1. goiz
1. goiz. (a). adberbioa. GOX (LEIN.). Temprano. Goiz jaiki da. Ant. berándu. goiz-goiz. (a). izena. Oso goiz. Goiz-goiz jaiki biou biar.
góizago. GOIZAO. 1. goizago. (d). adberbioa. Oso goiz, goizegi. Uste juat oinddio goizao dala patatia sartzeko.
2. goizago. (b). adberbioa. Gaur baiño goizago etorri zaitte. góizagoko, góizagokua. (c). izenlaguna. Normala baino lehenago etorri ohi den fruitua. Leka onek goizagokua izan bia dau oingoz loria eukitzeko./ Gari-pikua ero, goizagoko pikua dauke etxe aurrian.
góizegi. (a). adberbioa. Demasiado temprano.
goizetik gabera. esapidea. "Bat-batean, azkar. Goizetik gabera aberastu zan.
Ordena gazteleraren kontrakoa da: de la noche a la mañana." (AAG Eibes). goizían góiz. (b). adberbioa. Oso goiz. A primera hora de la mañana. Biar goizian goiz ebaikot bedarra.