Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pago-txára
páleta
páleta.
© Jaione Isazelaia
1. páleta, páletia. (b). izena. PALÉTIÑ. Igeltseroaren erraminta nagusia porlana nahasteko, sarpiatzeko eta beste zeregin askotarako erabiltzen duena.   Paleta de albañil. Txikia denean PAL Ik. sarpíau.
2. páleta, páletia. (b). izena. Aurreko hortz zabal bakoitza. Ik. ortz, pála.
pálillo, pálillua. (a). izena. Palillo. Ik. zotz.
pálleka, pállekia. (d). izena. Tela klase bat, nonbait. Pallekia zeuana bai, baiña eztakitt zein zan, tela klase bat izengo zan? Maria. pallekazko, pallekazkua. (d). izenlaguna. Pallekaz egina. Etxien eindda, makiñan einddakua be bai, ta amantala pallekazkua; dotoriak e, jaiko amantalak.Juana Ezin izan dugu argitu zer den, edo jantzi bereziren bat, oihal bat edo jantziari egiten zitzaion bordaduren bat.
pálo. 1. pálo, pálua. (c). izena. Argindar postea.   Poste de luz. Ori paluak ipintzera etorri tta emen geratu zan./ Palo onduan dabitz beixak. Paló óndua deitu ohi zaio poste inguruari. Sin. póste. Ik. línea. 2. pálo, pálua. (c). izena. Palo, en los naipes. 3. pálo, pálua. izena. Makila. Ez da esan ohi, baina gutxienez bi berba-jolasetan agertzen da. Ik. bela bela kandela. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. 4. pálo, pálua. (d). Ehundegiaren pieza. Ik. beso.
panadérixa, panadérixia. (a). Panadería.