barrika. Lixibontzi eta lixontz entzunak egiten dira, baina gure galdeketetan tiña eta erropa-barrika azaldu dira bakarrik. Ik. tíña.
líxtu. (c). da aditza. LITXÁTU. Litxez bete oihal edo jantzi bat. Llenarse de pelusa o hilachas; deshilacharse un tejido o vestido. Azkenengo erosittako bakeruak ziero lixtu jat./ Barrenak pe danak lixtuta jauzkat. Don. Ik. álbeni, izpittu, lítx, txirbiztu.
lízar. 1. lizar, lizárra. (a). izena. . Fraxinus excelsior. Fresno. Leku hezeetan, errekondoetan batik bat, egon ohi da. Fruitu berde, luze, zapalak izaten ditu pilan zintzilik. Jendeak uste duenez, lizarrak fruitu asko duen urtea emankorra izaten da.
Ik. basalizar. 2. -lizar, -lizarra. (d). izena. Zuhaitz luzea, arbolaren izenari lotuta: pago-lizar, gaztaiña-lizar, piñu-lizar... Gerrixan ebai eta gero adarrak etaratzeittuanian, aura dok pago-motza, eta bestela luzia lagatzen danian, pago-lizarra ero pago-luzia. Klem.
lizár-mákilla, lizár-mákillia. (c). izena. Lizar adarrezko makila, antzina oso erabilia burrukarako. Palo o bastón de rama de fresno, muy usado antiguamente en las peleas. Antxiñako euskaldunak lizar-makillekin eitte ei zeben gerria.