entiérru -o

entiérru -o, entierrúa. (a). izena. ENTIÁRRU, INTIÁRRU, INTIÉRRU, ENTERRAIXO (LEIN.). Entierro. Entierrua zazpiretan, San Pedron. Primerako, segundako eta terzerako entierruak egiten ziren, hildakoaren mailaren arabera. entierru zibill, entierru zibilla. (c). izena. Sinesgabeek elizaz kanpo egiten duten hileta. Entierru zibillak eitten die oinddio Eibarren. entierru zibilla eiñ. (d). esapidea. Norbait helduta edo arrastaka eraman, mozkortuta-edo dagoelako. Bart atxurra arrapau juan kerten eta guztikoa. Azkenian entierru zibilla ein jotsen.