Hiztegia
aleka, alekía. (d). izena. (Eibar) ALIKA. "(Harmagintza). Grano, viruta o cuerpo extraño que entorpece las articulaciones o la rosca. Alekia artu detsa ardatzak. alekia artu. esapidea. Agarrotarse, griparse. Makiña bati bein ejiak alekia artu ezkero arreglo zailla izaten jok.
aleluia. "Ilusioa, poza. Eztotsu beintzet pertsona orrek aleluia aundirik emungo./ Eztauka aleluia aundirik." (Lar Antz).
álero, álerua. (c). izena. Alero del tejado. Bolau gutxi jaukak, alero gutxi jaukak. Don. Sin. boláu. Ik. txítxinpe.
álerze, álerzia. (c). izena. . ÁLERTZE, ALERZIA. Larix decidua. Leku garaietan dezente dagoen konifera, neguan orria galtzen duena. Alerce. Intxorta aldian alerzia sail ederrak dare./ Aiziak piñu ugari eretxi dau, baiña alerziaik ez. Bi moduetara mugagabean. Sin. piñu zúri, piñú-álerze, -ia.
algáiñ, algaíña. (d). izena. Ehun-piezak kanako zabalera izaten zuen, eta izarak egiteko bi orri behar izaten ziren; bi orri horien elkarketari esaten zaio algaina. Unión o empalme que se hacía a las telas de lino para conseguir el ancho suficiente para hacer una sábana. Au Garrazteitxon eitte eben eskuz; bai, eiñ da zakukara pelotak eiñ, ta irutea ara; ta an irun zeroi, telioi, metrokua ero kanaerdikua ero, eitte zan lekuan, eta gero algaiñien izarak eitteko ta... Bestela estuak, eta gero algañien josi biar izaten zien arek, bixak juntauta algaiña eiñ eta libre... joskura barik. Juana.
Ik. orri.
algárratz, algárratza. (d). izena. . AGÁRRATZ, AGÁRRATX. Ribes uva-crispa.. Agracejo. Ale garratz-garratzak ematen dituen sastraka. Landaturik hartzen da hemen
Ribes uva-crispa.
algodóe, algodoi, algodóia. (a). izena. ALGADOI. Algodón. Don.k ALGÁDOI eta ALGÁDONERA dio. Baiña emen bertan geuk ibilli galeraik e... Algadoneran zuan bat algadoi-balak erabiltzeko ta. Don.
Algódonera, Algódoneria. (b). izen propioa. ALGADONERA. Bergarako lehenengo kotoi lantegi industriala: Algodonera de San Antonio. Ta beste bertso batzuk badare polittak, Algodoneria asi zanekuak, asi zaneko bertsuak; Xenpelarrek dauzka. Errenteixako fabrikia ta emengua batera asi zian ta, Xenpelarrek jaurti zittuan bertsuak: Josu Oregi zenak, euskaltzain urgazleaz gain oihalgintzako industria baten jabea izandakoak, honela gogoratzen zituen Xenpelarren bertsoak.
alían egon. (c). esapidea. Fruta-arbola loretik alera igarota. Keixia alian zeuala egin zeban izotza. Ik. loran egon.
aliitzíra. (c). adberbioa. ALIITZI, ALIÍTZIXAN, IRITZIRA. IRITXIRA (EIB.). Gutxi gorabehera. A ojo de buen cubero, intuitivamente. Aliitzira bota neban zenbat ardi zeren, da azertau./ Nik aliitzi kalkulatzen juat ordua./ Mendixan belaiñuakin galdu giñanian, an ibilli giñan aliitzixan jo batera ta jo bestera. Forma guztiak entzun daitezke. Zehaztasunik gabe jardun zentzuan ere bai: Ari ezixok kaso aundirik eiñ, aura iritzira ibiltzen dok. Etim.: «hala iritzi», beharbada.
alíkate, alíkatiak. (a). izena. ALÍKANTIAK. Alicates. Gauzak gaizki aditzeko erraztasuna zuen jendeak antzina ALÍKANTIAK deitzen omen zien. Dentistiak alikantiakin etara zotsala agiña ta, olakuak esaten jittuan. Klem.
Ik. tokámentu.
al izan. (a). du aditza. Ahal izan. Poder Al baldin bozu, goiz etorri zaitte./ Al zeban guztia ein zeban gixajuak, baiña alperrik. Jende gehienak, al a laburraz ahoskatzen du, baina a luzeaz edo aal ere entzun daiteke.
álkantzu, álkantzua. (c). izena. ÁLKANTZE. Lanerako gaitasuna eta indarra. Capacidad y fuerza para el trabajo. Alkantzu ederreko iru mutil gazte badaukazu etxian beintzat eta etzare kejatzeko moduan./ Zuek daukazuen alkantzuakin, da ori baiño ganora geixao ez eukitzia tristia dok pa. Hilarik ÁLKANTZE darabil “influentzia”, “bitartekaritza” (?) zentzuan. Fueruak ekarteko biezala ba, ze esangotxut pa, oiñ milla bana duro ero biña eskatzia moruan, ei zan ba, orduan be dirua, zeoze alkantzen bat ero, gizonen batzuk ipintzeko ero, bueno, zeozetako.
álkar. (a). izenordaina. ARKAL. Elkar. Pronombre de reciprocidad Aspaldixan eztou alkar ikusi./ Arkalekin egon giñuztan atzo afaltzen. Sin. batá(k) béstia. álkar ártu. (b). esapidea. Ados jarri zerbait egiteko. Aliarse, confabularse Mutiko guztiak alkar artu zeben da andereñuai ezotsen arpegira begiratzen./ Euskaldunok alkar artzen bagenki ezkiñake modu onetan ibilliko. álkar gáldu. (c). esapidea. Batak bestea galdu. Perjudicar el uno al otro. Asarre papeladak eitten badittue be eren artian eztabe alkar galduko./ Abogautan asi zien bixak, eta azkenian alkar galdu zeben. Abogauak dana jan zotsen bai batai tta bai bestiai. alkar ikusi eziñ. 1. alkar ikusi eziñ. (c). du aditza. Gorrotoa izan, ikusiezina izan. Guk gauza bat jaukau txarra: bista ona ta alkar ikusi eziñ. 2. alkar ikusi eziñ, alkar ikusi eziña. (c). izena. Elkarrenganako amorrua, inbidia edo gorrotoa. Envidia, animadversión u odio recíproco.
Auzotan alkar ikusi eziñak ugari izaten die. ALKAR ILL, ALKAR JO, etab.