Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
músika
mutilzále
músika, músikia. (a). izena. Música.
musintz eiñ. aditza. (Aramaio) Mespretxatu, gutxietsi. Musintz ein nutzan orri. (Orm Aram).
© Joxerra Aihartza
múskar, muskárra. (b). izena. MUSKER. Muskerrra. Lagarto. Muskerra berez gaitzik bako animalia da, baina guk beldur ikaragarria genion txikitan. Beldur hau nondik norakoa ote den galdetuta, Pisto lagunak diosku berak beti entzun duela muskerrak hortzekin helduz gero, zazpi elizatako kanpaiak entzun arte ez duela jareiten.
muskílddu. (c). da-du aditza. MURRUSKÍLDDU, MUXKULDU (ANTZ.). Magullar(se), manosear, estrujar algo deteriorándolo. Perretxikuak ziero muskildduta ekarrittuzu plastikuan./ Motxillan daren madalenak ziero muskildduta dare. Ik. malúskau.
muskiríxu, muskirixúa. (d). izena. NEGAR-MUSKIRIXU. Intziria, negar isila.   Lloriqueo. Zera dio Osintxuko Ferminek oso-osokoa ez zen txakur bati buruz: Araia jaten jonan, atsalde osuan telebisiñua ikusten... eta zaunka baten, gaba osuan muskirixua, baju igual, baiña betik kejia./ Negar-muskirixuetan dago egun guztian ume koittau ori. (AAG Eibes).
muslári, muslaríxa. (b). izena. Mus jokalaria.
mustáu. (d). du aditza. MOSTAU. Abere-kumea bere amarengana eraman titia har dezan.   Hacer que la cría mame la leche de su madre. Billotxak mustau. Ardixak etxera joaten dienian esnia eratia, errepera botatzia, mustatzia. Billotxak mustau dittut. Txala be bai. Klem. NOR-NORK larrau bezala.
mustrúka, mustrukía. (d). izena. Terreno de pequeñas dimensiones, rodeado de terrenos ajenos, riachuelos, ribazos, zarzales. Ezetarako etzan mustrukatxo bateaittik asarretu zien bi anaiak.
musútruk. (d). adberbioa. Hutsaren truke, doan.   Debalde, por la cara. Ze uste dok pa iri musutruk emungostela lentejak Parisen./ Taberna onenetan jan, zinera, diskoteketara..., eta dana musutruk.
mútiko, mútikua. (a). izena. Hamahiru bat urte arteko mutila.   Chaval.
mutikokeríxa, mutikokerixía. (b). izena. Chiquillada. Beti ein biar izaten dabe mutikokerixan bat.
mutikóte, mutikotía. (b). izena. Mocetón. Kriston mutikotia ein dda aspaldixan./ Mutikote ederra dago zuen Patxi.
mutílddu. (b). da aditza. Mutil bihurtu. Mutildduta gero be koziñeketan ibiltzen zan.
mutilgázte, mutilgaztía. (b). izena. Gutxi gorabehera, 13-20 urte arteko mutila.   Muchacho. Ik. mútill.
mutil-kóskor, mutíl-koskorra. (c). izena. MUTIKOXKOR. 11-14 bat urteko mutila.   Muchachito, mozalbete. Don.k MUTIKOXKOR dio behin eta berriz. Ik. neská-kóskor.
mútill, mutílla. (a). izena. Muchacho. Don.k dio 23 bat urtera arte mutilgazte deitzen zaiela eta handik aurrera mutill, mutilzar izatera heldu arte . mútill óna egon. (c). esapidea. Harro-harro, poz-pozik egon. Bola-jokua etarata mutill ona zeuan Esteban txapela ta kopiakin. MUTILLA EGON ere bai. Semia karreria irabazitta ta, mutilla zeuan Manolo. mútill óna járri. (c). esapidea. MUTILLA JARRI. Haserre bizian jarri.   Cabrearse. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian. MUTILLA JARRI ere bai. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian.
mutillák!. (a). interjekzioa. MUTILLÁAK! . Esaldiaren hasieran Mutillaak, mutillak! gure denporan olako bizikeletia euki izan bagiñu./ Gernikako ferixan izan giñuztan, da, mutillak! bajeuan makiña bat jenero./ Mutillak!, mutillak!... Zer zuan a! Ango zarraparria ta ango angua. Gutxien gutxienez bosteunen bat bazittuan. (SM Ezten).
mutilléta, mutilletía. (d). izena. Neskek ligatzea edo hartan saiatzea, behintzat. El ligue, o al menos su intento, por parte de la mujer. Ari be gustatze jakon ba mutilletia. Gutxi erabilia, neskata ez bezala. Ik. neskáta.