anezka

anezka, anezkia. (c). izena. Zeharraria daraman ziria sartzeko egurrezko tresna luzexka. Txalupa baten antza du, barrutik hustuta dago, eta bertan anezka-ziria jartzen da hariarekin. Ehundegiaren alde batetik bestera etengabe ibiltzen da zeharraria emanez eta eramanez.   Lanzadera, instrumento que usan los tejedores para colocar la trama. Orrek eukitzen dabe anezkiai bultza eitteko; len zan olako beso bat; ta beso ori beti ola albora zetorren, arek ola eitten otsan ta ual baten bidez anezkiai, ta anezkia bialtzen zan beste aldeko anezka-etxeraiño, “cajon”, anezka-etxia, alde bittan zeuzkan berdiñak. Josu. Sin. lanzadera.