Hiztegia
txokólate. 1. txokólate, txokólatia. (a). izena. Chocolate. EITTEKO TXOKOLATIA esaten zaio urtuta hartzen denari. Txokolatia pirri pirri, artuko neuke baneuka, eztaukat eta ezin artu.... esaera. Honela hasten zen gure umetako haur-jolas baten erretolika. 2. txokólate, txokólatia. (c). izena. Lokatza (irudizkoa). Zuen etxe aurrian jak txokolatia.
3. txokólate, txokólatia. (c). izena. Nahaste-borrastea. Oinddio gure taillerrian urtengo jok txokolatia. TXOKOLATIA(edo MOROKILLA) urten, gehienbat.
txóliñ, txolíña. (c). adjektiboa. TXALIN (ARAM.). Pertsona berritxu eta kaskariña. Persona charlatana y casquivana. Elgetan bada bat “Txoliña” gaitzizena daukana.
Emakumeez, batik bat. Sin. burúariñ, kaskáriñ.
Txóonpio. (c). izen propioa. TXORONPIO. Txoronpio edo. Ipuin zaharren bateko pertsonaia, dirudienez. Baten batek gauza "zelebreren" bat egiten badu -burua zeroan moztu, adibidez- zera esan ohi da: Orrek pe Txoonpiona ein jok. Txoonpiok pe bere gustua ein juan. Bietza ipurdixan sartu eta txupatzen ei jeuan. Beraz, TXOONPIONA EI Ik. Fraixkomilíen.
txópo, txopúa. (b). izena. . populus nigra. Makala. Chopo. Ibai ondoko lurretan asko landatzen den arbola luzea. Hosto ahul hagindunak eta lore txiki-txikiak ditu. Mintza sendagai bezala erabiltzen da, bai almorranak ixteko, bai umea izandakoan esne jarioa mozteko. Sin. makal. Ik. txopo-karóliñ.
txópoi, txópoixa. (c). izena. Txopodia, makal-saila. Chopera. Bolintxo txopoixan makiña bat jente egote zuan sasoe baten atsalde pasa.
txopo-karóliñ, txopo-karolíña. (d). izena. populus alba? populus canadiensis?. Makal mota bat. Populus canadiensis, ote? Edo populus alba? (álamo). Etim.: "chopo de Carolina" (EEBB) dirudi. Ik. txópo.
txóri. 1. txorí, txoríxa. (a). izena. TXORI-TXIKI. Pájaro. TXORI-TXIKIxak esaten zaie tamainu txikikoei. Ik. txínbo. txorietxe geratu. (b). esapidea. (Oñati) "Quedar vacío y abandonado un caserío." (Izag Oñ). txorittara juan. esapidea. "Txori billa urten, baiña gehixenetan bizirik harrapatzeko. Esate baterako likiaz kardantxilluak, tariñak edo pardilluak harrapatzera." (SB Eibetno). txorixák baiño búru gutxíao éuki. (c). esapidea. TXORIXÁ. Zentzun gutxi euki. Ori eingo ziñuan baiña! Txorixak paiño buru gutxiao daukazu.
txorixán modúan ibílli. (b). esapidea. Ondo, sasoiko ibili. Makalaldi baten ondoren esan ohi da. Operau zebenetik txorixan moduan dabill./ Aspaldixan txorixan moduan zebillen, baiña gripiak egundoko pasaria emon jao.
2. txori, txoríxa. (d). izena. Ate zaharrek biratzeko beheko aldean izaten duten sistema. Batzuek TXORI deitzen diote azpiko zulotxoari: Atia txorittik etarata sartu zan lapurra./ Ate ori txorixan sartu barik dago bia dan moduan. Lekuko batek dioskunez, ateak biratzeko azpian duen ziri metalikoa da txorixa, eta goian zein behean harrian dagoen zulotxoa opilla edo txori-opilla. Gero opilla eukitzen dau orrek or, da gero behetik gora sartuta burdiña bat; orri esaten jako txorixa. Jul. Goiko aldean, ardatza biltzen duen uhala eukitzen du hormari itsatsita. Galtzear dauden hitzak dira. Sin. ate-txóri. Ik. opill. txorittik urtenda egon. (c). esapidea. Burua galduta egon. Aspaldixan bastante txorittik urtenda ei dago Joxepa.
3. txori, txoríxa. (d). izena. Hezurren arteko juntura. Ijeria esate jako, ijeria, txorixa daukana, txorixa esate jotsau guk, borobill orri, azur orri. Ijeriak ikara ein jao, ijeratik ikara eindda dao. Don.
4. txorí, txoríxa. (c). izena. Neskatilei ilean egin ohi zaien moinotxoa, ile-buztantxoa, etab. Moñito u otro aderezo en el pelo de las niñas. Amandriak ein ddotsu txoritxo politt ori? 5. txori, txoríxa. (c). izena. Zakila. Pene. I, itxi eike bragetia, txorixak iges eingosk eta./ Zetan zabitz zu txorixa bistan.
txori-kéixa, txori-keixía. (c). izena. . Txertatu gabeko gerezi arbola. Cerezo bravío. Keixa-ale txikixa emuten dau txori-keixiak. Sin. keixa makatz.