Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
amásei
ameséta
amásei. (a). zenbatzailea. Dieciséis.
amatau. (a). aditza. (Eibar) Itzali. Sin. eméndau.
amatzáko, amatzakúa. (d). izena. Ama ordea. Don.
amá-úme, amá-úmiak. (c). izena. Ama eta umea(k). Ardixa ta billotxa? Ama-umiak. Don. Animaliez zein pertsonez.
amazázpi. (a). zenbatzailea. EMEZÁZPI. Diecisiete.
amazórtzi. (a). zenbatzailea. EMEZÓRTZI. Dieciocho.
amazúlo, amazulúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Amakoia.   Apegado, -a a su madre Amazulo utsa da ta lagunartia komeni jako. Aittazulo, amandriazulo, etab. ere bai.
ámelu, ámelua. (d). izena. Muiloa. Linu-hari klasea, kirrua baino bastoagoa.   Hilo gordo, basto, de lino. Bastua eitten zanian amelua. Don./ Lenao ameluzko alkondaria ta eitte ei zuan, onek esan dabena, bastuakin; da ola noizian beiñ garbittuta oetik jaikitzeruzkuan prakak pe aurrian zutik laga ta salto eindda sartzeko; gogorrak izaten i zittuztan. Alkondaria be goittik bera sartze i zuan da olaxe seguru. Otz eitten zebanian da, badakik, toldua. Don.
1. ámen. (a). Errezu amaiera. amen. Zu or eta ni emen.. (c). esaera. Eztabaida haserrekor bat amaitzeko formula. Bakoitza bere lekuan edo bere arrazoiaz gera dadila esanez bezala. ámen ámen eiñ. (c). esapidea. Baietz esan, arrazoia eman.   Dar incondicionalmente la razón. Ori oittuta dago, jente guztiak amen amen ein daixon./ Aintxinan, abadiak eta maistruak esaten zebana sagraua zuan. Amen amen eiñ da aurrera. amen-amen jendia. esapidea. (Eibar) BAI-BAI JENDIA. "Lausengutan dabilenari esaten zaio. Ez eban inguruan amen-amen jendia baiño.
2. amen. Ik. émen.
améraun.
© Jaione Isazelaia
1. améraun, amérauna. (a). izena. AMÉLAUN. Armiarma sarea.   Telaraña. Etxia ameraunez beteta daukau. Sin. masma-etxe (Eib.).  Sin. masma-etxe, miárma-ári. Ik. miárma.
2. ameraun, amerauna. . Clematis vitalba. Clemátide. (SB Eibetno).
amérika íntxaur, amérika íntxaurra. (d). izena. Materialetarako ona den intxaur mota. Ik. íntxaur.
amérikaitz, amérikaitza. (d). Quercus rubra. Roble americano. Sin. áitz amerikáno.
amérika kéixa, amérika keixía. (d). izena. Gerezi mota bat.
amerikáno, amerikanúa. (c). izena. Indianoa, Ameriketan denbora bat eman ondoren handik itzuli dena. Zaldumendiko amerikanua ei dao bakaziñotan. Sin. indiáno. Ik. áitz amerikáno.
Amériketa. (b). toponimoa. Las Américas o América. Ameriketan be txakurrak oiñutsik./ Ameriketara joan da.