Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
oiñéztu
okan txísta
oiñéztu, oiñeztúa. (b). izena. OIÑAZTU. Tximista.   Relámpago. Egundoko oiñeztuak die kanpuan. «Rayo» zentzuan ere entzun daiteke, nahiz eta ongi mintzatzen direnek honi oiñeztarri deitu ohi dioten. Ik. tximísta. oiñeztúa eiñ. (b). aditza. OIÑEZTÚA IZAN. Relampaguear. Ik. tximísta.
oiñúrrengo. 1. oiñurrengo. (c). adberbioa. Azkenengo aldiz.   Por última vez. Oiñurrengo Zarautzen ikusi neban Mirian. Ik. urrengo. 2. oiñúrrengo, oiñúrrengua. (c). izenlaguna. Azkenengo aldikoa.   Lo, el, la de la última vez. Oiñurrengo afarixa etzuan izen santu-santua./ Oingua PPkua da baiña enaiz akordatzen zein izan zan oiñurrengua. oiñúrrenguan. (c). adberbioa. Aurretiko aldian.   La vez anterior. Biar kinto-bazkaixa daukau. Oiñurrenguan demaseko mozkorra arrapau giñuan.
oiñustu. (d). aditza. Oinutsik jarri.
© Jaione Isazelaia
óiñutsik. (b). adberbioa. Descalzo. Ezta arri gaiñian oiñutsik ibilli biar. Sin. ankáutsik, oingórri útsetan, órtosik.
óittu. (a). da-du aditza. Ohitu.   Acostumbrar(se). Lan gogorra da maixutzia oittu arte./ Ondogi oittu dozu semia. Akostunbrau ere dezente entzuten da. Ik. jarri. astúa mákillara letxe óittu. (c). esapidea. Gauza txar edo gogor batera ohitu. Atzo berreun km eta gaur beste berreun. Astua makillara letxe oittuta dare korredoriak.
oittúra, oitturía. (c). izena. Ohitura.   Hábito, costumbre. Meza ostian tia bisitatzera joateko oitturia zeukan. Kostunbre entzuten da gehiago. Ik. usaríxo, usáu.
ojal. (a). izena.
ojálata, ojálatia. (b). izena. OJÁLETA . Hojalata. Alakotxe ojaletazko pote bat tapiakin. Sot.
ojalatéritza, ojalatéritzia. (c). izena. Iturgintza; lantegia zein ogibidea.   Fontanería. Joan Taketan ojalateritzara ta ekarri iru bentana-kristal./ Ofizio nekeza da ojalateritzia.
ojalatéro, ojalaterúa. (c). izena. Iturgina.   Fontanero. Ojalateruai diar ein bia jako, tubuak jarixua dauka ta. Gaur egun fontanero entzuten da gehiago.
ójale. 1. ójale, ójalia. (b). izena. OJAL, -A. Botoia katiatzeko zulo eskuz jositakoa.   Ojal. Jertsiak bi ojale apurtuta dauzka ta ezin ddot lotu./ Ojala ta botoia, gauza danendako. Maria. 2. ojale, ojaliak. izena. (Eibar) Pañales. Sin. umezara (Eib.).
ojalietako ume, ojalietako umia. (Eibar) "Ume jaio berria, oraindik haurzapia erabiltzen duena.   Bebé. Ojalietako umia dirudi, ez dauka ba txori batek beste buru
© Jaione Isazelaia
ojete, ojetia. (a). izena. AUJETE. Lokarriak oihalean kokatzeko metalezko zulotxoa.   Ojete. Bazeuan ojetiak eta eittekua, baiña jeneralian zapateruak eitten zeben. Maria./ Gorontza zan emendik ona, telia, igual arixa izango zan, ola ojete batzuk emen, fajia bezalakua. Don./ Gorontza izaten zuan ba, aujetekin, zintekin lotzen zana, ajustauta. Klem.
ójeto, ójetua. (c). izena. Helburua, eginkizuna.   Objeto, objetivo, misión. Eztakitt ze ojetotarako izango dien bide onduan jarrittuen postiak./ Estaduan ojetua Euskal Herrixa erdelduntzia izan da.
oju, ojua. izena. (Antzuola) "El grito." (Izag Antz).
okailla, okaillia. izena. "Ardien gaisotasuna.   Bocio de las ovejas. Okailliakin gibelian momorro batzuk itte jakuen, da okozpian poltsa bat ertetze jakuen. Aiñubeko bedarra ero bedar makala jaten zebenian itte jakuen okaillia." (Lar Antz)
ókan, okána. (a). izena. . Prunus domestica. Okarana, arana.   Ciruelo, ciruela. Zenbait okaran klase: klaudíokana (aundixa eta txikixa), estimatuena, asto-okána, kofráixa okána, okan zuríxa, okan gorríxa, okán txímillua.
okán arbola, okán árbolia. (a). izena. Ciruelo. Ik. ókan.
okán-pasa, okán-pasia. (b). izena. Ciruela pasa. Konpotiai botatze jako okan-pasak. Ik. maats-pasa, pikúpasa.
© Jaione Isazelaia
okán txímillo, okán txímillua. (b). izena. OKAN TXIBILLO, OKAN TXIRIBILLO. Basarana, patxarana.   Endrina. Elorrarantza beltzaren (Prunus spinosa) fruitu txiki eta mikatza, patxarana egiteko erabiltzen dena. Gaur egun hauxe da okan tximillo-ren esanahia, baina adineko gehienek diotenez, lehen fruitu txiki honi aran edo okan-txista deitzen zitzaion, eta okan tximillo formaz berdintsua baina askoz handiagoa da. Okan tximillua puxkat aunditxua da, ori be silbestria, baiña eztakaik barekua. Klem. Batzuek azken zuhaixka honen fruituari anpolai deitzen diote, gerezi mota ezagunari bezala. Honen egurra ona ei da garrotiloa sendatzeko. Anizetak TXORI-TXIMILLO dio: Urrak eta, txori-tximilluak eta, basuan. Ik. áran, basókan, elórrarantza beltz, eskéra.