Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ézko
ezpáldu
ézko, ezkúa. (d). adjektiboa. EZO (ARAM.). Humela. Arropei buruz, batik bat.   Húmedo, -a, referiéndose sobre todo a ropas. Aspaldixan inok eztau lo eiñ eta izarak ezko xamarrak egongo die./ Esegittako erropak oinddio ezkuak dare. Ia galdua. Sin. úmel. Ik. ezkúra, éze.
ezkonbárri, ezkonbarríxa. (b). izena. Recién casado, -a. Ezkonbarrixak pisua pagatzen lanak./ Ango turista geixenak ezkonbarrixak zien. Ezkonbarrixak galbaian ura ekartzen ei dabe. (c). esaera. Ezkonberritako poza azaltzen duen esaera. ezkonbárri égon. (b). esapidea. Duela gutxi ezkonduta egon. Gerria asi zanian ezkonbarri zeuan.
ézkondei, ézkondeixak. izena. Proclamas matrimoniales. ELIZTA da hemengo hitza, baina apaizek EZKONDEI erabili izan dutenez, hitza ezaguna da eta inoiz esana ere bai. Ik. elízta.
ezkóndu. 1. ezkondu. (a). da-du aditza. Casar(se). Txarrixa illdako astia ta ezkondutako urtia ei die onenak. (c). esaera. 2. ezkóndu. (c). aditza. Bat egin bi gauza.   Acoplar, ensamblar, juntar. "Arrixak ondo ezkondu, ezkónketia: poner las piedras bien juntas y ajustadas." (Izag Oñ). 3. ezkóndu. (a). izena. Casado/a. Zer da, ezkondua ala solterua?
ezkóngai. (d). adberbioa. Soltero, -a. Larogei urte eta oinddio ezkongai najaok. Antzina erabiltzen omen zen hitza, baina aspalditik soltero, -a, edo mutilzar, neskazar entzuten da ia bakarrik. Batuaren eraginez berpizten ari da.
ezkongúra, ezkonguría. (c). izena. Ezkontzeko gogoa. Egonak egonguria eta abadiak ezkonguria. (d). esaera. Abadeek ei duten ezkontzeko gogoaz diharduen esaera.
ezkonsári, ezkonsaríxa. (c). izena. Dotea.   La dote matrimonial. Aldian zeukan erropia izan zan aren ezkonsari bakarra. Sin. dóte. Ik. gabonsári, sári.
ézkontza, ézkontzia. (b). izena. Casamiento, casorio. Printzesiorren ezkontziak makiña bat berba erain ddau. Ezkontza eta buzkantza, berotan. esaera. (Lar Antz). Ezkontza pobrerik eztago, illeta aberatsik be ez. (d). esaera. Ezkontza pobrerik eztago, illeta aberatsik be ez. ézkontzaz. (c). Ezkontza dela medio. Aitta Oñatiko semia, ezkontzaz Sieteetxian bizi zana. Hil
ezkur. Ik. ixkur.
ezkúra, ezkuría. (d). izena. Ezkotasuna. Arropena eta baita etxe edo gela batekoa ere.   Humedad ligera, referiéndose a ropas y también a la de sitios cerrados. Kontraterrenuan einddako etxetan beti da ezkuria./ Mendebal onekin ezkuria ein jakue armaixoko erropei be. Hitz ia galdua. orain UMEDADE entzuten da ia bakarrik Ik. ézko.
ezkútaleku, ezkútalekua. (b). izena. Escondite. Baldosapian zeukan diruen ezkutalekua. Sin. gordéleku.
ezkútau. aditza. 1. ezkútau. (a). da-du aditza. Esconder(se). Obepian ezkutau zan polizia etorri jakonian. Pertsonez ezkutau erabili ohi da, nekez gorde; gauzez, ostera, gorde gehiago luzarorako denean, eta ezkutau, bistatik kendu zentzuan edo momentukoa denean. Ezkutaizu txokolatia umiak ikusi eztaixen. Ik. gorde. 2. ezkútau. (c). da aditza. Desagertu.   Desaparecer. Ziero ezkutau die Seizientosak./ Len beti txikiteuan ibiltze zan baiña aspaldixan ezkutauta dago. "Desagertu" hitzaren beharrik gabe konpondu dira gure aurrekoak, nahiz eta "desaparezidu" ere erabiltzen den.
ezkútu, ezkutúa. (b). adjektiboa. Escondido, -a, resguardado, -a. Larrarte paraje ezkutuan dago./ Zuen etxazpixa aize-ezkutua da ta maillukixendako paraje ona. Ant. agiri. Ik. aize-ezkútu. ezkutúan. 1. ezkutúan. (b). adberbioa. En lugar secreto, resguardado. Ezkutuan gorde karameluak, bestela Hodeik kendukotsu./ Ezkutuan dauzke urrezko pitxixak. 2. ezkutúan. (b). adberbioa. A escondidas. Komeni etxakon arren, ezkutuan eraten dau patxarra. A escondidas de: NOREN ezkutuan. Nere ezkutuan ein ddabe bakaziñotarako plana./ Aman ezkutuan txokolate jana ein ddau mutikuak. ezkututik ezkutura ibilli. (c). esapidea. Ezkutuan, isilpean ibili. Ezkututik ezkutura dabill, iñok ikusi ez deixan. (AAG Eibes)
ezkútuleku, ezkútulekua. (d). izena. Zirkinzuloa, leku ezkutua. Zirkinzuluak? Ezkutulekuak ero, bittarte txikixak ero. Klem. Ik. ezkútaleku.
ezleku, ezlekua. (d). izena. Leku desegokia. Ezlekun baten, sapaixan edo egongo dia./ Ermittia ezlekuan dao. (Lar Antz).
ezo. Ik. ézko.
ezórdu, ezordúa. (c). izena. DESÓRDU. Deshora. Bart gure Patxik ezorduan etorririk izan bia dau./ Aura beti ezorduan ibiltzen da./ Neri etxatazek gustatzen ezorduko ibillerak. NON eta NONGO kasuetan, gehienbat. Gurasoak seme-alaben beranduko etxeratzeez ari direnean, batez ere.
1. ezpada. (d). juntagailua. Bestela. Jaizu jan, ezpada neuk jangotsut.
2. ezpada. Ik. ezpata.
© Jaione Isazelaia
ézpal, ezpála. (b). izena. Astilla. Ekarrizu ezpal batzuk sutarako./ Ipiñiozu ezpaltxo bat maixai anka azpixan. Handia denean, bringa. Nolako egurra, alako ezpala. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). De tal palo tal astilla.