Hiztegia
bénga!. 1. bénga. (a). interjekzioa. Ale. Presa sartzeko, aginduak emateko, norbait animatzeko eta horrelakoetarako erabilia. Exclamación que se usa para meter prisa, dar órdenes, animar, etc. Benga, benga! Ordua da oetik jaikitzeko./ Ale, benga, goazen piszinara.
2. bénga. (a). interjekzioa. Aurrekoak esandakoa ez dugula sinisten adierazten du. —Atzo bos kiloko erbixa bota najuan. —Benga, benga, sartuixok ori beste bati.
3. bénga. (a). interjekzioa. Agur, gero arte!, gazteen artean. Benga, illuntzian Pol-polen ikusiko ga.
Erabilera hau bitxia egiten zaigu adin apur bat dugunoi.
bengáizu, -o, bengáizua. (c). izena. BENGAIZ, -A (ANTZ.). Mendekua. Venganza Geixao etxera ez bueltatzia izan zan aren bengaizua. Sin. béngantza.
bénta. 1. bénta, béntia. (b). izena. Salmenta. Venta. Ze moduzko bentia euki dozu ba plazan?/ Gaur atzo baiño benta obia egon da.
BENTAN EGON: salgai egon. béntan égon. (b). Salgai egon. Ze uste dozu ba, ni enago bentan, e. Ik. saltzeko. 2. bénta, béntia. (d). izena. Bideko ostatua. Adinekoek badakite zer den baina ez da apenas erabiltzen. Egon ere ez dago jada bentarik. Benta eta Benta Berri Bergaratik Elorregira bidean, eta Elosuko Benta, adibidez, zeregin horretako etxeak ziren.
bentaja, bentajía. (a). Ventaja. Bentaja aundixa etara zotsan metara orduko. bentaja egin. (b). Hazi. Zeu be bentaja eindda zare e.
Gizendu ere bai, ironia apur batez. Zeu be bentaja eindda zare e.
bentájau. (d). du aditza. Mesedetu. Barruko koskera gutxi tta kanpokua gogorrao egon ezkeo, ganaua kanpokuakin inddarra eittera ipintzen da; orduan eitten da bat bentajau ero, ganau bat inddartsuaua baldin bada, alde baten kargau eitten da. Don.
Gutxi entzuna.
bentána-tápa, bentána-tapía. (c). izena. Tapa de ventana, contraventana. Bentana-tapak itxi amabixak aldera. Hemen barrutik egon ohi dira jeneralean.
Sin. kontrábentana.
benzídu. 1. benzídu. (c). du aditza. Vencer. Hundirse o inclinarse una cosa por el peso de algo. Sagarran pixuak benziduta dauzka adarrak.
2. benzídu. (d). du aditza. Buruz buruko borrokan gailendu, nagusitu. Kristonak eindda i eren e; zimaurrok eta danak astindduta, alkar itxuria ezin benziduan ero. Hil.
berákatz, berákatza. (a). izena. . Allium sativum. Baratxuria. Ajo berakatza baiño fiñaua izan. (b). esapidea. Oso fina izan.
berákatz-kórda, berákatz-kordía. (c). izena. BERÁKAZKORDA. Ristra de ajos. BERÁKAZKORDA ahoskatu ohi da. Sin. berákatz-sórta.
berákatz-sálda, berákatz-saldía. (a). izena. BERÁKASALDA. Caldo de ajo. Bixamona pasatzeko ezta txarra berakasaldia.
BERÁKASALDA ahoskatu ohi da.