Hiztegia
goiérre, goierría. (d). izena. Zerua estalita dagoelarik egiten duen bero handia. Calor con el cielo nublado. Euzki bareko zera dagonian goierria esate jakok; udan da, berua ta laiñopia. Klem. komentario 1 Sin. ostérre.
goiestali, goiestalixa. (c). izena. Lainoz estalitako zerua eta eguraldi hezea. Udan, eta laborantzararako eguzkia komeni denean esaten da, batik bat. Goiestali au ezta bape ona tomatiandako./ Goiestali egon da aste guztia. "Gorrin-egualdixa" deitzen zaio, tomateak, patatak eta abar gorrina erraz harrapatzen dutelako.
Sin. gaiñestáli.
goittar. 1. goittar, goittarra. (d). izena. Bergaran, Leintz edo Aramaio aldekoa. Orren andria goittarra da, eztakitt Apotzakua ero eztan. Ik. beetar, bealde. 2. goittar, goittarra. izena. (Eibar) De ideas políticas liberales. Ik. beetar.
góiz. izena. (Leintz) GOX (LEIN.). GOX (Lein.). 1. goiz. (a). adberbioa. GOX (LEIN.). Temprano. Goiz jaiki da. Ant. berándu. goiz-goiz. (a). izena. Oso goiz. Goiz-goiz jaiki biou biar.
góizago. GOIZAO. 1. goizago. (d). adberbioa. Oso goiz, goizegi. Uste juat oinddio goizao dala patatia sartzeko.
2. goizago. (b). adberbioa. Gaur baiño goizago etorri zaitte. góizagoko, góizagokua. (c). izenlaguna. Normala baino lehenago etorri ohi den fruitua. Leka onek goizagokua izan bia dau oingoz loria eukitzeko./ Gari-pikua ero, goizagoko pikua dauke etxe aurrian.
góizegi. (a). adberbioa. Demasiado temprano.
goizetik gabera. esapidea. "Bat-batean, azkar. Goizetik gabera aberastu zan.
Ordena gazteleraren kontrakoa da: de la noche a la mañana." (AAG Eibes). goizían góiz. (b). adberbioa. Oso goiz. A primera hora de la mañana. Biar goizian goiz ebaikot bedarra. 2. goiz, góiza. (a). izena. La mañana. Goiz guztian eztau atertu./ Ezta edarra izan gaurko goiza.
3. goiz-. aurrizkia. Goizagoko zenbait fruitu izenek daraman aurrizkia. Ik. ondorengoak. goiz-gári, goiz-garíxa. (d). Maiatz-ekain aldera ebakitzen den gari mota. Lasto motzagoa izaten du. Goizgarixak bestiak baiño geixao emoten juan, baiña maietzian edurra eiñ ezkero zuan txarra. Urte baten Urrupaingo Joxek sailla galdu juan olaxe. Klem.
goiz-gaztaiña, goiz-gaztaiñia. (c). izena. Lehenengo datorren gaiztaina mota. Ik. gaztáiña. goiz-keixa, goiz-keixía. (d). Azkar etortzen den gerezi mota. Goiz-keixa zurixa eta goiz-keixa gorrixa daude. Ik. kéixa. goiz-pátata, goiz-pátatia. (c). izena. Patata temprana. Goiz-patatia uda asierarako etortzen da.
goizálde, goizaldía. (d). izena. Gauaren azken partea, egunsentiaren aurrekoa. La última parte de la noche, anterior al amanecer. Goizaldera trumoi galantak izan die./ Goizaldian agertu da gaur Mila. Ez da tarte zehatzegia. Egunsentia ere barne izan dezake.
egunsénti, egunsentíxa. (b). izena. Amanecer, aurora. Egunsentixan jaiki tta garotara joan giñan. Ik. istantz. Buelta Madalen, goizaldia den. (d). esaera. Inoiz entzuna nuen esaera hau, baina esanahia harrapatzen ez, eta amari galdetu nion. Azalpen hau eman zidan: Zela esangostat pa, modu askotara entendidu leikek. Esate baterako? Goizaldian fiestarako gogua ero... Klem.
góizeti, góizetixa. (c). izena. Goiz parte osoa. La mañana (creo que en oposición a atsalde) Goizetixa etxian pasatzen dau estudixatzen./ Goizeti geixena lotan emun dau. Egunaren parte horretan egiten den aktibitateaz mintzatzerakoan. Gero eta gutxiago entzuten da.