Hiztegia
marra-márra jan. (b). esapidea. Zarata eginez jan; ohizkoak ez diren gauzak jatean esan ohi da. Comer produciendo ruido; dícese, sobre todo, cuando se comen cosas que no son normales. Mutikuak marra-marra jaten zittuan sagar berdiak. Gaztaina gordinak, ogi sikua eta horrelakoak. Ik. karra-kárra jan.
marráskal, marraskála. (d). adjektiboa. Esmirriado, -a, flaco, -a. Ondo marraskala dago andra koittaua.
marraskáldu. (d). da aditza. MARRASKIAU (ANTZ.). Marraskal bihurtu. Volverse flaco, esmirriado. Iñaxi marraskiau in da dezente.
marráskillo, marráskillua. (d). izena. Caracol. Aitta Balbinok-eta marraskillua esateko kostunbria jauken. Klem. Oso adinekoek bakarrik; karakol da gaur entzuten dena. Eibarren arrunta da.
marrósa, marrosía. (c). izena. marrusa, morrosa. Ganadu orroea. Rugido de ganado. Bei-marrosak esnatu nabe goiz aldera./ Marrosaka diardu txalak goiz guztia.
Katuarenaz ere esan ohi da. Emenditxik entzuten zien katu-marrusak. Don. MARR komentario 1 Ik. orrúa, mu.
márti, martíxa. (c). izena. MÁRTZO, MARTXO. Martxoa. Marzo. Martixan goldatu giñuan soua.
Gaur egun MARZO, -úa entzuten da gehienbat. MARTXO eta MÁRTXO ere bai. komentario 1 Ik. Andrámai. Euzkixa ta eurixa martiko egualdixa. esaera. (Lar Antz). Marti geizto ematen diat ezker geizto. esaera. Zozomikoteen ipuina kontatzen digu Jone Larrañagak: Marti geizto ematen diat ezker geizto. Api(r)il begi gorri ekatzu egun bi tt Ik. Pastóre égunak.
martillo-pil(l)ói, martillo-pil(l)oia. izena. Burdina lantzeko mailu erraldoia, uraren edota argindarrarren bitartez mekanikoki mugitzen dena. Martillo pilón.
martíngala, martíngalia. (c). izena. OTAN. Artimaña, treta, martingala. Soldauxka ona pasau dau, ango martingalak ondo ikasitta zeuan da./ Eztakigu ze martingala dabillen gobiernuak OTANen kontuan.
martiñ etorri. esapidea. "Loa etorri. Lo hartzen ari zen edo logureak zegoen umeari esaten zitzaion. An, Martiñ badator./ Martiñ badator, da obera." (Lar Antz).
martítzen, martítzena. (b). izena. Asteartea. Martes. Ume askok jada ez darabil. Astearte entzuten da gero eta gehiago
komentario 1
martizozo, martizozúa. (c). izena. Martxoan, zozoen lehenengo umealdian, jaiotako zozoa. Izatez, besteak bezalakoa.
martópill, martopílla. (d). izena. MARTOGI. Haurra jaio eta handik gutxira jaioberriaren etxean auzoko andreek egin ohi zuten bazkaria edo merienda erregaluak eramanez. Banquete o merienda que se hacía en honor a la recien parida y en el que participaban las mujeres de la vecindad. Ama martopillera joan da Urrupaiñera./ Joan dan ogetamar urtian ezta martopillik eitten. Etim: parto+opill ote? Sin. andra-ikuste egun, bátaio.
martxa. 1. mártxa, mártxia. (b). izena. Irteera, ostera. Norako martxia daukazue ba gaur? 2. mártxa, mártxia. (b). izena. Marcha, trabajo. Etxeko martxa guztia berak eruaten dau.
martxa txarrían. (c). esapidea. Gaizki, modu txarrean. Martxa txarrian ikusten da mutil ori aspaldixan.
martxia artu. (b). esapidea. Eskua hartu. Lanai martxia artu arte gorrixak ikusi nittuan. 3. martxa eiñ. (c). da aditza. Alde egin. Semiak martxa ein dotse etxetik./ Txakurra, martxa emendik!
Leintz aldera gehiago.