Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zaidun ogi
zalapartára
zalapartára, zalapartaría. (b). izena. Mugimendu azkar eta bortitza.   Movimiento rápido y brusco. Oillua eskutan artu giñuanian demaseko zalapartarak jote zittuan. zalapartáraka. (b). adberbioa. Zalapartadak egiten. Kokoteraiño nago umiekin; goiz guztia zarataka, saltoka ta zalapartaraka ibilli die.
záldi, zaldíxa. (b). izena. Caballo. ZALDI eta KABALLO, bata zein bestea erabiltzen dira arra izendatzeko. Donatok susmoa du antzina irendutakoari KABALLO eta gabekoari ZALDI deitzen ote zitzaion, baina susmoa da bakarrik. Ik. bíor, móxal.
zaldi-ganáu, zaldi-ganáua. (d). izena. Especie caballar. Sin. zaldi-bior. Ik. ardi-gánau, asto-ganáu, kaballeríxa.
zaldibide, zaldibidia. izena. "Camino para caballos; camino de herradura." (SB Eibetno).
zaldi-bior, zaldi-biórra. (c). Especie caballar. Gorbea aldian zaldi-biorra ikaragarri jabik. Sin. zaldi-ganáu.
zaldibúrdi, zaldiburdíxa. (d). izena. Mendian trongotan egiteko gurdi berezia. Idiekin erabiltzen zen. Zaldiburdixa. -Zaldiekin erabiltzen zen? -Ez, irixekin. Baiña berak zeukan gaiñian kargatzeko trabesaiño aundi bat jiratorixua, tronguak luzian eruateko. Zaldiburdixa; berak buelta eitte juan kurbetan da. Don. Zaldiek erabiltzen dutenei karro edo zaldikarro, orain behintzat. Ik. tríbuli, zálpurdi.