Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
basókan
batáioleku
basókan, basokána. (d). izena. Okaran basatia, txertatu gabea.
© Ezezaguna
basóklabeliña, basóklabeliñia. (c). izena. . Dianthus monspessulanus. Clavelina.
baso-mútill, baso-mutílla. (c). izena. Basoan egur lanean diharduen pertsona.   Trabajador forestal, leñador. Baso-mutill napar batzuk ibilli die gure piñuixa botatzen. Sin. egur-mútill.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
basózigarro, basózigarrua. (c). izena. . BASOZIARRO. Clematis vitalba. Aihena.   Clemátide Arbola eta sastraketan gora egiten duen landarea. Zahartu eta ihartutakoan zatitu eta erre egiten zituzten lehengo mutikoek. Gure txikitako basozigarroak. Bizioak akabatzeko balio du enplasto bezala erabilita. Ik. áixen.
básta. (a). Nahikoa.   Basta. Ik tiratu sokatik nik basta esan arte./ Bueno, basta, emendau telebisiñua ta oera.
básta, bastía. (c). izena. Asto eta zaldiei bizkargainean jartzen zaien almoadaxka, kargak edo banastek bizkarra ez minberatzeko.   Baste. Astuai banastak jarri aurretik bastia ipini bia jako. Ik. asto-básta.
bástante. 1. bastante. (a). graduatzailea. Bastante. Bastante politta zan pelikulia./ Bastante pozik etorri da Hodei. Adjektibo eta adberbioen graduatzailea, normaltasun osoz erabilia. Nahikok belarriko mina eman izan digu, baina ohituz goaz entzunaren puruz. 2. bastante. (a). zenbatzailea. Dezente.   Bastante(s). Bastante neska dabill aintxintxika./ Bastante ardi zan atzo ferixan. Ondoko izena mugagabean eta aditza singularrean. Izenaren ondoren ez da bastante esan ohi, «jente bastante, »dezente baizik: jente dezente. Ik. dézente. 3. bastante, bastantia. (d). adjektiboa. Dezentea, hobea. I baiño bastantiagua dala pentsatzen jatak. Horrelako esaldiren baten entzun dugu bakarrik.
bastidore, bastidoria. (c). izena. Bordatzen den oihalari tirante eusteko erabiltzen den egurrezko armazoi hankaduna. Bastidoria izaten zan ankak, ta gero tamañuak eoten zian, ta ipintzen zan telia tirante. Maria.
bastíki, bastíkixa. (d). adjektiboa. (Eibar) BASTÓKO. Ahozikina, berba gordinak esaten dituena.   "Se dice de los malhablados. Dotoria baiña bastiki aundi bat berbetan./ Ixildu zaittez, bastokó, alako gauzarik esan barik!
básto. 1. básto, bástua. (b). adjektiboa. Ordinario, -a, grosero, -a. Piñu egurra oso bastua da mueblegintzarako./ Bastokerixak esaten dittuana, gizon bastua. (Etxba Eib) Zerbait kalitate txarrekoa denean esan ohi da eta baita berdekeriak edo «fintasun» gutxiko gauzak esaten dituenengatik. Azen.: bastúa ere bai. 2. básto, bástua. (b). adjektiboa. El palo de bastos en los naipes. Bastua besteik eztaukat.
bastóe, -i, bastóia. (a). izena. Helduleku bihurra duen makila.   Bastón. Sin. kátxaba. Ik. mákilla.
© Gorka Ortega
bastokeríxa, bastokerixía. (b). izena. Gusto txarreko ekintza edo esaldia, "berdekeria" batik bat.   Ordinariez, groseria, obscenidad. Bastokerixa batzuk esan barik etzare zu trankill.
bastokóte, bastokotía. (d). adjektiboa. Basto samarra. Txapardua (gaztaina mota bat) bizkeixa ta baiño bastotxuaua zala uste juat, enajak gogor itteko baiña. Bastokotia, ipurdi aundixakin da. Klem.
bastótu. (b). da aditza. Eskastu, kalitate txarreko bihurtu.   Volverse ordinario, de mala calidad, grosero. Zelai ori bastotu ein dda aspaldixan, eztou abonatzen da./ Ziero bastotuta etorri da soldauxkatik./Gaztaiña zarrei-tta be eitte jakuek kipulia, eta piñuai be bai. Flojiau, materiala ondatu, bastotu, eskaxtu ziero. Klem. Ik. finddu.
© Jaione Isazelaia
basúrda, basurdía. (a). izena. BASURDE. Jabalí. Basurdatara najoiak Soriara.
bat. (a). zenbatzailea. Uno. bat, bátek, báti, báten, batendáko, batékin, báten, batétik, batéra, batérutz, batéraiño. Deklinabibe mugatua ere badu: bata, batak, batai, batan... Batak egixa esan zeban da bestiak gizurra. bat biar eta bera be ez. (c). esapidea. Batere ez, indartuta. Aurten sagarrak arkua dauka dana. Bat biar eta bera be ez ona. báta ta béstia. (b). esapidea. "Berriketa asko". Mucho hablar, pero... Zuk bata ta bestia, baiña majo bizi za./ Sozialistok bata ta bestia, baiña azkenian danen antzerakuak. Ik. batenaz beste. batá(k) béstia. (c). izenordaina. Elkar. Ezin dabe batak bestia ikusi./ Bata bestian atzetik datoz. Aditza NORKduna bada batak, ez bada, bata. Ik. álkar. bataz beste. Ik. batenaz beste. batekuaz beste. esapidea. Ik. batenaz beste. baten bat. (a). izenordaina. Norbait.   Alguien, alguno. Baten batek ikusi dau nere txapela? . batenaz beste. (b). BATAZ BESTE, BATEKUAZ BESTE. Uno con otro, un promedio. Batenaz beste bos milla peseta galtzen urten dot frontoian./ Batenaz beste ogetabost pezetatan saldu jittunat tomatiak.
Ik. erdíra jo.
batez be. (a). juntagailua. Sobre todo. Perretxikuak gustatze jat, batez be onduak. Sin. géixenbat. batían béstian. (b). esapidea. Nonahi, edozein lekutan, sakabanaturik. Lagatzeittuzu gauzak batian bestian da gero ezin topau. ez bat eta ez bi. (c). esapidea. Bat-batean, ezustean. Eta orduan, ez bat eta ez bi, jaiki, kotxera joan, eskupetia artu eta tiroka asi zuan.
© Jaione Isazelaiaren bilduma
bátaio, bátaiua. (d). izena. BATÍO. Bautizo. Gutxi erabilia. Lenago batio ostian bolua eitten zuan San Pauloko plazan./ Enterau zate noiz dan bataiua? Gutxi erabilia. Bautizo da arrunta. Oñatin eta Leintzen batio Bergaran martopill deitzen zaionari esaten zaio. Ik. martópill, bólo.