Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
éuzkixak pasáu.. (b). du aditza. Coger una insolación. Plaian luak artu ta euzkixak pasau, itxuria, ta gaixki dago ospittalian.
ez. 1. ez. (a). No. ez zera. (b). esapidea. Besteak esandako ezezko esaldiari aurka egiten hasteko esapidea. Eztaukala dirurik? Ez zera. Nun jauzkak pa terrenuekin etaratako milloiak? 2. ez, éza. (c). izena. El no, la negación. Neskian eza artu zebanian burua galdu zeban./ Baezpada eskatu daixogun, eza beti daukagu. (Etxba Eib). 3. ez, éza. (c). izena. La carencia. Diruik eza txarra da baiña osasunik eza txarraua./ Lanik eza prolema aundixa da. Partitiboaren ondoren doa sarri, baina bestela ere bai: Diru geixegixa eztok ona izango baiña eza eztok asko obia./ Eza ezautu eztabenak etxok apreziatzen ze dan ogi zurixa. Gure aurretiko zaharrek asko erabiltzen zuten berba hau ezera jarri. esapidea. Ez egitera ohitu. Eguraldiaz, euririk ez egiteaz, batik bat. Trumoia eta zarraparria ugari, baiña ezera jarritta dago bai, eta gaur be eztau euririk eingo.
ezárri. 1. ezarri. (c). du aditza. Empotrar, acoplar. Paretan ezarrittako bi armaixo dauzke./ Ixilik ezpaago paretan ezarriko aut./ Tratoriai goldia ezartzen jako. Educación de basarri, mokuak kendu eta praketan ezarri. (c). esaera. Kaletarrek baserritarrei esaten omen zieten burlaizez. 2. ezarri. (d). du aditza. Oilalokari habian arrautzak jarri txitak atera ditzan.   Colocar huevos en el nido de la clueca para que los empolle. Arrautzak ezartze jakon oillolokiai txitak etaratzeko. Arrautzak ezarri. Lokatuta zeuan oillo bat ipintze zan da arek etaratze zittuan txitak. Ogetabat arrautza uste dot izete ziela. Etxakixat zenbat egun biar izete zeben txitak etaratzeko, baiña ogetabat arrautza izete ziena bajakixat. Klem./ Oillua ezarritta dauku. Don./ Gaur goizian oillua arrautzekin ezarri dot. Klem. 3. ezarri, ezarríxa. (d). izena. Apustua egiterakoan botatzen den diru-seinalea.   La echa del juego. Posturia eindda gero atzeraka eiñ ezkero kontrarixuandako izaten da ezarrixa./ Bost milla duroko ezarrixa ipinitta dauke. Ik. bago. ezarríxan. (d). adberbioa. Trabesean. Boletan ezagutu dut bakarrik. Apostar dinero con otra persona en la bolera, respecto a la tirada de otros. Luis Mariri milla pezeta irabazi najotsan ezarrixan./ Ezarrixan eingostat. Sin. trabesían. Ik. kontrafabóre jokatu, trabes. 4. ezarri, ezarríxa. (d). adjektiboa. (Eibar) Gaixo samar, sukarrarekin-edo.   "Febriciente, cargado (un enfermo). Lagun gaixua ikusten izan gara eta ezarrixa topau dogu. . 5. ezarri, ezarríxa. izena. EZÁRRITAKO, -UA. Erantsia.   "Postizo, añadido. Gauko andrakumiak, erdixa baiño geixago, ezarrixa./ Ipoiñ orrek, gauza asko bedorrek ezarritakuak. 6. ezarri, ezarríxa. (d). izena. (Eibar) Kanpotarra, arrotza.   "Intruso, advenedizo. Ez da a bere odolekua, ezarrixa baiño.
ezáuera. 1. ezauera, ezaueria. (c). Ezaguera, kordea.   Conocimiento. Sin. kónorte. ezáueria etorri. (c). esapidea. Kordea etorri. Sin. kónortia etorri. ezaueria galdu. 1. ezaueria galdu. (c). esapidea. Kordea galdu. 2. ezaueria galdu. (c). esapidea. Inor ezagutu ez burutik joanda egoteagatik. 2. ezauera, ezaueria. (c). Ezagupidea, ezagutzearen adierazpena. Sin. ezaupíde. ezáueria emon. esapidea. Ezagupidea emon. Kalian sarri ikusten dot baiña eztau ezauerarik emoten. Sin. ezaupidía émon.
ezaugárri, ezaugarríxa. (c). izena. Señal, marca. Basaganauak beti eruaten dabe ezaugarrin bat zeiñenak dien jakitteko.
ezáun. 1. ezaun, ezáuna. (b). adjektiboa. Ezaguna.   Conocido, -a. Zure ezaun batzukin egon ga./ Alde guztietan dauzka ezaunak. ezaun aundi, ezaun aundixa. Oso ezaguna. Gure ezagun aundixa dok ori. 2. ezáun izan. (b). aditza. Ser notorio, evidente. Tabernetan ezta ezaun krisisa./ Ori da tripia; ezaun dozu amanian jaten dozula./ Orrek ezaun dabe basarrittarrak eztiela.
ezaupíde, ezaupidía. (c). izena. Ezagupidea.   Relación de amistad. Guk ezaupide aundixa daukau familixa orrekin./ Onduan bizi arren sekula eztabe izan ezaupideik. Sin. ezauera. ezaupidía émon. (c). esapidea. Dar señales de conocer o de amistad. Nere aurrian egon da baiña eztau ezaupideik emon, da neuk pe etxat kasoik eiñ. Ezezkoan, batez ere.
ezaupidía émon. (c). esapidea. Dar señales de conocer o de amistad. Nere aurrian egon da baiña eztau ezaupideik emon, da neuk pe etxat kasoik eiñ. Ezezkoan, batez ere.
ezáutu. (a). du aditza. Ezagutu.   Conocer.
ezbai, ezbaixa. (d). Eztabaida. Beti ezbaixan dabitz, nok aguantau eren inguruan. (Lar Antz)./ "Ez-bai batzuk: unas discusiones." (Izag Oñ). Ik. ezta baida.
ezbaze. (d). juntagailua. EZPAZE. "Ez bada ze"; baizik eta.   Sino. Arek etzeban bakeik nai, ezbaze beriakin urtetzia. Klem. Ori ezta Francon denporakua, ezpaze aspaldiko aurrekua./ Sartu zian Intxortara ez lengo frenteti ezpaze atzeti. Gutxi erabilia.
ezbíar, ezbíarra. (c). izena. Ezbeharra.   Desgracia, infortunio. Gau guztian ezta agertu, ta ezbiarren bat pasau ete jakon billurrez neuan./ Ezbiarren bat ezpada, akabauta eukikot Gabonetarako. Sin. oker.