Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txixátoki
txópo
txixátoki, txixátokixa. (c). izena. Txiza egiteko lekua.
txókante, txókantia. (c). adjektiboa. Chocante, raro. Gaur egunian ezta txokantia erozein baserrittarrek inglesez jakittia./ Ori baiño gauza txokantiauak ikusittut.
txókatzeko, txókatzekua. (b). izenlaguna. Harritzekoa, harrigarria.   Anormal, extraño. Txokatzekua da Mikel kafia artzera ez etortzia./ Ezta txokatzekua etxe aretatik alde ein nai izatia.
txokáu. (b). zaio aditza. Harritu. Extrañar. Etxata bape txokatzen ainbeste umekin zoratzia. Sin. estráiñau. txokáuta egon. (b). esapidea. Harrituta egon. Txokauta nago zela eztaben diar eitten.
txóke, txókia. (a). izena. Choque. txóke eiñ. (a). aditza. Chocar. Bi trenek txoke ein ddabe. Sin. tope eiñ.
txokiatzaile, txokiatzailila. izena. (Eibar) "Armerixako ofiziuetako bat. Eskopetian katua edo txakurra puntuan ipintzia zan bere zeregiña." (SB Eibetno).
txóko. 1. txoko, txokúa. (b). izena. Frontoian, ezkerreko pareta ingurua. Dejada ederrak eittu txokuan. Ik. zóko. 2. txoko, txokúa. (c). izena. Bazterra.   Rincón. Txoko baten botata zeren traste guztiak. 3. txoko, txokúa. (c). izena. Sorlekua, bizilekua, lanlekua, testuinguruaren arabera. Bakoitzak bere txokua maitte dau.
txokólate. 1. txokólate, txokólatia. (a). izena. Chocolate. EITTEKO TXOKOLATIA esaten zaio urtuta hartzen denari. Txokolatia pirri pirri, artuko neuke baneuka, eztaukat eta ezin artu.... esaera. Honela hasten zen gure umetako haur-jolas baten erretolika. 2. txokólate, txokólatia. (c). izena. Lokatza (irudizkoa). Zuen etxe aurrian jak txokolatia. 3. txokólate, txokólatia. (c). izena. Nahaste-borrastea. Oinddio gure taillerrian urtengo jok txokolatia. TXOKOLATIA(edo MOROKILLA) urten, gehienbat.
© Jaione Isazelaia
txokolatera, txokolateria. (c). izena. Txokolatea egiteko ontzi kirtenduna.
txolet, txoléta. (b). izena. (Ubera) Antosina. Cazoleta de metal para beber agua. Sin. antósiñ.
© Gorka Ortega
txóliñ, txolíña. (c). adjektiboa. TXALIN (ARAM.). Pertsona berritxu eta kaskariña.   Persona charlatana y casquivana. Elgetan bada bat “Txoliña” gaitzizena daukana. Emakumeez, batik bat. Sin. burúariñ, kaskáriñ.
txolo, txólua. (d). adjektiboa. (Oñati) "Hombre ligero, sin sustancia." (Izag Oñ).
Txóonpio. (c). izen propioa. TXORONPIO. Txoronpio edo. Ipuin zaharren bateko pertsonaia, dirudienez. Baten batek gauza "zelebreren" bat egiten badu -burua zeroan moztu, adibidez- zera esan ohi da: Orrek pe Txoonpiona ein jok. Txoonpiok pe bere gustua ein juan. Bietza ipurdixan sartu eta txupatzen ei jeuan. Beraz, TXOONPIONA EI Ik. Fraixkomilíen.