Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zinbriñarri
zipli
zinbriñarri, zinbriñarrixe. izena. (Aramaio) Harri mota gogorra, apurtzeko zaila.
© Jaione Isazelaia
zínbrixa, zínbrixia. (d). izena. Eraikuntza baten zurezko egitura edo eskeletoa. Egurrian ola zeoze eitten danian zinbrixia esaten jako. Lelengo etxabola bat ein biar baldin bou, eingo juau egurrakin, ala ta ola ta; “lelengo zinbrixia eingou ta teillatua emon, da gero rebokauko juau beetik e, paretak eingo jotsau”. Don. Ik. eskéleto.
zine, zínia. (a). izena. Cine. Ik. paretako sorginkerixa.
zingoiña. ZINKOIÑA. Ik. zinkuíñarri.
zink, zínka. (d). izena. Cinc. Nik betik zinka o ola ezautuittut edarrak. Egongo zien edarrak e, ikusittut kobrezkuak pe bai. Don.
zinkázko, zinkazkúa. (c). izena. Hecho de cinc.
zinkuíñarri, zinkuíñarrixa. (d). izena. ZINGOIÑA, ZINKOIÑA. Zingurina; harri mota bigun samarra. [Karea egiteko] atxeko arrixa bia da, karatxa esate otsau guk; beste arri klase batzuk badia, zingoiñia ero, zingoiñiak pe eitten dabela esaten zaben baiña. Felix.
zíntta. 1. zíntta, zínttia. (a). izena. Cinta. Zelako zintta politta daroiazun buruan. 2. zíntta, zínttia. (c). izena. Harakinen berbetan, txuletak dituen trontzoa.   Ristra de chuletas. Pare bat txuleta-zintta gordeidak bodarako.
© Jaione Isazelaia
zintta bédar, zintta bedárra. (c). izena. . phalaris arundinacea. Lora sortak biltzeko, San Juan sorta, adibidez, erabiltzen da. Izenak adierazten du bere itxura.
© Ezezaguna
zintta-dantza, zintta-dantzia. (b). izena. Koloretako zintak makila baten inguruan lotuz eta askatuz egiten den euskal dantza ezaguna.
zinttúra, zintturía. (c). izena. Cinturón. Ikusi zelako zintturia erosi doten. Sin. pétriñ, zintturóe, -i.
zintturóe, -i, zintturóia. (a). izena. Cinturón. Zintturoia narruzkua danian, da gérrikua trapuzkua, telazko zer bat. Don. Sin. pétriñ, zinttúra. Ik. gérriko. zintturóia eskátu. (c). esapidea. (eufemismoa.) Komunera joan, kaka egin. Barkatukostazue, baiña zintturoia eskatzera joan biarrian nago.
zíntz eiñ. (b). du aditza. Sonarse las narices. Hodei, artu paiñolua ta zintz eiñ. Haurrei zuzentzerakoan normalean ZINTZ! soilik esaten da. Mikel, zintz! Haur hizkeran, txintx.
zíntzel, zintzéla. (b). izena. ZIZEL. Cincel. Sin. goizábal, zulákaitz.
zíntzo. 1. zintzo, zintzúa. (a). adjektiboa. Esanekoa.   Formal, obediente. Oso mutiko zintzua da Mikel. Haurrez ia beti. 2. zintzo. (b). adberbioa. Zintzoki, formal. Errekauak zintzo asko eitten dotsa amai./ Zintzo portau da. Haurrez, batik bat. Ant. zintzo egon.
zintzótu. (c). da aditza. Zintzo bihurtu.   Volverse formal, obediente. Aspaldixan asko zintzotu da gure mutikua. Umeez, ia bakarrik. Sin. formáldu.
zíntzur, zintzúrra. (d). izena. Nuez de la garganta. Don. Sin. gangárda. Ik. íntxaur.
zipítzik. (d). esapidea. ZIMITZIK (ARAM.). Ezertxo ere ez; partitiboan, ezezko esaldietan.   Ni pizca, ni brizna. Arek eztotsa iñoi zipitzik pe emungo./ Ain garbixa da eze, etxe aretan eztozu zipitzik pe ikusiko lurrian. Zipitzik pe, ia beti.