Hiztegia
i
ídaur
iéska
ígez
ijitto-baba
ikazgei
ilban
illárra
illúndu
ímiña
índia-óillo
inpórta izan
inútill
íñun
ipíñitako
ipúrsalto
irabaztéille
ireskatu
irrara
irúkotx
istínga
itxain
ítxu
itxútu
ixilkuma
íxotzeko
izar-geldi
izotzálde
izúrrau
ídaur
iéska
ígez
ijitto-baba
ikazgei
ilban
illárra
illúndu
ímiña
índia-óillo
inpórta izan
inútill
íñun
ipíñitako
ipúrsalto
irabaztéille
ireskatu
irrara
irúkotx
istínga
itxain
ítxu
itxútu
ixilkuma
íxotzeko
izar-geldi
izotzálde
izúrrau
inpórta izan. (a). dio-zaio aditza. NOR-NORI. Importar. Etxat bape inporta afaldu ezta be./ Ze inporta dotsa ari gurian pasatzen danak?/ Bai zuri inporta be Afrikako kontuak.
Inporta, inporta, inportako. Hiztun onek ez dute «inportatzen» esaten. NOR-NORI zein NOR-NORI-NORK: Etxat inporta zuk esaten dozuna, edo eztost inporta zuk esaten dozuna(k?).
inpórtante, inpórtantia. (a). adjektiboa. Importante. Telebisiñuan agertu zan. Oso inportantia eindda dago.
Ironiaz erabiltzen da sarri: Inportantia da aura bere ustez.
intenzíño, intenziñúa. (a). izena. Intención. Gerrittik gora tensiñua eta gerrittik bera intenziñua. (c). esaera. Zahartzaroko ajeen ondorioak modu umoretsuz azaltzen dituen esaera. Da Benitxo, diñuenez emakume kontuan-da ondo egon biar jok Frantzia, e? Behin gure lagun bat medikuarenean tentsioa hartzetik zetorren, eta galdetu genion:
interíor, interiórra. (c). izena. Tiradun barruko kamiseta. Camiseta interior de tiras, sin mangas. Nik uda ta negu, beti interiorra.
interiór utsían. (c). adberbioa. Interiorra jantzita bakarrik. Izotz galantakin be interior utsian ibiltzen dok. Ik. barrúko elástiko, elástiko.
intxa, intxia. (d). "Eztabaida, demanda, bakerik eza. Auzuan intxia dago zar eta gaztien artian/ Orduen be intxie eukienak eta inbirixie eta gauza danak urten eitten auien." (Orm Aram).
íntxarri, íntxarrixa. (b). izena. TXÍNTXARRI. Cencerro. Txakurrai intxarrixa ipiñi dotsa. Ik. árran, dúnba.
íntxaur. INTXOR. 1. íntxaur, íntxaurra. (a). izena. . Juglans regia. Nogal, nuez. Zuhaitzari berari Intxaur-arbola ere bai. Zenbait intxaur klase: Mari intxaurra, amerika intxaurra (materialetarako), intxaur beltza (oso estimatua eskupeta kajatarako), intxaur korrientia. Urriñeko intxaurrak amalau, bertara joan eta lau. (c). esaera. URRIÑEKO INTXAURRAK BETIAK, JOANDAKUAN UTSAK. (LAR ANTZ). Esaera da urrineko intxaurrak beti etxekoak baino gehiago ematen duela. Aldaera asko ditu esaera honek. 2. íntxaur, íntxaurra. (b). izena. OKOZPEKO INTXAUR. Gizonezkoek lepa zintzurrean duten koxkorra. Nuez de la garganta. Zuen mutikuai intxaurra azi jako. Don.k gangarda edo zintzur deitzen dio eta ezezaguna zaio intxaur zentzu honetan.
intxaur-sáltsa, intxaur-saltsía. (c). izena. Postre consistente en una papilla hecha de nueces mazadas, leche, etc. Intxaur-saltsia, gozua baiña astuna./ Gabonetako postria izate zuan intxaur-saltsia.
intxúsa. 1. intxusa, intxusía. (c). izena. . Sambucus nigra. Sauco. Sastraka, inoiz zuhaitz txiki izatera heltzen dena. Arrama puntetan lora sorta zuri eder batzuk egiten zaizkio. Mahatsaren tankerako fruitu beltzak ematen ditu korda handietan. Honen lora, sikatuta gero, haundituak jaisteko, izerdia biguntzeko, errearendako, haurdun daudenek izan ohi dituzten aurpegiko mantxak kentzeko, etab. erabiltzen da. Sastraka honen adarrek bi azal izaten ditu. Lehenengoa kendutakoan, bigarrenak, tiretan zatituta, erretrapuak egiteko balio du. Mausa oso antzekoa da, baina satraka-arbola izan beharrean belar-landarea da. Sin. sakúta, salúparda, flot. Ik. máusa. 2. intxusa, intxusía. (c). izena. . smilax aspera?. Don.k dio untz eztakadun bati ere esaten zaiola. Untzan moduan arboletan katiatzen dana, baiña eztakaduna dana. Intxusia aretxi esateotsau. Irustarbixa (smilax aspera) ote?
intz, íntza. (a). izena. Ihintza. Rocío. Anka guztiak busti jat intzetan. Sin. iruntz (b, Ub.), iñuntz (Lein.), iñontz (Oñ.).
intzírixa, intzírixak. (d). Intziriak, min edo pena oihuak. Txakurrarenak, gehienbat. Txakurren intzirixak entzuten zittuan./ "Intzírixa batzuk: unos gritos de dolor. Intzírixaka: dando gritos de dolor." (Izag Oñ).