Hiztegia
eláu, eláua. (a). izena. ELADU. Helado. Soterak ELAD Orduan eladuak etzeban ainbeste zer. Kafia, kafia artzera.
eláuntz, eláuntza. (b). izena. . Laurus nobilis. Ereinotza. Laurel Baserri ondotan egon ohi den zuhaitz ezaguna. Kurutzegi sortan ipintzen da erremeroarekin batera. Janari gustua emateko ere erabiltzen dira orriak, baina Gaztela aldean gehiago hemen baino. Ik. erremu.
elbarríttu. 1. elbarrittu. (c). da aditza. Volverse inválido. 2. elbarrittu, elbarrittúa. (c). izena. Inválido. Elbarrixa esaten da eriduta erida batetik, ankia moztuta geldittu dana, elbarrittuak dia e zeoze falta dabenak: beso bat ero, anka bat ero, orrek pa elbarrittuta. Don.
Normalean inbalido edo paralitiko hitzak entzun ohi dira. Elbarri, elbarrittu eta elbarrittuta ere bai noiz edo noiz adinekoei.
éldu. 1. eldu. (a). da aditza. Madurar. Oinddio eztare sagarrak elduta.
2. eldu, eldúa. (b). adjektiboa. Maduro, -a. Elduak eta gordiñak, danak jan giñuzen. Ant. berde. Ik. gordíñ. 3. eldu. (a). dio aditza. Agarrar, asir. Besotik eldu ta egundoko erretolikia bota zostan./ Belarrittik eltzen botsut ikusikozu. Sin. ebátu, obátu. 4. eldu. (c). dio aditza. Txertoa gaiztotu. Infectarse una vacuna. Bakuniak eldu zotsan da gorrixak ikusi zittuan.
BAKUNIAK ELDU, alegia. bakuniak eldu. Bakuniak eldu.
5. eldu. (c). dio aditza. Txakurrak aginka egin. Morder el perro. Kontuz txakurrakin eldu eitten dau ta./ Leenguan zuen txakurrak eldu zostan./ Kask beekuai! ero eldu goikuai! Don.
Sin. áinka eiñ. Ik. kask. 6. eldu. (c). dio aditza. Erleak, sugeak, etab. pikatu, zaztatu. Erliak eldu dost. Sin. pikáu.
eldúleku. 1. eldúleku, eldúlekua. (b). izena. Asa, agarradero, picaporte. Ik. ásta, eskúleku, kerten. 2. eldúleku, eldúlekua. (b). izena. Argudioa edo aitzakia liskar edo eztabaida batean. Recurso argumental. Mozkortuta zeuala da abogauan elduleku bakarra.
eléjixa, eléjixia. (c). izena. Elejitzeko aukera. Oportunidad de elección Auto barrixak ikusten egon ga ta, Jesus, badago elejixia./ Elejixa ederra euki neban astua erosteko, baiña orduan eneukan diruik.
Sin. eskójixa, aukera.
elektrizidade, elektrizidadía. (a). izena. Electricidad. elektrizidadiak emon. (c). Elektroak, korrienteak eman buruko gaixoari. Elektrizidadiak eta danak emon ei dotse baiña ala eta be ezin errendidu. Klem
elémentu, -o, elémentua. (b). izena. Pertsona berezia: okerra, edo bizia, edo parranderoa, edo... Bicho, elemento, en frases expresivas. Eztok asko ezautzen; elementu edarra dok aura./ Mutiko ori dok elementua, ori. Ik. arráiñ.
elezíño, elezíñuak. (a). izena. Hauteskundeak. Elecciones. Zeiñek irabaziko ete dau eleziñuetan? Ik. botazíño.
. izen propioa. Debagoieneko herria. Elgetako babia egoskorra, ta jentia gogorra.. esaera. (SM Ezten). Elgetako kalian, San Roke egunian, aza berdiak eta kafia gaiñian. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Elgetan ogi berua dirutan, aize otza duan. (d). esaera. Famatua da Elgetako arkupeko haize freskoa.
Ubera trebera, Elgeta maleta, Anguzar trapuzar, Bergan tronpia ta Antzuelan koipia. (d). esaera. Klem. Garai batean oso ezaguna zen esaera.
elíza, elizía. (a). izena. (Eibar) ELIXA (EIB.). Iglesia. Elizia konpontzen diardue Uberan.
elizan sartu. esapidea. "Emakumia elixan sartu 'garbitzera', umia euki eta egun batzuetara. Alboko andriak gaur ein dau elizan sartzia. elízaz. 1. elizaz. Por la iglesia. Ez i dauke elizaz ezkontzeko asmoik. 2. elizaz. izena. Eliz barrutiz. Ubera elizaz Elgetakua da.
elizáko, elizákuak. (b). izena. El Viático, la Extremaunción. Oso gaizki ei dago. Atzo elizakuak ekarri zotsen. Elizakuak EKARRI, ERAI