Hiztegia
mustáu. (d). du aditza. MOSTAU. Abere-kumea bere amarengana eraman titia har dezan. Hacer que la cría mame la leche de su madre. Billotxak mustau. Ardixak etxera joaten dienian esnia eratia, errepera botatzia, mustatzia. Billotxak mustau dittut. Txala be bai. Klem. NOR-NORK larrau bezala.
mustrúka, mustrukía. (d). izena. Terreno de pequeñas dimensiones, rodeado de terrenos ajenos, riachuelos, ribazos, zarzales. Ezetarako etzan mustrukatxo bateaittik asarretu zien bi anaiak.
musútruk. (d). adberbioa. Hutsaren truke, doan. Debalde, por la cara. Ze uste dok pa iri musutruk emungostela lentejak Parisen./ Taberna onenetan jan, zinera, diskoteketara..., eta dana musutruk.
mutikóte, mutikotía. (b). izena. Mocetón. Kriston mutikotia ein dda aspaldixan./ Mutikote ederra dago zuen Patxi.
mutilgázte, mutilgaztía. (b). izena. Gutxi gorabehera, 13-20 urte arteko mutila. Muchacho. Ik. mútill.
mutil-kóskor, mutíl-koskorra. (c). izena. MUTIKOXKOR. 11-14 bat urteko mutila. Muchachito, mozalbete. Don.k MUTIKOXKOR dio behin eta berriz. Ik. neská-kóskor.
mútill, mutílla. (a). izena. Muchacho. Don.k dio 23 bat urtera arte mutilgazte deitzen zaiela eta handik aurrera mutill, mutilzar izatera heldu arte . mútill óna egon. (c). esapidea. Harro-harro, poz-pozik egon. Bola-jokua etarata mutill ona zeuan Esteban txapela ta kopiakin.
MUTILLA EGON ere bai. Semia karreria irabazitta ta, mutilla zeuan Manolo.
mútill óna járri. (c). esapidea. MUTILLA JARRI. Haserre bizian jarri. Cabrearse. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian.
MUTILLA JARRI ere bai. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian.
mutillák!. (a). interjekzioa. MUTILLÁAK! . Esaldiaren hasieran Mutillaak, mutillak! gure denporan olako bizikeletia euki izan bagiñu./ Gernikako ferixan izan giñuztan, da, mutillak! bajeuan makiña bat jenero./ Mutillak!, mutillak!... Zer zuan a! Ango zarraparria ta ango angua. Gutxien gutxienez bosteunen bat bazittuan. (SM Ezten).
mutilléta, mutilletía. (d). izena. Neskek ligatzea edo hartan saiatzea, behintzat. El ligue, o al menos su intento, por parte de la mujer. Ari be gustatze jakon ba mutilletia.
Gutxi erabilia, neskata ez bezala. Ik. neskáta.
mútilzar, mútilzarra. (b). izena. Solterón. Bai mutilzar eta bai neskazar hitzek ikutu garratz eta antigual samarra dute eta gero eta gutxiago entzuten dira. Soltero, -a, nagusitzen ari da. Ik. ezkóngai, néskazar.
mútu, mutúa. (a). adjektiboa. Mudo, -a. Txikittan danak mutua zalakuan, da oiñ ezin ddabe ixildu.
Ik. San Pedroz kuku, San Martzialez mutu.
mútur. 1. mutur, mutúrra. (a). izena. Hocico, morro. Pertsonez mutur-beltza dela esan ohi da norbait antipatikoa edo desatsegina denean. Abereez, kolorearen edo formaren arabera, mutúrzuri, mutúrbeltz, mutúrgorri, mutúrluze, mutúrmotz, mutúrroker, mutúrrigar, etab. Bei muturzurixa fiña da esnia emoten. Juana Joxepak AGOSTU-MUTURRA dio agostu-hasiera zentzuan. Arbixa beiñ agostu-muturrera ezkero ba, garixa ebaitzen zan, da aura ebaittakuan segiduan asten zan labratzen arbixa ereitteko. muturra okertu. (c). esapidea. Keinu horren bidez agertu ezadostasuna. Lanera etortzeko esan jatenian, muturra okertu eta ospa ein jok.
mutúrra sartu. (b). esapidea. Entrometerse. Iñon gauzetan muturra sartzia gustatzen jako.
muturrak apurtu biarrian. esapidea. "Azkar. Muturrak apurtu biarrian jun nintzan." (Lar Antz). múturrekin égon. (b). esapidea. Elkarrekin haserre egon; bikotekideak, batik bat. Orrek bixok beti muturrekin dare.
mutúrrez áurrera jáusi. (b). esapidea. MOSUZ AURRERA JAUSI. (LEIN.). Caerse de bruces. Muturrez aurrera jausi naiz estropuzauta. Sin. mosuz aurrera jausi. (Lein.). 2. múturrak. (b). izena. Morros de ganado cocinados. Eztie txarrak muturrak saltsan.
Baita aurpegi txarra, haserrea, bikote edo familiakoa, batik bat. Etxera noia, eze bestela gurian muturrak egongo die saltsan. 3. mutur. Ik. mangá-mútur.
mutúrfiñ, mutúrfiña. (c). adjektiboa. Aho-gozoa. De paladar exquisito. Jatun txarra dok baiña muturfiña.
mutúrjoka. 1. mutúrjoka, mutúrjokia. (b). izena. Pelea. A puñetazos, entre personas; a morrazos, entre animales. Atzo ikusi giñuan muturjoka politta./ Kerten orrek belaxe ipintzen dau muturjokia./ Ze, beixak muturjokia dauke, ala?
2. mutúrjoka. (b). adberbioa. Peleándose. Orrek bixok beti dabitz muturjoka.