Hiztegia
zaidun ogi, zaidun ogixa. (c). OGI ZAIDUN. Pan integral. Ez aaztu ogi zaiduna ekartzia. Gure amak hala esan ohi du.
Sin. ogíbeltz.
záilddu. 1. zailddu. (b). da-du aditza. Nekeztu. Hacer(se) difícil. Entzunda nago aspaldixan zaildduta dagola kotxian karneta.
Sin. nekéztu. Ant. erréztu, samúrtu. 2. zailddu. (c). da aditza. Lanerako edo kirol baterako gogortu, kurtidu. Curtirse, hacerse fuerte o hábil para un trabajo o deporte. Ze uste dok pa, korredore ona izateko gaztetatik zailddu biok; parranda gutxi ta entrenau asko./ Ondo zailddutakuak izengo zien bai, lengo andrak eta gizonak erak e. JJp. Ik. kúrtidu.
záill. 1. zaill, záilla. (a). adjektiboa. Difícil. Adinekoek ez dute asko esaten. Ubera-Angiozar aldean GAITZ edo GATX da esanagoa eta gainetikoan NEKEZ. Sin. gáitz, nékez. 2. záill, záilla. (c). adjektiboa. Gogorra, ximela. Haragiaz batik bat. Se dice (sobre todo) de la carne dura o correosa. Auxe aragi zailla, tiragomak eitteko modukua. Ant. samúrra. eria baiño zaillago. (c). esapidea. (Oñati) Hedea baino zailagoa. "Más duro, curtido (persona) que la correa del yugo." (Izag Oñ)
záinddu. (a). du aditza. ZAINTTU. Cuidar(se). Zaindduizu zeure burua./ Ezta bape zaintzen.
eskúa záinddu. (c). esapidea. Kaminoan, dagokion aldetik joan. Kamiñuan zoiazenian zeure eskua zainduizu.
1. záiñ. 1. zaiñ egon. (a). aditza. Estar esperando. Zure zaiñ dago. NOREN zaiñ.
2. -zaiñ. (b). atzizkia. Zaintzen. Hitz konposatuaren bigarren osagai gisa. Ganauzaiñ dago Mila./ Agostuan neu gelditzen naiz erri zaiñ./ Badauka naikua lan etxe zaiñ.
3. -záiñ, -záiña. (c). atzizkia. Zaintzailea. Hitz konposatuaren bigarren osagai gisa. Umezaiña joan ei jakue./ Tomas izete zan gurian etxezaiña.
zai-zábal, zai-zabála. (c). izena. Birrindu gabeko zahia. Salvado sin triturar. Gustora jaten dabe beixak zai-zabala pentsuakin naastuta.
zái-záku, zái-zákua. (c). izena. Saco de salvado (tanto el continente como el contenido). Zai-zakuak eztau balio iriña gordetzeko. Zaku salga eta handiak dira.
zákar. 1. zakar, zakárra. (b). adjektiboa. Takarra. Brusco, -a, de modales bruscos y rudos. Ama izan eta eztakitt umiekin ain zakarra zela izan leikien.
Ant. takar. 2. káixo, káixua. (d). izena. Larus sp. Kaioa. Gaviota. Lehenago hitz arrunta omen zen, baina orain gabiota esan ohi da. Esan beharra dago kaioak Bergararaino heldu ohi direla neguan eta aspaldi honetan udan ere bai inoiz.
2. zákar, zákarrak. (c). izena. Zikinkeriak. Basuras, desperdicios. Zenbaittek errekara botatzeittu zakarrak. Pluralean beti.
zakarkeríxa, zakarkerixía. (b). izena. Takarkeria. Brusquedad. Komisarixan zakarkerixia da nausi.
Ik. takarkeríxa.
zakarráldi, zakarraldíxa. (c). izena. Norbait zakar dagoeneko aldia. Momento de brusquedad. Itxuria zakarraldin baten palizia emon zotsan neskatilliai./ Arek zakarraldixa daukanian ezta giro izaten inguruan.
zakárrontzi. 1. zakárrontzi, zakárrontzixa. (d). izena. Zakarrak botatzeko ontzia. Recipiente donde se arrojan los despojos. Zakarrontzixa... erabili bai. Zeoze zikiñak zertzeko ero...; banasta ero, zikiñak ara botatzeko ero, olako zeoze. Klem. Ez da ontzi konkretu bat. Edozein, momentu hartan zakarrekin erabiliz gero.
2. zakárrontzi, zakárrontzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Zakarra, takarra. De modales bruscos. Zakarrontzixa... baldar samarra danian ero, zakarra; biolento samarra danian ero. Klem.
Ik. zakar, -ontzi.
zákill, zakílla. (d). izena. Malatsa, artzaien esne-irabiagailua. Eitte zan korosti makilla batekin; batzuk zakilla be esate otsen. Don.
Igeltseroak masa irabiatzeko makila ere bai. Beste bat zakilla izaten zan ieltseruak masia itteko ganbelan, bota ura, gero igeltsua. Zakilla ari be esaten jakon. Don. Gizonen organoari, txistu, txilibitu... Zakil ere bai gaur egun. Ik. malatx, txilíbittu.
zakú-patata, zakú-patatia. (b). izena. Patataz betetako zakua. Saco de patata. Iru zaku-patata jausi jatzu tratoretik. Zenbaitek "zaku-patata" betetakoa eta "patata-zaku" hutsa dela argudiatu izan du. Biek betea adierazten dute, nahiz eta patata-zakuk hutsa ere esan nahi duen. Sin. patáta-záku. zaku patatia emun. (c). esapidea. Gizena egon. Joxepa ikusi najonan atzo ta zaku-patatia emoten jon./ Zaku-patatia bezelaxe dago. Sin. pulpa-zakua emon. Ik. pulpá-záku.
zalamala, zalamalia. (b). izena. (Oñati) Nahasketa. Azkenian ez euen ganorazko gauzarik moldau, zalamala galanta baiño. Ik. zarrámarra.