Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pago-txára
páleta
pago-txára, pago-txaría. (c). izena. Berez etorritako pagadia.   Jaral de hayas. Oindio badare paga-txarak, oinddio puxketak, ezta. Hil. Ik. txára.
págu, págua. (c). izena. Ordaina, pagamendua.   Pago. Ainbeste mesede eiñ debalde ta azkenian pagu ederra euki dot./ Pagua noiz izango danik-eta eztau aittatu. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua.
páiñolo, -u, páiñolua. (b). izena. PÁIÑELO, -U. Pañuelo. Mutikua, eztaukak paiñolorik, ala?/ Tortak paiñolo puntan lotu ta tan ricamente. Sot./ Paiñeluak koroiakin, brillantiak koroiakin, todo-todo erregen koroiakin. Eli. Ik. burúko páiñolo, -u, eskú-páiñolo, -u, mokó-páiñolo.
páitta, paittía. (b). izena. Ahatea, etxekoa, batik bat. Pato, dícese sobre todo del doméstico. Eun paittatik gora euki giñuzen. Sin. aáta, bili.
paittá-árrautza, paittá-árrautzia. (c). izena. Huevo de pato. Paitta-arrautza ugari jan giñuan mutikotan.
pajaríau. (d). du aditza. Txori txikiak likaz edo sarez harrapatu.   Pajarear. Luis bere bi lagunekin pajariatzen dabill San Juanen.
pákete. 1. pákete. (a). izena. Paquete. 2. pákete. (a). izena. Ume txikien painala. Onezkero paketia aldatu biarrian eukiko dau.
paketeríxa, paketerixía. (c). izena. Paquetería. Lo usan los transportistas al referirse a los paquetes en general. Nik naixao juat karga aundixak ibilli paketerixia baiño. Paketerixíak lan aundixa jaukak errepartitzen.
pakun. (d). onomatopeia. Fusilaren tiro-hotsa. Iru egunian entzun zittuan tiro-otsak Deskarga aldian: pa-kun!, pa-kun!, pa-kun...! nazionalak Bergaan sartu aurretik. Klem.
pála. 1. pála, pália. (a). izena. Pala de trabajar. Obretakoak, pinuak zuritzekoak, etab. 2. pála, pália. (a). izena. Escabadora. Atsaldian etortzekua da palia. 3. pála, pália. (a). izena. Pala de jugar a la pelota. PALAN IBILLI, EI 4. pála, pália. (c). izena. PÁLETA. Aho erdian dagoen hortz zabal bakoitza.   Paleta, diente incisivo. Goiko palia apurtu jako ta lotsatu eitten da barre eitten. PÁLETA ere bai. Sin. ortz.
palángana, palángania. (a). izena. Palangana.
pálanka, pálankia. (b). izena. Metro bete inguruko burdinazko barra lodia.   Palanca. Palankia zulua eitteko erabiltzen dou geixenetan. Lehenago ba ziren kirolerakoak ere. Aupa la palanka, vete hasta Salamanka. (d). esaera. Antzinan esaten zen esaera, ume artekoa batik bat. Ik. jokú-pálanka, palánka-jóku.
palánka-jóku, palánka-jokúa. (d). izena. Palanka jaurtitze kirola, XX. mendearen lehen zatian galdu zena.   Lanzamiento de palanca. Palankia etxian jak, joku-palankia. Len palankarixak e, gure denporan ez, gure aittan gazte-denporan; amen e, Usondoko laua esaten jakok, da an palanka-jokuak egoten ziela. Kaletik etorritta “joño, Bergan palankarixak”. Eta Goiauzoko bat, gero Eskoriatzara ezkondu zuan, Aizpeko seme bat, oso ona ei zuan palankarixa. Abixaria artu, buelta bi eiñ, da botatzen juen palankia. Don. Azen.: pálanka-jóku ere bai.
Pálankara joan. (c). esapidea. (eufemismoa.) Bilbora putetara joan. Domeka atsaldero Vespa-n joate zuan Palankara. "La Palanca", Cortes kaleko putetxe famatua sasoi batean.
palankári, palankaríxa. (d). izena. Palanka jaurtitzen zuen kirolaria. Ik. palánka-jóku.
© Jaione Isazelaia
pálar, palárra. (c). izena. Azpiak ateratzeko, txondor-zuloa garbitzeko eta oro har lurra leuntzeko edo garbitzeko erabiltzen den burdinazko aitzur ahozabala.   Azada de boca ancha que se usa para muchos menesteres. Ganau-pekotzak batzeko aukerakua palarra. Ik. kortátxur, pélaki.
palári, palaríxa. (c). izena. Jugador de pala. Palarixak zebitzen Uberako frontoian.
palastára, palastaría. (b). izena. Ontzi batetik, nahi gabe normalean, lurrera jausten den isurkin andana.   Porción de líquido que se desparrama de un recipiente. Etxokonetik ekarri dau esnia kazuelan, da bidian palastaria emen da palastaria an etorri da. Ik. barrastára.
palázio, paláziua. (b). izena. Palacio. Azen.: pálazio ere bai.