Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eskillára
eskóla-máixu
eskillára, eskillaría. (a). izena. Escalera.
eskillára-bárren, eskillára-barréna. (b). izena. Eskilararen behe partea, hasiera. Eskillara-barreneraiño jausi jatan zapatia.
eskillara-buelta, eskillara-bueltia. (d). izena. Descansillo de escalera.
eskillára-búru, eskillára-burúa. (b). izena. Eskilararen goiena.   La parte superior donde termina la eskalera. Zuen mutiko diabruak eskillara-bururaiño igo dau katamarran. komentario 1
eskillára-máilla, eskillára-máillia. (b). izena. Peldaño de escalera.
eskillárape, eskillárapia. (c). izena. Eskilararen azpiko lekua.   El espacio bajo la escalera. Eskillarapian gordetzeittugu traste zarrak. eskillárapeko ardáua. (b). izena. ESKILLÁRAPEKO ARDÁU. Soziedadetan urteko ardoa.   En las sociedades, vino especial, embotellado, del año. Karutxuaua izan arren korrientia baiño obia da eskillarapeko ardaua. Hitz berri samarra, azken berrogei urteotan elkarte gastronomikoetatik zabaldu dena.
© Arturo Elosegi
eskilláraso, eskillárasua. (b). izena. Garrulus glandarius. Eskilasoa; kantu ozena eta zakarra duen txori mota.   Arrendajo Piñui baztarretan ikusten die eskillarasuak.
éskiña, éskiñia. (b). izena. Esquina.
eskíñarri, eskíñarrixa. (d). izena. Piedra angular. Kantoiarrixa esan da be entendidu. Guk geuk eskiñarrixa betik esan izan jau. Don.
eskírol, eskiróla. (b). izena. Esquirol. Huelga guztieetan izaten die eskirolak.
éskoba. 1. éskoba, éskobia. (a). izena. Erratza.   Escoba. 2. éskoba, éskobia. (a). izena. Bizikleta-karreretan erretiratuak hartzen dituen autoa.   Coche escoba. Oinddio ezta pasau eskobia. Sin. zierrákarrera. 3. éskoba, éskobia. (d). izena. . Cytisus scoparius. Kirua. Ik. itxúski-látz, kíru.
eskóbau. (b). du aditza. Pasar la escoba. Badaukazu gaur lana kuartuak eskobatzen.
eskojídu. (a). du aditza. Escoger. Sin. aukerátu, elejídu.
eskójixa, eskójixia. (c). izena. Eskojitzeko aukera.   Oportunidad de elección. Denda orretan ezta eskojixa aundirik egoten./ Ferixan asto eskojixa ederra zeuan. Sin. eléjixa, aukera.
éskola. 1. éskola, éskolia. (a). izena. Escuela. Uberako eskolia itxi ein bia dabe. 2. éskola, éskolia. (a). izena. Instrucción, formación. Argixa zan baiña eskola gutxikua. eskola ona artu. (c). esapidea. Asko ikasi. Margari, Dolores Ermenteikua ta, orrek danak arekin da, eskola ona artu zeben. Eli. éskolia éuki. 1. éskolia euki. (b). Tener instrucción. Ofizinarako aukeria izan zeban, baiña etzeukan bape eskolaik eta./ Nik eskola asko daukat, e. Mertz. 2. éskolia euki. (c). esapidea. Tranposoa, hitzekin engainatzen duena izan. Traperua etorri jaku kutxa eske; arek dauka eskolia. éskolia ibílli. (c). esapidea. Biraoka jardun. Kotxiai atia izurrau zotsan paretan kontra, ta arek zebillen eskolia. Sin. dotriñia ibilli, errosaixua ibilli.
eskólabako, eskólabakua. (c). adjektiboa. Eskola gabea, ezikasia.   Iletrado, -a, ignorante, analfabeto, -a. Argixa zan baiña eskolabakua, baserri urrin baten azittakua zalako. (Etxba Eib)
eskóladun, eskóladuna. (c). adjektiboa. Ikasia, eskolatua.   "Instruído, letrado. Eskoladuna baina beti dirutik arin.