Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ankiñ
antxittu
ankiñ, ankiña. (d). izena. Bergarako tela urdina.   Mahón, "Azul de Bergara". Emen Bergaran eitten zan telia zan urdiña, lanerako urdiña, ari Bergaran esate jakon urdiña, baiña Durango aldian “ankiña” esaten dotse, ankiña. Eztot beste iñun entzun. Josu. Sin. máun.
anpólai. ANPOLARI. 1. anpólai, anpólaixa. (b). izena. Gerezi mota eder bat, estimatuena agian.   Cereza ampollar. Gure etxaburuko keixia, anpolaixa. Anpolai gorrixa, zurixa eta beltza bereizten dira. 2. anpólai, anpólaixa. (d). adjektiboa. Neska ederrez esan izan da anpolaixan modukuak direla eta horrelakoak. Neska anpolarixa dago zuen alabia. (Etxba. Eib.). 3. anpólai, anpólaixa. (d). izena. Antzina okaran arbola basatiei, basokanei, esaten zitzaien. Ik. okán txímillo.
ánpor. 1. ánpor, anpórra. (d). izena. ENPOR. Enbor takarra: ateratako arbola ipurdia, arapoz jositako enborra, eta halakoak.   Cepa de árbol arrancado de raíz, tronco deforme, etc. Mutikotako gure dibersiñua izaten zuan basuan zeren anporrei buelta emon da barrankuan bera botatzia./ Pago-burua, por ejenplo, enporra esate ako. Sustarrak pe enporrak die. “Ekarrik ortik enporra”, esate zan beian sua eitten zanian. Baztarrian ipintzeko sua zaintzen zebenak. Mart. Hitz ia galdua. Ik. arbóla-ipurdi, pago-búru. 2. ánpor, anpórra. (d). adjektiboa. Pertsona gizen eta baldarrari esan ohi zaio.   Dícese de la persona gorda y torpe. Aspaldixan ikusi barik neukan Pedro, eta aura dago anporra, aura. 3. ánpor, anpórra. (d). izena. (Eibar) Gezur handia. Anporra zuk oiñ esan dozuna. (AAG Eibes).
anpórtu. (d). da aditza. Sorgortu, gogortu.   Agarrotarse, volverse torpe. Aspaldixan jan eta lo besterik eztot eitten da ziero anportuta nago.
antiguál. 1. antiguál, antiguála. (c). adjektiboa. ANTIGUALEKÚA. (C). Antzinako erakoa. Modatik eta erabileratik aspaldi pasatua.   Anticuado, -a. Oinddio be sotaniakin dabill ori? Ori da pertsonia antiguala./ Oiñddio ik antigualeko mentalidadia daukak./ Andra-gizon koittau arek pe ondo antigualekuak die. 2. antigual, antiguála. (c). adjektiboa. Antzinakoa.   Antiguo, -a. Gauza antigualak saltzeittue denda orretan./ Erretratu antigualak ikustia gustatze jakuela ta. Eli./ Antigualeko gauzak gustatze jako./ Antigualeko moduan dauke sukaldia./ Galdara orrek antigualekuak die. Ik. aintxiñáko.
antíoju, antíojuak. (a). izena. ANTÍAJU. Betaurrekoak.   Gafas. Antiojuak apurtu doste mutikuak. Ik. antíparra.
antíparra, antíparrak. (c). izena. Betaurrekoak. Botilla-ipurdixan lakotxe antiparrekin ibiltzen zuan. Erdi-brometan bezala esaten da hitza, oso serioa ez balitz bezala. Ik. antíoju.
© Jaione Isazelaia
antósiñ, antosíña. (a). izena. Ura edateko erabiltzen den eskuleku bakarreko metalezko ontzitxoa.   Acetre, bacineta. Kaletik etorri tta antosinkara ura eran neban danga-danga. Sin. txolet.
ánts, ántsa. (d). izena. Hatsa, kiratsa, usain txarra.   Hedor. Sartziaz batera egundoko antsa sentidu juat./ Etxakixat zerena dan, baiña joaten eztan antsa jaok etxian. Gutxi erabilia, familia batzuetan hitz arrunta bada ere. Usain txarra da esanena.
antsittu. (d). aditza. (Eibar) "Pudrirse, descomponerse. Saldu baiño len antsittu jako arraiña. Sin. ustéldu.
antton, anttona. izena. "Tonto. Eon ari trankill, ezton galduko, ezton anttona ta." (Lar Antz).
ántxe. (a). adberbioa. Han bertan.
antxíntxika. ANTXÍTXIKA, AINTXINTXIKA, AINTXITXIKA. 1. antxíntxika. (a). adberbioa. ANTXÍTXIKA, AINTXINTXIKA, AINTXITXIKA. Korrika.   Corriendo. Antxintxika etorri naiz ikastolatik. Sin. añiketan (Aram.), takarraran (Arras.). Sin. añiketan, antxintxiketan, takarraran. Ik. trótian. 2. antxíntxika, antxíntxikia. (b). izena. El correr. Manifestaziño erdixan, agertu zien poliziak, eta aura zan aintxintxikia./ Antxintxikia geixao gustatzen jat igarixa baiño. Sin. antxíntxiketa. Ik. tróte.
© Aitor Usobiaga
antxintxikalári, antxintxikalaríxa. (b). izena. AINTXÍNTXIKALARI ETA ABAR. Korrikalaria. Antxintxikalariz betetzen die bide baztarrak udazkenian.
antxíntxiketa, aintxíntxiketia. (b). izena. ANTXÍTXIKETA, AINTXÍNTXIKETA, AINTXÍTXIKETA. El correr. Antxintxiketia ona da osasunerako. Sin. antxíntxika. Ik. tróte. antxintxiketan. (a). adberbioa. Korrika. Antxintxiketan nabil egun guztia./ Ixa egunero ikusten dot aintxintxiketan. Gaurko umeak «korriketan» eta halako asmazioak esaten hasi dira. Sin. antxíntxika.
antxintxiketan. (a). adberbioa. Korrika. Antxintxiketan nabil egun guztia./ Ixa egunero ikusten dot aintxintxiketan. Gaurko umeak «korriketan» eta halako asmazioak esaten hasi dira. Sin. antxíntxika.