Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
anezka
anis
anezka, anezkia. (c). izena. Zeharraria daraman ziria sartzeko egurrezko tresna luzexka. Txalupa baten antza du, barrutik hustuta dago, eta bertan anezka-ziria jartzen da hariarekin. Ehundegiaren alde batetik bestera etengabe ibiltzen da zeharraria emanez eta eramanez.   Lanzadera, instrumento que usan los tejedores para colocar la trama. Orrek eukitzen dabe anezkiai bultza eitteko; len zan olako beso bat; ta beso ori beti ola albora zetorren, arek ola eitten otsan ta ual baten bidez anezkiai, ta anezkia bialtzen zan beste aldeko anezka-etxeraiño, “cajon”, anezka-etxia, alde bittan zeuzkan berdiñak. Josu. Sin. lanzadera.
anezka-ziri, anezka-zirixa. (d). izena. Anezkaren barruan hariz beteta joaten den zotza.   Canilla. Ta orduan, Sin. txintxur. Sin. kánilla.
anezka-etxe, anezka-etxia. (d). izena. Anezkari bere etengabeko joan-etorrian besoek emandako kolpeak hartzeko ehundegiak alde bietan dituen kajoi antzekoak.   Cajón. Emen pasatzen zan anezkia alde batetik bestera, ori da, anezka-zirixakin batetik bestera; ezkiña bakoitzian zeukan beretzako toki bat. —Kajoia? —Ori da anezka-etxia, ta beste aldian bestia. Josu.
ángailla. 1. ángailla, ángaillia. (d). izena. Garraiorako antzina erabiltzen zen kamilla.   Angarillas, parihuelas. Angailliak kamillia esan nai jok. Angaillia ganajatekotarako be erabiltze zuan alde bittatik elduta, erdixan bittartia zeukana, umedade aundixa zaonian da, bi lagunek artu alde banatatik eta... Idurixon akordatze nok. Klem. Ik. ánda. 2. ángailla, ángaillak. (d). izena. Asto-sillak, astoari, ganajatekotarako eta ezartzen zaion egurrezko tresna bitarteduna, bizkarrean alde banatara asentatzen dena.   Angarillas. Aparato de madera que se coloca a los asnos para el acarreo. Angaillak ganajatekuak ekartzeko eta izaten dittuk, asto-banastak berriz tratura joateko ta... Klem. Pluralean. Sin. astó-sílla, txálma. Ik. astó-bánasta.
© Jaione Isazelaia
Angiozar. (a). toponimoa. AINGÉRUZAR. Bergarako auzoa. AING Angiozar madril txiki; angiozartarrak madril txikixak. esaera. Ik. Ubera.
ango. (a). esapidea. Leku hartako. Badakizu ango errixa zein dan? ANGO + izena. (b). esap. Ugaritasuna. Ango zaratie eta ango elementue! (AA ArrasEus, 205. o.). / Ango preguntia eta ango jakin biarra.
ángula, ángulia. (a). izena. Angula.
anikíllau. (c). du aditza. Anikilatu. Hotzez edo zahardadez kuxkurtu, kokildu. Gure amandria an egoten da negu guztia sutonduan anikillauta./ Azkenengo gripe arek ziero anikillau zeban. Gure amandria an egoten da negu guztia sutonduan anikillauta./ Azkenengo gripe arek ziero anikillau zeban.
anill, anílla. (c). izena. Añil. Liñuak loria ederra eukitzen dau, anillan kolorekua, dana berdiñ-berdiñ, ustez itxasua dala. Aniz.
aníma, animía. (a). izena. Anima.   Alma. Pekatuak animia belz-beltz jartze i dabe. Ik. górputz eta aníma. animiak urten. 1. animiak urten. (c). esapidea. Bere onetik irten. Animia be erten biarrian etorri zan. (Lar Antz). 2. animiak urten. (c). esapidea. Umetan, zauriren bateko odolarekin batera arimak irteten zuela pentsatzen zuten. Lotu deigun atzapar ori, arimiak ez deizun urten bertatik ein dozun zaurixakin. (AAG Eibes).
aníma gáldu, aníma gálduak. (d). Almas errantes. Anima galduak esan izen dok. “Ze jeuan an?”. Nunbaitten ola illunpian ero zerian, da ba: “Anima galdun batzuk egongoittuk”. Parejan bat igual. Don.
anímalixa, anímalixia. (a). izena. Aberea.   Animal. Gero eta animalixa gutxiao dago basuan.
anímau. (a). da-du aditza. ALÍMAU. Animar, animarse. Guazen futbolera Bergara animatzera/ Etzaa animatzen nerekin etortzera./ Gure aittajunak goizero pattar tragotxo bat jote zeban “barrua alimatzeko”.
Ánimen egun, Ánimen eguna. izen propioa. ÁNIMEN. Azaroaren 2a, Domusantu biharamuna. Eibarren azaroko bigarren astelehenari eta Osintxun hirugarrenari ÁNIMEN, edo GAZTAI
animiak urten. 1. animiak urten. (c). esapidea. Bere onetik irten. Animia be erten biarrian etorri zan. (Lar Antz). 2. animiak urten. (c). esapidea. Umetan, zauriren bateko odolarekin batera arimak irteten zuela pentsatzen zuten. Lotu deigun atzapar ori, arimiak ez deizun urten bertatik ein dozun zaurixakin. (AAG Eibes).
ánimo, ánimua. (a). izena. ÁLIMO. Adorea.   Animo. Animo geixegi barik najabik aspaldixan.//Ointxe eztaukau ba alimo aundi-aundirik./ Tira, gizon, alimua beintzat ez galdu /Alimo Jerolimo! Sin. adóre. Ik. áide.
animóso, -a, animosúa, -ía. (d). ALIMOSO, ALIMOTSU. 1. animóso, -a, animosúa, -ía. (b). adjektiboa. Adoretsua, animo eta umore onekoa.   Animoso, -a. Oso animosua zuan zuen aittajuna./ Beti izan da aura andra animosia. Sin. adoretsu. 2. animoso, -a, animosúa, -ía. (c). adberbioa. Adoretsu.   Animoso. Aspaldixan animoso ikusten da Exekiel./ Enabill bape animosa. Sin. adorétsu.