Hiztegia
néska, neskía. (a). izena. Chica, muchacha. Don.k dionez, gutxi gorabehera neskatilla izango litzateke 13 bat urte arte, neska-koskor 8-13, neskagazte 13-23, eta neska hortik aurrera, neskazar bihurtu arte. Ant. mútill. Ik. neskátilla. neská-mútiko, neská-mútikuak. (b). izena. Neska eta mutikoa, familia bateko seme-alabez ari garenean, neska(k) eta mutikoa(k), bestelakoetan. 12-13 urte artekoei esaten zaie. Ik. neska-mutil. neská-mútill, neská-mútillak. (b). izena. Neska eta mutila, familia bateko seme-alabez ari garenean, neska(k) eta mutila(k, bestelakoetan.
Ze familixa daukazue? néskak píxatzia. (d). (lagunartekoa.) Berpizkunde asteleheneko ohitura. Ez dakigu zehatz zer den. Oitturia bai Paskua bigarrengoz, gure aurrekuei entzuten: jaixak, San Martingo erromeixia ta gure aittak eta esaten juen erak gaztiak zien denporan neskak pixatzia; garizuman aber pixuan irabazi in daben. erromaniakin (barreak). Don. Uste dugu, besterik gabe, dantzarakoan neskei heltzeaz eta jasotzeaz ari dela. Urteko lehenengo erromeria izan ohi zen Paskua (Berbizkunde) astelehenez Ozaetako San Martinen egiten zena, eta mutilek neskak "pixatzeko" aprobetxatzen zuten, nonbait.
neska-lóra, neska-loría. (d). izena. Mujer virgen. Osorik dagona, loria, neska-loria. Neska-loría da ba sekula aprobau eztabena, osorik dagona. Don. Ik. bírgo.
neská-kóskor, neská-kóskorra. (b). izena. 8 urtetik 13 bat arteko neskatila, Donatoren arabera. Muchachita. Gure neska-koskorra ta zuena lagun aundixak die. Puxka bat koskortutakoa, alegia. Azen.: neska-kóskor, neska-koskórra ere bai. Ik. mutil-kóskor, néska, neskámotz, neskátilla, koskor.
neskálaguntza, neskálaguntzia. (b). izena. Neskari mutilak etxera laguntzea, baserrira batik bat, erromeria ostean eta. Dícese de la costumbre Ordubeteko bidian joan neskalaguntzera ta ordaiña, deskidau ezkero, belarrondokua izaten zuan./ Beiñ neskalaguntzatik etxerakuan estatara jausi nitzuan.
neskámotz, neskámotza. (d). izena. Neska-koskorra. Muchachita (se dice en tono cariñoso). Nun ete dabill gure neskamotza.
neskáta, neskatía. (c). izena. El ligue, o su intento, por parte del hombre. Zuen aittak gazte denporan neskatia besteik etxeukan buruan./ Makiña bat neskata einddakua zuan.
ANDRATA, ANDRATAN, eta abar ere erabiltzen dira, gizon nagusiagoen artean eta emakume nagusiagoez aritzerakoan, batik bat. MUTILLETA, MUTILLETAN, GIZONETA, GIZONETAN eta abar ere, oso gutxi, baina entzun daitezke. andráta, andratía. izena. El ligue, o su intento, por parte del hombre.
NESKATA, NESKATAN, eta abar ere erabiltzen dira, gizon gazteagoen artean eta emakume gazteagoez aritzerakoan, batik bat. MUTILLETA, MUTILLETAN, GIZONETA, GIZONETAN eta abar ere, oso gutxi, baina entzun daitezke. Ik. mutilléta. neskátan. (b). adberbioa. Ligatzen, edo hartan saiatzen, bederen. Neskatan gogorra zuan Kaximiro.
NESKATÁRA. Ligatzera. Goldenera joaten giñuztan neskatara. NESKATATIK. Neskatan ibilita gero. Neskatatik etxeruzkuan estatara jausi tta saietsa apurtu najuan.
neskátilla, neskátillia. (b). izena. Muchachita (13 bat urte artekoa, gutxi gorabehera). Boluko neskatillia ta guria lagun aundixak die. Ik. néska.
neskatxiki, neskatxikixa. (d). izena. (eufemismoa.) (Eibar) Prostituta (euf.). I, mutiko. Mesedez esango al deskuk Sin. tortola.
neskazále, neskazalía. (b). adjektiboa. Neskak asko gustatzen zaizkiona. Neskazalia, neskak gustatzen jakona, neska ondorian dabillena. Don.
néskazar. 1. néskazar, néskazarra. (a). izena. Solterona. Sasoi baten, beiñ 25 urte bete eta ezkontzeke egon ezkero, neskazarra ziñan. Ik. mútilzar. 2. néskazar, néskazarra. (d). izena. Gelatzaren hiru hankakoa.
néurri. 1. néurri, néurrixa. (b). izena. Medida. Artu neurrixak armaixua eitteko.
néurrira. (b). adberbioa. A medida. Len trajiak neurrira eitte zien.
néurrixak artu. (b). aditza. Tomar medidas, tanto en su significado real como en el figurado. néurrixan. (b). adberbioa. Con mesura, con moderación. Neurrixan eran ezkero ardauak on eitten dau./ Gure taillerrian neurrixan pagatzen joskuek da lana be neurrixan eitten juau.
2. neurri (?). (d). aditza. Neurtu zentzuan grabatu zitzaion behin Hilariri. Ta gero ori neurri zanian... Hil. Ik. sokakára.
néurtu. (a). du aditza. Medir. Gaizki neurtu neban eta oiñ etxat kabitzen.
"Mide dos metros": bi metro dauzka, bi metro da luze, edo horrelakoak esan izan dira eta ez "bi metro neurtzen ditu". Dena dela, orain entzuten da azkenengo hau. Ik. neurri (?).