txóri

txóri. 1. txorí, txoríxa. (a). izena. TXORI-TXIKI. Pájaro. TXORI-TXIKIxak esaten zaie tamainu txikikoei. Ik. txínbo. txorietxe geratu. (b). esapidea. (Oñati) "Quedar vacío y abandonado un caserío." (Izag Oñ). txorittara juan. esapidea. "Txori billa urten, baiña gehixenetan bizirik harrapatzeko. Esate baterako likiaz kardantxilluak, tariñak edo pardilluak harrapatzera." (SB Eibetno). txorixák baiño búru gutxíao éuki. (c). esapidea. TXORIXÁ. Zentzun gutxi euki. Ori eingo ziñuan baiña! Txorixak paiño buru gutxiao daukazu. txorixán modúan ibílli. (b). esapidea. Ondo, sasoiko ibili. Makalaldi baten ondoren esan ohi da. Operau zebenetik txorixan moduan dabill./ Aspaldixan txorixan moduan zebillen, baiña gripiak egundoko pasaria emon jao. 2. txori, txoríxa. (d). izena. Ate zaharrek biratzeko beheko aldean izaten duten sistema. Batzuek TXORI deitzen diote azpiko zulotxoari: Atia txorittik etarata sartu zan lapurra./ Ate ori txorixan sartu barik dago bia dan moduan. Lekuko batek dioskunez, ateak biratzeko azpian duen ziri metalikoa da txorixa, eta goian zein behean harrian dagoen zulotxoa opilla edo txori-opilla. Gero opilla eukitzen dau orrek or, da gero behetik gora sartuta burdiña bat; orri esaten jako txorixa. Jul. Goiko aldean, ardatza biltzen duen uhala eukitzen du hormari itsatsita. Galtzear dauden hitzak dira. Sin. ate-txóri. Ik. opill. txorittik urtenda egon. (c). esapidea. Burua galduta egon. Aspaldixan bastante txorittik urtenda ei dago Joxepa. 3. txori, txoríxa. (d). izena. Hezurren arteko juntura. Ijeria esate jako, ijeria, txorixa daukana, txorixa esate jotsau guk, borobill orri, azur orri. Ijeriak ikara ein jao, ijeratik ikara eindda dao. Don. 4. txorí, txoríxa. (c). izena. Neskatilei ilean egin ohi zaien moinotxoa, ile-buztantxoa, etab.   Moñito u otro aderezo en el pelo de las niñas. Amandriak ein ddotsu txoritxo politt ori? 5. txori, txoríxa. (c). izena. Zakila.   Pene. I, itxi eike bragetia, txorixak iges eingosk eta./ Zetan zabitz zu txorixa bistan.