Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
énplastu bédar
éntzun
énplastu bédar, énplastu bedárra. (c). izena. . Gure informanteek ez datoz bat izen honen esanahiarekin. Badirudi, batzuen ustez, enplastutarako erabiltzen diren belar guztiei esan dakiekeela. Beste batzuen iritziz, berbena bedarra da, eta bada berbena ez den beste belar bat dela dioenik ere, haundituak jaisteko, zauri txarrak ixteko eta pasmoa botarazteko erabiltzen den bat. Honela prestatzen omen da enplastua: tazakada bat oliotan frijitu, bi basokada olio beltz bota, eta irakin eragin; gainetik eralgi gabeko irina nahastu, edo honen faltan, ogi irina edo zaia. Azkenik, pattar tanta batzuk bota, eta beroa dagoen bitartean komeni den tokian ezarri. Ik. bérbena.
enplíau. 1. enpliau. (b). da-du aditza. Emplear(se), dar empleo. Ogei milla langille enpliatzeittu uezaba orrek. 2. enpliau, enpliáua. (b). izena. Empleado. Kajaorrosko enpliaua da.
enségida. (c). adberbioa. Enseguida. Ensegida etorriko naiz. Gutxi erabilia. Sin. segittúan.
entañadera, entañaderak. (d). izena. (Eibar) Pieza txikiak oratzeko erabiltzen dan esku-dornua.   Entenalla. "Tornillo de mano. Entañaderak emoirazuz apur baten, torlojo-buru au biribiltzeko.
entendídu. 1. entendidu. (a). du-zaio aditza. Ulertu.   Entender. Eztotsut entenditzen ze esan nai dozun. Oso adinekoek NOR-NORI ere bai. Oiñ au euskara batua ero ta, ta guri euskera batua ta ba ia etxaku entenditzen. Aniz. 2. entendidu. (d). du-zaio aditza. Gai batez jakin.   Entender de algo, ser entendido en algo. Orrek deporte asuntuan asko entenditzen dau. Adinekoek NOR-NORI moduan ere bai, gezurra badirudi ere. Orri politikian gañian asko entenditzen jako./ Ze, neska asuntuan iri be entenditzen jak, ala? Azkuek «verbos de pasión» deitu zien; gure herrian jokaera berdina dute pentsau, amorratu, asarretu eta abarrek. 3. entendidu, entendidúa. (b). adjektiboa. Entendido en la materia. Luis oso entendidua da politika asuntuan.
© Anaje Narbaiza
éntenga, éntengia. (b). izena. Ultze luze eta lodia.   Clavo largo y grueso. Aldamiñua josteko entengak erosizu.
entérau. 1. enterau. (a). da aditza. Enterarse. Enterauta ago biar juntia dagona? 2. enterau, enteráua. (b). adjektiboa. Entendidua, aditua.   Bien informado. Ez pentsau e, aura basarrittarra izateko oso enteraua da. Askotan "enteradillo", "sabiondillo". Eztok ezautzen? Jakintsu usteko enterau bat.
enterradóre, enterradoría. (a). izena. Enterrador.
entérrau. (a). du aditza. Lurperatu.   Enterrar Donostian bertan enterrau i dabe./ Tesorua lurpian enterrauta zeuan. Sin. lúrra emon.
entiérru-bázkai, entiérru-bázkaixa. (c). izena. Hiletetara zetozen kanpoko senitartekoei ematen zitzaien bazkaria. Entierru-bazkaixa. Azkenerako epel-epel eiñ, bata kantuan igual, bertsotan igual. Ben.
entiérru -o, entierrúa. (a). izena. ENTIÁRRU, INTIÁRRU, INTIÉRRU, ENTERRAIXO (LEIN.). Entierro. Entierrua zazpiretan, San Pedron. Primerako, segundako eta terzerako entierruak egiten ziren, hildakoaren mailaren arabera. entierru zibill, entierru zibilla. (c). izena. Sinesgabeek elizaz kanpo egiten duten hileta. Entierru zibillak eitten die oinddio Eibarren. entierru zibilla eiñ. (d). esapidea. Norbait helduta edo arrastaka eraman, mozkortuta-edo dagoelako. Bart atxurra arrapau juan kerten eta guztikoa. Azkenian entierru zibilla ein jotsen.
entráma. 1. entrama, entramía. (c). izena. (adierazkorra.) Jateko gaitasuna.   Capacidad para comer. En frases exclamativas, apetito voraz. Anai guztiak die entrama onekuak./ Mekauen, orrek jaukak entramia! Ni beti izan naiz entrama gutxikua. "Apetito" eta "entrama" ez dira guztiz sinonimoak. "Ahora no tengo apetito", oiñ eztaukat jateko gogoik, litzateke. 2. entrama, entramía. (c). izena. Zerraren aginak ez doaz ilara zuzen bakarrean; ezker-eskuin daude okertuak txandaka, eta sortzen diren bi ilaren arteko tarteari deitzen zaio entrama.   Entrame, dícese de la distancia, del canal formado en el filo de la sierra por las dos lineas de dientes, al estar estos alternativamente desviados a cada lado. Mekauen, zerra onek jaukak entrama zarra./ Zerriak entrama estugixa dauka ta orregaittik eztabill ondo./ Ba entramia esaten dot, zerria bera ifini biadau aiñak puxkat zabalduta. Bere neurrixa ipini biar, bestela danak bardin-bardin badare, juan ezindda eongo da, ta puxka-puxkat ola bie dau biurtu. Sebas.
entramadora, entrámadoria. (c). izena. Zerrari entrama ateratzeko tresna.
éntraña, éntrañia. (c). izena. Txahalaren bizkarrezur gaineko haragi zirrindara luzea, gixatzeko-eta onena.
entrégau. (a). du aditza. Entregar, devolver. Liburuak artzen bostazu entregatziakin be akordau.
entrégu, entregúa. (c). izena. Entrega. Gaur eskatzen badot, noiz izango da entregua? Klem.
entrésaka, entrésakia. (c). izena. Baso batean egiten den zuhaitz batzuk botatze lana, geratzen direnak hazteko leku gehiago izan dezaten.   Entresaca. Entresakia ein biarrian daukau Egiko piñuixan. Ik. matarrása eiñ.
entretenídu. 1. entretenidu. (a). da-du aditza. Entretener-se. 2. entretenidu. (a). adjektiboa. Entretenido, -a.
entzúera, entzúeria. (c). izena. ZEREN. Entzutea, zerbait entzuna izatea.   Noticia de algo. —Ez ekixen ezer ala? —Bueno, zeozen entzueria banajaukan, baiña gauza garbirik ez./ Periko Lasa ta, eztakitt entzueria dozun; aretxen ama. Hil. ZEREN entzueria edo entzutia EUKI edo IZAN. Sin. éntzute.