Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tábla
takártu
tábla. 1. tábla, táblia. (a). izena. Ohola.   Tabla. Ik. ol. 2. tábla, táblia. (c). izena. Harategia. Basarrittarrei uskerixia pagau eta gero tablan urria kobrau.
tablóe, -i, tablóia. (b). izena. 3 zm baino lodiagoko ohola.   Tablón. Ik. ol.
táiller, taillérra. (b). izena. TAILLAR. Taller, fábrica.
taillerdun, taillerduna. (c). izena. TAILLARDUN. Empresario industrial.
tajáda, tajadía. (a). izena. Xerrada.   Filete. Ipiñidazu iru tajada mee ebaitta./ Zarran tajadak gusto geixao eukitzen dabe. Sin. filete.
táju. 1. taju, tajúa. (b). izena. Taiua, antza, itxura.   Traza, parecido. Gure taillerrai kuartelan tajua artzen dotsat./ Antiajo orrekin Txiki Benegasen tajua daukak. TAJUA ARTU edo EUKI, gehienbat. 2. taju, tajúa. (d). izena. Habilidad, maña. Eztauka bape tajuik aixkoran./ Eztotsat lan barrixai tajuik artzen. 3. taju, tajua. izena. (Eibar) "Junguran fijo jartzen dan ebaketa-tresnia, burdiñia mailluakin jota bertan ebateko." (SB Eibetno). Sin. epáiki.
tajútu. 1. tajutu. (c). du aditza. Itxuratu, ondo jarri.   Acondicionar, arreglar. Lokal au, puxkat tajutu ezkero, ederki geratuko da. Sendatu zentzuan jaso diogu Hilariri: Errejimena ipiñi otxen, baiña errejimena ipiñi tta tajutu zanian e... 2. tajutu. (c). da aditza. (adierazkorra.) Nahikoa jan edo edan.   Saciarse de comida o bebida. Ze, oiñezkero tajutuko itzan orraittio. Sin. itxuratu.
tájuz. (c). adberbioa. Itxuraz, ondo samar.   Debidamente, bastante bien. Etxia tajuz ipiñi arte ezkoiaz ezkontzera./ Tajuz jaten da Anguzarren. Sin. itxuraz.
tajúzko, tajuzkúa. (b). izenlaguna. Itxurazkoa, on samarra.   Aceptable. Aspadixan eztabe botatzen tajuzko pelikulaik.
tak. 1. tak. (d). onomatopeia. Onomatopeya que indica el despertarse en hora intempestiva. Naiz da oera berandu joan ni seiretarako tak..., argi./ Lo seko nenguan da tak!, esnatu naiz. Baita, halako ordutan, sinfalta (egon, esnatu...): Aura seiretan puntuan tak, antxe egongo da. 2. tak!. (d). onomatopeia. Zerbait oso azkar gertatzen dela adierazten duen onomatopeia. Azaoketarako ziri bat izeten dok, okerra, puntan kaku txiki batekin, tak, sartu ta arekin estututa geratzen jakok korapilluoi. Don./ Bat da kaparria; gelditzen da ola eldu ta azkura emuten dabena, eta artu ta erreza kentzen: tak, librau. Don./ Lapia bai. Orrek e, mutikuak eta, guk tak! bota. Don.
taka!. (c). onomatopeia. Ekintza azkar baten onomatopeia. Etorri tta, gure neskiak-eta erok alkarrekiñ igual taka erderaz. Don./ Arek ointxe be taka!, premixua irabazi jok.
-taka(k). atzizkia. OGE-ri erantsirik, hogei eta gehiago. Berdin berrogei, hirurogei eta abarri. Ogetaka lagunak kabitzen die zuen komedorian./ Berrogetaka urtiak zeuzkan ordurako./ Ogetakak il zien gripiakin. Ik. ogétaka.
tákar. 1. takar, takarra. (b). adjektiboa. Torpe, bruto, -a, rudo, -a. Persona ona da, baiña astua baiño takarraua. Ik. zakar. 2. takar, takárra. (c). adjektiboa. Soro erpiltsu, bide harritsu eta halakoez esana.   Se dice de caminos, sembradíos, etc., ásperos. Bide takarra dago zuenera./ Euri zakar onekin lur takarra geldittu da. Ik. lákar, zakar.
takára. TAKADA. 1. takara, takaría. (c). izena. Golpecito. Atzetik takaratxo bat emun dotsa kotxiai. Ik. takatéko. takaría euki. (c). esapidea. (eufemismoa.) Zoro ikutua euki. Antoniok jaukak takaria... Zartaria euki baino leunagoa. Ik. ikutu. 2. takara, takaria. (c). izena. Vez, tacada, golpe. Alustizak takara baten amar tanto ein jittuk sakian./ Amar milloi tokau jakok loterixan; takara edarra dok. TAKARA BATEN, batik bat.
takarkeríxa, takarkerixía. (b). izena. Brusquedad. Kerten kuadrilla orrek takarkerixia besteik eztauka. Ik. zakarkeríxa.
takarrára, takarraría. (b). izena. (adierazkorra.) TAKARRADA. Dinbirri-danbarra.   Estruendo, ruido. Lope atzeko tontorrian erezen falanjiak, da Udelaxko Egomendiñ gorrixak, San Mielen gorrixak, da ango takarradia. Fran./ Osintxuarrak etortze zien Uberara takarraria darixola./ Bart demaseko takarrarak izan die (trumoi-otsak).
takarraran. (a). (Leintz) TAKARRAN. Lasterka. Bergaran ez da esaten, baina askok ezagutu bai. Mondragoetarrei, adar-soinuan, zera esan izan zaie. An, bajátozak mondráutarrak takárran. Ik. antxíntxika.