Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bénga!
berákatz-sórta
berákatz-sórta, berákatz-sortía. (b). izena. BERÁKASORTA. Ristra de ajos. BERÁKASORTA entzuten da gehiago. Sin. berákatz-kórda.
berákatz-zopa, berákatz-zopia, -ak. (b). izena. BERAKAZOPA. Sopas de ajo. Eta goiz aldera berakazopak jan giñuzen./ Ondo einddako berakazopia gauza edarra da. Pluralean, batik bat. BERAKAZOPA ahoskatu ohi da. Pluralean, batik bat.
beráko, berakúa. (b). izena. Diarrea. Familixa guztia berakuakin dabill. Sinonimoen artean hau izango da «serioena», nonahi erabiltzekoa. Ik. kakaberáko, trípetako, kakalarri, kakapirri.
berándu. (a). adberbioa. BERANDÚA. Tarde. Atzo berandu etorri nitzan. NOIZ galderari erantzuten dionean berandu, baina izan aditzarekin BERAND berándu abarrían. (c). esapidea. Berandu, ordua pasa eta gero. Ik. abarrian. beranduan. (b). adberbioa. Ezorduan. Muy tarde, en hora intempestiva Atzo, beranduan, zarata batzuk entzun zien./ Orri beranduan ibiltzia gustatze jako. berándugi. (a). BERANDUTXO. Beranduegi. Demasiado tarde
berandúko. 1. beranduko, berandukúa. (b). izena. Tardío. Dícese sobre todo de aquellas frutas y hortalizas que dan el fruto tardíamente. Aurten beranduko kipulaik eztou sartu./ Patata-saill ori goizaokua ala berandukua da?/ Badakizu beranduko lanak zelakuak izaten dien. 2. beranduko, berandukúa. (d). Emakumea urtetan aurrera doala izandako haurra.