Hiztegia
ojete, ojetia. (a). izena. AUJETE. Lokarriak oihalean kokatzeko metalezko zulotxoa. Ojete. Bazeuan ojetiak eta eittekua, baiña jeneralian zapateruak eitten zeben. Maria./ Gorontza zan emendik ona, telia, igual arixa izango zan, ola ojete batzuk emen, fajia bezalakua. Don./ Gorontza izaten zuan ba, aujetekin, zintekin lotzen zana, ajustauta. Klem.
ójeto, ójetua. (c). izena. Helburua, eginkizuna. Objeto, objetivo, misión. Eztakitt ze ojetotarako izango dien bide onduan jarrittuen postiak./ Estaduan ojetua Euskal Herrixa erdelduntzia izan da.
okailla, okaillia. izena. "Ardien gaisotasuna. Bocio de las ovejas. Okailliakin gibelian momorro batzuk itte jakuen, da okozpian poltsa bat ertetze jakuen. Aiñubeko bedarra ero bedar makala jaten zebenian itte jakuen okaillia." (Lar Antz)
ókan, okána. (a). izena. . Prunus domestica. Okarana, arana. Ciruelo, ciruela. Zenbait okaran klase: klaudíokana (aundixa eta txikixa), estimatuena, asto-okána, kofráixa okána, okan zuríxa, okan gorríxa, okán txímillua.
okán-pasa, okán-pasia. (b). izena. Ciruela pasa. Konpotiai botatze jako okan-pasak. Ik. maats-pasa, pikúpasa.
okán txímillo, okán txímillua. (b). izena. OKAN TXIBILLO, OKAN TXIRIBILLO. Basarana, patxarana. Endrina. Elorrarantza beltzaren (Prunus spinosa) fruitu txiki eta mikatza, patxarana egiteko erabiltzen dena. Gaur egun hauxe da okan tximillo-ren esanahia, baina adineko gehienek diotenez, lehen fruitu txiki honi aran edo okan-txista deitzen zitzaion, eta okan tximillo formaz berdintsua baina askoz handiagoa da. Okan tximillua puxkat aunditxua da, ori be silbestria, baiña eztakaik barekua. Klem. Batzuek azken zuhaixka honen fruituari anpolai deitzen diote, gerezi mota ezagunari bezala. Honen egurra ona ei da garrotiloa sendatzeko. Anizetak TXORI-TXIMILLO dio: Urrak eta, txori-tximilluak eta, basuan. Ik. áran, basókan, elórrarantza beltz, eskéra.
okára, okaría. (c). izena. Okada, gorakoa. Náusea. Goiz guztia okaria ta okaria jardun dot./ Okarak etortze jata ahora. Zerbaitek higuina emandakoan gertatzen dena, dio Don.k: Zeozek iguiña emundakuan ero, geixenbat, okaria. «Atzera eraitte jostak, okaria emuten jostak orrek». Norberai gustatzen etxakon gauza bat ero.
Ik. botagúra, gorako.
okasíño. 1. okasiño, okasiñúa. (a). izena. Ocasión, oportunidad. 2. okasiño, okasiñúa. (d). izena. (eufemismoa.) Funeral. Emen elizkizuna. Okasiñua esaten da ba, baten etxian, norberak eztau esaten, normalmente albokuak esaten dau: “Zuenian okasiñua tokau zanian”. Okasiñua, funerala esatian moduan. Don./ Ango funerala da, ero besteko funerala da. Baiña len “intiarrua” esaten zan; eta berai eitten jakonian: “Zuen okasiñokuan egon nintzan an ero bestian”. Don. Ik. entiérru -o, funéral.
ók eiñ. (c). du aditza. Okitu. Hartarse (de comida, generalmente). Ezidazu okela geixao bota, ok eindda nago ta./ Iru peridiku leitzen nittuan egunian, ok ein neban arte.
okéla, okelía. (a). izena. Haragia; jatekoagatik, batik bat. Carne; la de comer, generalmente. Zaldi okelia oso gozua da.
Ik. arági. okelára saldu. (c). OKELÁRA KENDU. Aberea harakinari saldu.
Biae gaztiai ankia apurtu jakon da okelara saldu giñuan. okelaráko, okelarakúa. (c). izenlaguna. Hiltegirako den aberea; BIZITTARAKOren kontrakoa. Biaie ori ze daukak, bizittarako ala okelarako? Ik. áurrerako izan, bizittaráko.
óker. 1. oker, okérra. (a). adjektiboa. Torcido, -a. Tornillo au okerra dago./ Sake okerra eitten dau pelotiak. Sin. biur. Ant. zuzen. 2. oker. (c). adberbioa. Torcido. Pareta au oker dago.
ókerka. (c). adberbioa. Alde batera okerturik. Okerka-okerka, justuan aillegau zan ataira.
3. oker. (b). adberbioa. Gaizki. Mal. Azkenian negoziua oker joan jakon./ Oker asten dana oker akabatzen da.
okérrago. (b). adberbioa. Peor. Eztakitt ze dan okerrago, sikutia ala euri zakarra.
ókerren, ókerrena. (c). adjektiboa. Txarrena. Lo peor. Okerrena ezta ori, okerrena betiko asarretzia da.
ókerrenera jota. (b). esapidea. En el peor de los casos. Okerrenera jota botatako dirua galdukou.
okerréra jo zéozek. (c). esapidea. Txarrera egin. Evolucionar desfavorablemente. Gaixuak azkenengo egunetan okerrera jo dau.
4. oker, okérra. (b). adjektiboa. Bihurria. Travieso, -a. Sin. biúrri, biur. Ant. formal, zintzo. diabrua baiño okerraua izan. esapidea. Oso okerra, bihurria izan. Diabrua baiño okerraua zan txikittan. 5. oker, okérra. (b). adjektiboa. Gaiztoa. Zela izan leike personia ain okerra.
6. oker, okérra. (c). izena. Kaltea. Daño, perjuicio. Azkenengo izotzak oker aundixak eittu Naparruan./ Oker aundixak eitteitue otsuak ardittan. Sin. kálte, okerra euki. 7. oker, okérra. (c). izena. Ezbeharra. Acción desgraciada, infortunio, accidente. Eskupetiakin errez eitten da okerra./ Okerren bat ezpadauke laster die emen. Sin. ezbíar. oker aundi barik. (c). esapidea. Ordurako edo sasoirako. Gu be amarretarako... oker aundi barik aillegauko giñustan, baiña ordurako entrada danak salduta jezian.
"Asko konfunditu barik" zentzuan ere entzun daiteke: Oker aundi barik esango neukek ze pasau bia dan azkenian. okérrik ézpada. (c). esapidea. Ezustekorik gertatzen ez bada. Okerrik ezpada emen izango nok zortziretarako.
8. oker, okérra. (d). izena. Bihurrikeria. Travesura. Gure mutiko onek okerra besteik eztauka.
ókerrak eiñ. (b). esapidea. Gaiztakeriak egin. Hacer travesuras Gure txikixak okerrak eitten pasau dau goiz guztia. Gaiztokerixak eiñ esaten da antzeko zentzuarekin. 9. oker-oker eiñ. (c). aditza. Torcerse un objeto o una persona. Ori ezta ola; orretan oker zare. Sin. bíur-bíur eiñ. 10. oker egon. (b). esapidea. Estar confundido. Ori ezta ola; orretan oker zare. Ant. zúzen egon.
okerréko, okerrekúa. (b). adjektiboa. Confundido, -a, errado, -a. Gauzia konpontzeko, okerreko bidia artu dau./ Okerreko atia jo giñuan.