Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
músika
mutilzále
mutilzále, mutilzalía. (b). izena. Mutilak asko gustatzen zaizkiona.
mútilzar, mútilzarra. (b). izena. Solterón. Bai mutilzar eta bai neskazar hitzek ikutu garratz eta antigual samarra dute eta gero eta gutxiago entzuten dira. Soltero, -a, nagusitzen ari da. Ik. ezkóngai, néskazar.
mútu, mutúa. (a). adjektiboa. Mudo, -a. Txikittan danak mutua zalakuan, da oiñ ezin ddabe ixildu. Ik. San Pedroz kuku, San Martzialez mutu.
mútur. 1. mutur, mutúrra. (a). izena. Hocico, morro. Pertsonez mutur-beltza dela esan ohi da norbait antipatikoa edo desatsegina denean. Abereez, kolorearen edo formaren arabera, mutúrzuri, mutúrbeltz, mutúrgorri, mutúrluze, mutúrmotz, mutúrroker, mutúrrigar, etab. Bei muturzurixa fiña da esnia emoten. Juana Joxepak AGOSTU-MUTURRA dio agostu-hasiera zentzuan. Arbixa beiñ agostu-muturrera ezkero ba, garixa ebaitzen zan, da aura ebaittakuan segiduan asten zan labratzen arbixa ereitteko. muturra okertu. (c). esapidea. Keinu horren bidez agertu ezadostasuna. Lanera etortzeko esan jatenian, muturra okertu eta ospa ein jok. mutúrra sartu. (b). esapidea. Entrometerse. Iñon gauzetan muturra sartzia gustatzen jako. muturrak apurtu biarrian. esapidea. "Azkar. Muturrak apurtu biarrian jun nintzan." (Lar Antz). múturrekin égon. (b). esapidea. Elkarrekin haserre egon; bikotekideak, batik bat. Orrek bixok beti muturrekin dare. mutúrrez áurrera jáusi. (b). esapidea. MOSUZ AURRERA JAUSI. (LEIN.). Caerse de bruces. Muturrez aurrera jausi naiz estropuzauta. Sin. mosuz aurrera jausi. (Lein.). 2. múturrak. (b). izena. Morros de ganado cocinados. Eztie txarrak muturrak saltsan. Baita aurpegi txarra, haserrea, bikote edo familiakoa, batik bat. Etxera noia, eze bestela gurian muturrak egongo die saltsan. 3. mutur. Ik. mangá-mútur.
mutúrfiñ, mutúrfiña. (c). adjektiboa. Aho-gozoa.   De paladar exquisito. Jatun txarra dok baiña muturfiña.
mutúrjoka. 1. mutúrjoka, mutúrjokia. (b). izena. Pelea. A puñetazos, entre personas; a morrazos, entre animales. Atzo ikusi giñuan muturjoka politta./ Kerten orrek belaxe ipintzen dau muturjokia./ Ze, beixak muturjokia dauke, ala? 2. mutúrjoka. (b). adberbioa. Peleándose. Orrek bixok beti dabitz muturjoka.
múturka. (b). adberbioa. A morrazos, a hocicadas. Txarrixak muturka apurtu dau atia. Ik. uxarrían.
muturkári, muturkaríxa. (c). izena. Muturkazalea den aberea.   Animal aficionado a propinar morrazos, hocicador. Muturkari amorratua da gure astua.
muturrálde. 1. muturrálde, muturraldía. (c). izena. (adierazkorra.) Usase, referiéndose a personas, siempre con sentido peyorativo: mala cara, mayormente. Gaur goizian bazeukan muturralde bat. Eztakitt ze ibili zan atzo./ Bueno i, neri ez idak muturralde ori ipiñi. 2. muturrálde, muturraldía. (c). izena. Abereen mutur ingurua.   La zona del hocico de los animales. Txakurrak muturraldia urratuta ekarri dau.