Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
goragúra
gorputzáldi
goragúra, goraguría. (c). izena. Handinahia, gora egiteko gogo gehiegizkoa. Dan txorimaluakin diputautarako doiala? Jesus, orrek dauka goraguria orrek. Ik. aundínai.
goraguráko, goragurakúa. (d). adjektiboa. Persona con afán de notoriedad o poder. Familixa guztia die goragurakuak.
goráko. 1. gorako, gorakúa. izena. Naúseas, ganas de vomitar. 2. gorakúa moztu. (c). aditza. Haritzari edo pagoari, esate baterako, punta moztu alboetara zabal dadin.   Desmochar un árbol. Gorakua moztu izan jako emen paguai adarrak ikazgiñarako aprobetxatzeko. Ik. iñáusi, pago-lízar, pagó-motz.
goralarri, goralarríxa. "Las ganas de vomitar." (Izag Antz). Sin. botagúra.
górantzia, górantziak. (a). izena. GOGORANTZIAK. Eskumuinak.   Recuerdos. Emuiozu gorantziak nere partez./ Orrek eleukek emongo ezta gorantziaik pe. Azkenengo esaldi hau inoiz zekenengatik entzuten da. Azen.: gorántziak ere bai. Oso adinekoren bati GOGORANTZIAK ere entzun dakioke.
gorátu. (c). du aditza. Laudatu.   Alabar, enaltecer. Periodikuak Arkonada zeruraiño goratu dau.
gordáillu, gordaillúa. (c). izena. Baliozko zerbait isilpean dagoen lekua.   Lugar secreto para todos, o para casi todos, donde se encuentra algo de valor. Apixa bat oillo-arrautza morduakin topatzen giñuanian gordaillua topau giñuala esate zan./ Ontzako urriak topaittue alako basarrittan. Sakapian ei euan gordaillua.
górde. 1. gorde. (a). du aditza. Guardar, conservar, esconder. Badauka orrek pe makiña bat lan itxurak gordetzen./ Koltxoipian gordetzeittu diruak. Ik. ezkútau. 2. gorde, gordía. (c). adjektiboa. Babestua. Lekuaz bakarrik." (Lugar) protegido, resguardado, abrigado. San Marzial oso paraje gordia da./ Oso leku gordian dago Degurixa.
gordéleku, gordélekua. (b). izena. Ezkutalekua.   Escondite. Mutill bat joan jakon gordeleku billa. Sin. ezkútaleku.
gordinddu. (c). aditza. Recrudecer-se. Katarrua gordinddu egin jako.
górdiñ. 1. gordiñ, gordíña. (b). adjektiboa. Crudo, -a. Sagar gordiñak baiño erriak naixao dittu./ Bota lapikuai olixo gordiñ puxkat.  Ant. egosi, erre. 2. gordíñ, gordíña. (b). adjektiboa. Heldu gabea.   Inmaduro, -a. Oinddio madarixak gordiñak dare, baiña laster elduko die. Sin. berde. Ant. eldu. 3. gordiñ, gordíña. (c). adjektiboa. Sasoi onekoa.   De buena salud, robusto, -a. Urtetan aurrera joan arren, gizon gordiña dago. Pertsonez, ia bakarrik, eta goikoaren antzeko testuinguruetan. Sin. garratz.
gordíñik. (a). adberbioa. Egosi edo erre gabe.   En crudo. Kangrejuak gordiñik jateittu.
góri. 1. gori, goríxa. (c). adjektiboa. Incandescente. Burdiña gorixakin markatzen zien animalixak. 2. gori. (c). adberbioa. GÓRI-GÓRI. Al rojo vivo. Orratza sartu sutan, da gori jartzen danian ein zulua. G
goríttu. (c). da-du aditza. Poner(se) al rojo vivo. Errementarixak sutan eukitze zittuan aixkorak gorittu arte. Sin. gori-gori jarri.
gorminddu. (d). aditza. "Quedarse sin cocer las alubias al echar agua fría cuando estaban hirviendo." (Izag Oñ)
goróntz. GONUNTZ. 1. gorontz, gorontza. (c). izena. Emakumeek bularrari eusteko jazten zuten txaleko itxurako jazkia.   Corsé, sostén. Gonia ba, oso-oso gorrixa erabiltze i eban, da paiñolo zurixa ola kruzauta, ta gorontza izeten zan len, korseik eta..., gorontza esaten jakon. Gure ama olakuakin ezautu neban, guk geuk ezkiñuan erabilli baiña. Ben./ Gorontza zan emendik ona, telia, igual arixa izango zan, ola ojete batzuk emen, fajia bezalakua. Maria. Sin. pétxera. 2. gorontz, gorontza. (c). izena. Neskatila txikiei barrutik sabelaldean jartzen zitzaien arropatxoa, aurrean zintaz lotzen zena.   Corpiño que se ponía a las niñas pequeñas. Oiñ umiak libre ibiltzeittuk, baiña orduan lotuta ibilli biar izate zuan. Gorontza izaten zuan ba, aujetekin, zintekin lotzen zana, ajustauta. Klem.
górpu, gorpúa. (d). izena. Cadáver. Sasi batzuen atzian ei zeuan gorpua. Oso adineko zenbaitek bakarrik; besteek gorputz.
Górpusti egun, Górpusti eguna. (b). KÓRPUSTI EGUN, GÓRPUSTEI E., KÓRPUSTEI E.. El día de Corpus Cristi. Gorpusti egunian prosoziñua eitte zan Uberan. Azentua adinekoek lehen silaban eta besteek bigarrenean, normalean.
górputz, gorpútza. (a). izena. Cuerpo. Se dice también del cadáver. Ik. górpu. górputz eta aníma. (c). esapidea. Eginahalak eginez. An zebillen pelotan, gorputz eta anima./ Etortzen zan nausixa. Gure Meltxoran ondorian gorputz da anima, etxeko semia. Eli.