1. mutur
1. mutur, mutúrra. (a). izena. Hocico, morro. Pertsonez mutur-beltza dela esan ohi da norbait antipatikoa edo desatsegina denean. Abereez, kolorearen edo formaren arabera, mutúrzuri, mutúrbeltz, mutúrgorri, mutúrluze, mutúrmotz, mutúrroker, mutúrrigar, etab. Bei muturzurixa fiña da esnia emoten. Juana Joxepak AGOSTU-MUTURRA dio agostu-hasiera zentzuan. Arbixa beiñ agostu-muturrera ezkero ba, garixa ebaitzen zan, da aura ebaittakuan segiduan asten zan labratzen arbixa ereitteko. muturra okertu. (c). esapidea. Keinu horren bidez agertu ezadostasuna. Lanera etortzeko esan jatenian, muturra okertu eta ospa ein jok.
mutúrra sartu. (b). esapidea. Entrometerse. Iñon gauzetan muturra sartzia gustatzen jako.
muturrak apurtu biarrian. esapidea. "Azkar. Muturrak apurtu biarrian jun nintzan." (Lar Antz). múturrekin égon. (b). esapidea. Elkarrekin haserre egon; bikotekideak, batik bat. Orrek bixok beti muturrekin dare.
mutúrrez áurrera jáusi. (b). esapidea. MOSUZ AURRERA JAUSI. (LEIN.). Caerse de bruces. Muturrez aurrera jausi naiz estropuzauta. Sin. mosuz aurrera jausi. (Lein.).