Hiztegia
korríente. 1. korríente, korríentia. (b). adjektiboa. Berezia ez dena, ohizkoa, arrunta. Ardoagatik bereziki, baina janariak, edariak, arropak... edozergatik esan daiteke. Corriente, común, no especial. Zer erango juau, markakua ala korrientia?/ Praka bakeruekin dda jertse korriente batekin zeuan.
Adberbio gisa ere bai: Aberatsa izan arren oso korriente jazte zan. 2. korríente, korríentia. (c). adjektiboa. Tratu normala duen pertsonagatik esan ohi da, ez dela harroa edo horrelako zerbait azpimarratzeko. Se dice de las personas de trato normal y corriente, cuando, por alguna circunstancia pudieran no serlo. Ba nik zuen jefiakin bastante tratu daukat eta gizon korrientia da, e./ Bestela eztakitt ze izango dan, baiña lagun artian korriente askua da.
3. korríente. (c). adberbioa. Erraz, zailtasunik gabe, ohizkotasunez; broma giroan, batik bat. Con normalidad. Atzo gabian frantses be korriente eitten giñuan./ Nik amar-millakuak korriente erabiltzen jittuat./ Esangotsut nik ze jatordu: kafia, ola bazkaixan gaiñian artzen, korriente jaixan be, nik amar bat urtekin asi. Hil.
4. korríente, korríentia. (b). Corriente de viento o agua. Ik. kórrent.
kórrio, kórriua. (d). izena. Correo. Anguzarren esate jotsen korriua, karruakin ibiltze zuan, kartak eta eruate jittuan, errekauak ein dda; Anguzarko korriua. Elgetatik pe bai korriua, bizikletan. Klem.
kórro. 1. kórro, kórrua. (a). izena. Corro. Jarri korruan, ipuiña kontau biotsuet eta. Haur-jolas asko egiten da korruan jarrita. Dantzan ere eskutik elkarri obatuta egiten den pasakaillea. 2. kórro, kórrua. (d). izena. Lehenagoko erromeriatan soinujole bakoitzaren inguruan sortzen zen dantzari multzoa. Dantzan egin ahal izateko ordaindu egin behar izaten zen korro bakoitzean. Ortxe eitten zien erromeixak. Bi korro ero egoten zien. Mertz./ San Martzialen ezaututa nago bost korro. Klem./ Filarmonikia ta panderua zan orduko..., Paskuak aillegau ta goiko plazan. Zenbat korro! Dana korrua, korrua. Kobrau eitte eben dantzan eittia, gizakumiak pagau biar, txakurraundixa ero; auraxe txakurraundixa pagau nai ezta mutillak pe igual e, aura kobratzaillia etorrenian e, laga neskia ta anka igual da, olakotxiak eitte zittuen txakurraundixa ez pagatzearren. Ben.
PERRETXIKO KORRUa esaten zaio basoan inoiz aurkitzen diren biribilean lerrokaturiko perretxiku multzoei. korro aundixa artu. (d). esapidea. Inguru zabalaren bilgune izan. Hilarik diosku Plazentzia gaineko Edurdungua baserrian egiten zen erromeriak korro aundixa artzen zuela, leku askotako jendea etortzen zelako.
korrókoe, -i, korrokóia. (b). izena. Portu inguruetan bizi den arrain ugaria. Corcón. Korrokoia oso bastua ei da.
komentario 1
korroskára. 1. korroskara, korroskaría. (c). izena. Aupeza. Eructo, regüeldo. Turkian maixan korroskarak botatzia edukaziño onan seiñale ei da.
Sin. áupez. 2. korroskara, korroskaría. (c). Ronquido. Ik. lo-korrósa.
kortáu. komentario 1 1. kortáu. (b). da aditza. Mudarse la leche. Udan errez kortatzen da esnia.
Sin. zurbilddu, galdu, mudau. 2. kortáu. (b). da aditza. Lotsaz, harriduraz edo beldurrez kokilduta gelditu. Cortarse. Lapurra zein zan jakin nebanian kortauta geratu nitzan./ Neskekin kortau eitten da. KORTAUTA GERATU, batik bat. Sin. moztu. 3. kortáu. (c). du aditza. Pelotan, pelota rasetik jo, pelota aurre samarrean utziz. Cortar, rasear la pelota. Atzera jo biarrian geixao kortau biar eban. Sin. ebági, rasíau.
kórte, kórtia. (c). izena. Belar ebakialdia. Corte de hierba. Zenbat korte emon dotsazue sekula-bedarrai? Bibelarraren ondorengo ebakialdiari irugarren kortia deitzen zaiola diosku Donatok.
kortejau. (b). aditza. Cortejar. Aspaldixan kortejatzen dabill, baiña oiñ artian ez dau kulaperik baiño artu. (AAG Eibes).
kortíau. (c). du aditza. Botatako zuhaitza neurri jakineko zatietan ebaki. Cortar en troncos de determinada largura un árbol derribado. Atzo botatako piñuak kortiatzen dabill motozerriakin.
kórtxeta, kórtxetia. (d). izena. Corchete. Kortxetia da ori sakatuta sartzen dan ori, zulotxuan sartzen dan ori. Don.
kóska. KOXKA. 1. kóska, kóskia. (b). izena. KÓXKA. Desberdin-unea, irtenune txikia. Pequeño saliente. Aintxintxika zoiala koska baten estropuzau ta muturrez aurrera jausi zan.
2. kóska, kóskia. (c). izena. KOXKA. Korapiloa (irudizkoa). El quid de la cuestión, la dificultad. Euskal Herrixa baketuko bada negoziau ein biar, da or jaok koskia.
3. kóska, kóskia. (c). izena. (Eibar) KOXKA. Zorra. Deuda Amaika koxka baeukan Mototxenian. Bitoriano billurtzen zan atian ikusten zeban bakoitzian. (SM Ezten). Sin. káska.
koskábillo. komentario 1 1. koskábillo, koskábillua. (d). izena. Kanpai hotseko bolatxo borobila. Cascabel. Koskabilluak, kanpanilla borobiltxo orrek, txikixok. Klem.
2. koskábillo, koskábillua(k). izena. Potroak. Testículos. Sokatik txintxiliz geratu nitzanian koskabilluak aora etorri jatazen. Sin. barrábill, potro, árrautza. koskabilluak ximurtu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Acojonarse. Arro etorri dok, baiña kankaillu aura aurrian jarri jakonian, majo ximurtu jakozak koskabilluak. (TSE Berb).
ximúrtu. (a). da-du aditza. ZIMURTU. Arrugar(se). Praka zuri orrek belaxe ximurtzen die.