Hiztegia
tortola. 1. tortola, tortolia. (b). izena. Usatortola. Sin. usátortola. 2. tortola, tortolia. (d). izena. (eufemismoa.) Prostituta. I, Basarri, Orrek ee... Sin. neskatxiki.
tórtolos, tórtolosa. (c). izena. Taba. Ardi-azurrak die tortolosak. Sin. sakapon. tórtoloska ibilli. (c). aditza. TÓRTOLOSKA JOKATU. Jugar a tabas. Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokasaltoka. Klem.
total. 1. total. (a). Berdin da. Total. Etara nai dozuna, total orri igual dotsa, ardaua izan ezkero./ Alperreko lana da erregatzia, total gabian eurixa eingo dau ta.
2. tótal. (c). adberbioa. Zeharo. Totalmente.
Lengo fubola eta oingua total diferentiak dittuk. Gutxi erabilia. total eginda. (c). esapidea. Mozkor-mozkor eginda. Goizeko amarretarako total eindda zeuan. Zoramenaz edo gaixotasunaz ere entzun daiteke.
totaléko, totalekúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Neurritik gorako mozkorra. Totalekuakin jeuan Txanbolitterokuan.
totólo, totolúa. (d). adjektiboa. Kokoloa, tontoa. Tontorrón. Ona emote jok baiña totolo samarra. Ik. kokólo, -a.
tótxikitxi. (d). interjekzioa. Voz con la que se llama a la oveja para que se acerque. Totx, ganauen antzera. Totxikitxi. Bai, ganauei ´toz´ bakarrik esate jakuen eta ardixei Aho-sabaiko hots busti gutxi artikulatu bat da "txikitxi" hori, transkribatzen zaila. Ik. toz.
totxo, totxua. (b). izena. Lingote de hierro. Axkorak itten daue Patrizio Etxeberriak, totxuei zulua ataraten dotsa da gero orreik zuluekin martilluan tiratu ta preparau ta itteittu. Bix. Sin. trosko.
toz. (c). interjekzioa. TOITX, TOTX. Abereei, behiei batik bat, etor daitezen esaten zaiena. Voz con la que se llama al ganado para que se acerque. Toz, toz, ala, goazen, toz, etxera... Etim.: "hatoz", ziurrenik. Ardiei totx! edo totxikitxi! esaten zaie.
trába, trabía. (a). du izena. Estorbo, traba. Kendu ari trabatik./ Trabia daukat eztarrixan. TRÁBA EI trabán egon. (a). aditza. Estar estorbando. Zure kotxia traban dago.
trabáu. (b). da aditza. Trabarse, tropezarse. Arantza baten trabau ta muturrez aurrera. Hizketarakoan ere bai: Trabau eitten da berbetan. Ik. arbi-atala trabau.
trábes. 1. trabes, trabésa. (c). izena. Bola-jokoan, pelotan, etab. egiten den apostua beste batzuen jokoari buruz. Apuesta en los bolos y otros deportes rurales, con un contrincante acerca del juego de unos terceros. Orri asko gustatze jako trabesa./ Patxik milla duro irabazi jostan trabesian. Frontoian korredoreen bidez egiten dena ez da trabesa; ostera aldamenekoari dirua jokatzen badiozu bataren edo bestearen alde, orduan bai.
trabesían. (c). adberbioa. Trabesak eginez, aipaturiko joko sistiman. Trabesian jokatukostat: bi baietz Patxik. Ik. ezarríxan, kontrafabóre jokatu. 2. trabes. Ik. trábesetara.
trábesetako, trábesetakua. (c). izena. Muturrekoa. Bofetón. Geldik egon ari trabesetako bat artu nai ezpok. Besoaz trabesetara, zeharka, emandako kolpea edo.
trábesetara. (c). adberbioa. TRABES, TRABESKA. Zeharka. Horizontalmente, de lado a lado. Zure kotxiak enbellezedoria dauka trabesetara./ Trabesetara bajau giñuan aldapia./ Patinau ta trabes jarri jatan kotxia.
Sin. zíarretara, ziarka. trabes edo kurtzez. (c). esapidea. (Leintz) Ondo edo gaizki, zela edo hala. Ta oin ba trabes edo kurtzez ba moldau eitten jittuat [bertsoak]. (AA ArrasEus, 199. o.).
tráilla. 1. tráilla, tráillia. (c). izena. Abaila. Honda. Guk beti traillia esaten gontsan baiña, gure zaarrei entzuten notsen ori e. Gerrako kontuak ibilli tta “len abailliakin juten zittuztan” da. Don.
Sin. ábailla. 2. tráilla, tráillia. (c). izena. (Oñati) "Cuerda de lana para abarcas y el yugo." (Izag Oñ).
traillan. adberbioa. (Eibar) En cabestrillo. Eskuturra ausi dabenetik besua traillan daroia. (AAG Eibes).
trajébaiñu, trajébaiñua. (a). izena. Bainujantzia. Traje de baño. Trajebaiñua aaztuta joan nitzan plaiara.