2. txori

2. txori, txoríxa. (d). izena. Ate zaharrek biratzeko beheko aldean izaten duten sistema. Batzuek TXORI deitzen diote azpiko zulotxoari: Atia txorittik etarata sartu zan lapurra./ Ate ori txorixan sartu barik dago bia dan moduan. Lekuko batek dioskunez, ateak biratzeko azpian duen ziri metalikoa da txorixa, eta goian zein behean harrian dagoen zulotxoa opilla edo txori-opilla. Gero opilla eukitzen dau orrek or, da gero behetik gora sartuta burdiña bat; orri esaten jako txorixa. Jul. Goiko aldean, ardatza biltzen duen uhala eukitzen du hormari itsatsita. Galtzear dauden hitzak dira. Sin. ate-txóri. Ik. opill. txorittik urtenda egon. (c). esapidea. Burua galduta egon. Aspaldixan bastante txorittik urtenda ei dago Joxepa.