Hiztegia
auji. onomatopeia. (Eibar) EUJI. "Grito de alegría típico de fiestas, romerías y celebraciones".
Sin. lékaixo, irrintzi.
aukéra. 1. aukera, aukería. (a). izena. Ocasión, oportunidad. Katalanez ikasteko aukeria izan neban gaztetan.
aukerán. (b). adberbioa. Egoki. Afari pasaria eitteko aukeran zatoz ba./ Etxetik aukeran dauka eskolia.
2. aukera, aukería. (a). izena. Oportunidad de elección. Corte Inglesian izan giñan, eta Jesus! an dago aukeria. Sin. eléjixa, eskójixa. aukerán. 1. aukerán. (c). esapidea. Nire gustuz. Para mi gusto, puesto a elegir. Kotxe au aukeran txikitxua da gure familixiandako./ Aukeran, zarata geixegi etaratzen dabe EGANak.
2. aukerán. (b). adberbioa. Aukeratzeko moduan. Postrerako sagarra ero tartia zeuan aukeran.
aukeráko, aukerakúa. (b). izenlaguna. Egokia, aproposa. Idóneo, ideal. Oixe dok aukerako neskia iretako./ Zuek bixok aukerakuak zate baztarretan saltsia jartzeko. Sin. aprópos, egoki. Ik. autúko.
aukerátu. (a). du aditza. Hautatu. Elegir, escoger. Enekixen zein praka aukeratu. Hona hemen antzinako aukeraketa erretolika batzuk: 1. Don don Beledon, Beledongo elizan, zazpi gizon dantzan, zu mozkorra, ni mozkorra, nai duanak, nai duanak, kan-po-ra. Klem. 2. Zein da gauzarik onena, artaburua loratzen, aitatxo, amatxo, urra urra Pepetxo, ala kinkiñera, ala samurrera, Ramona Etxeberriko (edo beste edozein izen) jira bestaldera. Klem. “Ipurdiaz beera” ere esaten omen zen amaieran, eta akorduan ez duen beste zati bat ere ba omen zuen. 3. ... kroketa mas que kroketa, kroketa kabillón, niños de la playa, porronponpon, niño vete, a Portugalete, allí comerás fran-francés, italiano inglés.» (Ubera). Sin. elejídu, eskojídu.
ául, áula. (c). adjektiboa. Makala. Fofo, débil, de poca fuerza, consistencia o voluntad. Gero ta aulago nago aspaldian./ Sagar onek aul xamarrak die (mamin harrokoak).
Ik. aról, débill, mákal.
áulamu, -o, áulamua. (b). izena. . ABÚLAMU, AGÚLAMU. Chenopodium album. Vulvaria. Soro eta baratzetan oso ugaria den belar txarra. Laga ezkero metro bete inguru has daiteke. Hazia ugari eta erraz botatzen du eta horregatik jalgi baino lehenago atera behar dira.
áuldu. (c). da-du aditza. Makaldu, debildu. Debilitar(se), perder consistencia. Joan dan egunetan ziero aulduta nabill./ Etxe orren abiak aulduta dare.
áulki, aulkíxa. (b). izena. ALKI. Banketa hankamotza, bizkarleku gabea. Taburete bajo, sin respaldo. Txalak ostikaria bota zeban da esne-baldia, aulkixa ta danak aidian.
Behiak jaisteko-eta erabili ohi da.
áundi. 1. aundi, aundíxa. (a). adjektiboa. ANDI. Grande. Oso adinekoei ANDI ere entzun dakieke inoiz. Nere amandria-bisabuela zan Larrañaa Andiko alabia. Hil.
Hilarik AANDI dio beste behin (Ik. "aundixa izan"en azpian). Hilarik berak AAUNDI dio hurrengo esaldian, enfasia eman nahirik edo: Katillu lurrezkuak, aundixak izete zien, lelengo danak saldia. Da gero plater aaundi batera etarata babia. komentario 1 aundíxa izan. 1. aundíxa izan. (c). esapidea. Harritzekoa izan, ironiaz, alderantzizkoa adierazi nahiz. Aundixa dok pa beti igual izatia./ Aundixa da ba ori be zuri pasau biar izatia.
Ik. gogorra izan. 2. aundíxa izan. (c). esapidea. Haundiustekoa, harroskoa izan. Se dice, con cierta sorna, de los que se creen superiores. Orrek bere denpora guztian izan die aundixak./ Oiñ il ddan Gaiñeko Bitor, da Laudazko Julianan gizona, aandixak orrek! Aaltuak! Jarri eskillara armailletan, elizpekuan kanpora begira ta, ogixa jan danba-danba, ta mutill galantak.
áundixak eiñ. (c). esapidea. Matrakakeriak, parrandak, etab. egin. Urte ederrak pasau giñuzen guk an, aundixak eindda e. Eli.
2. aundi, aundíxa. (c). adjektiboa. Ona, ohizkoa ez dena. Extraordinario, -a. Orduan Donostiara joatia gauza aundixa izete zan./ Errentiakin juten zienian eskillara-buruan emote i eben arrautza bi ta baso txiki bat bete ardao, eta ogixa. Da aura aundixa. Hil.
Ik. gránde. jente áundi, jente aundíxa. (c). Gente importante. Funziño demasak euzken, eta jente aundixa. Hil. 3. aundi egin. (a). aditza. Crecer. Aspaldian aundi egin da zuen mutikua. Ik. aundíttu.
aundigúra. 1. aundigúra, aundiguría. (c). izena. Harrokeria. Sin. aundínai. 2. aundigúra, aundiguría. (c). adjektiboa. Harroa. Sin. aundínai.
aundikeríxa, aundikerixía. (b). izena. Soberbia, alarde de vanidad. Familixa ori aundikerixan oittuta dago./ Dana aundikerixia besteik eztauka orrek.
áundiki, áundikixa. (c). izena. Herriko dirudun, konde eta jauntxoei esan ohi zaie, eta baita haien antzeko izaten saiatzen direnei ere. Dícese de los ricachones, jauntxos, etc., y de los que intentan imitarles. Erriko aundikixak nai zeben guztia eitten zeben./ Familixa ori beti izan da aundiki samarra.
aundínai. 1. aundínai, aundínaixa. (b). izena. Harrokeria. Vanidad, soberbia. Diru asko eztau izango baiña aundinaixa Sin. aundigúra. 2. aundínai, aundínaixa. (c). adjektiboa. Handinahikoa. Persona con aires de grandeza. Auraxe da persona aundinaixa.
Sin. aundigúra, aundiguráko, aundínaiko.
aundínaiko, aundínaikua. (c). izenlaguna. Handigurakoa. Persona con aires de grandeza. Badakik aura zelakua dan; beti izan dok aundinaikua. Ez pentsau gero euli kaka danik Sin. aundiguráko, aundigúra, aundínai.
aundíttu. 1. aundíttu. (a). da-du aditza. Handi egin, hazi. Crecer, aumentar de tamaño. Asko aundittu aiz aspaldixan./ Sukaldia aundittu dabe. Pertsonez aundi egin gehiago aundittu baino.
2. aundíttu. (b). da aditza. Hincharse. Betondua aundittuta daukazu.
3. aundíttu, aundittúa. (b). izena. Hinchazón. Aundittua bajatzeko ipiñi izotza.