Hiztegia
ésku. 1. esku, eskúa. (a). izena. Mano. esku barik. (b). Bizikletan, manibelari heldu gabe. Badakit esku barik ibiltzen.
esku garbíko, esku garbikúa. (c). adjektiboa. Berea ez den dirurik bereganatzen ez duena. Persona que no se apropia del dinero ajeno. Kamarero barrixa apenas ei da esku garbikua.
Taberna, denda, eta oro har kaxa inguruko langileez, batez ere. esku onéko, esku onekúa. (b). izenlaguna. Habilidoso, mañoso, manitas. Taillerrian estimau dauke, esku onekua da ta.
Sin. eskutsu. eskú útsik. (c). adberbioa. Ezer gabe edo ezer lortu gabe. Con las manos vacías. Ezingo ga bisittara esku utsik joan./ Alkatiaana joan zien zeozen esperantziakin baiña esku utsik bueltau zien.
eskú-sartze, eskú-sartzia. (b). izena. Acción de meter mano. Ango eldu biarra, ango esku-sartzia...
eskúa artu. (b). esapidea. Lan bati erraztasuna hartu. Cogerle la maña a un trabajo. Makiniai eskua artu arte izurrauta ibili nitzuan./ Ezta lan zailla, baiña eskua artu biar.
Sin. ártia artu. eskúa jaso. (c). esapidea. Amenazar. Eskua jaso ezian eztotse semiak kasoik eitten./ Bueno, ezidazu eskuik jaso.
eskúa sartu. (b). esapidea. Meter mano. Orduko neskak eskua sartzen be etxoskuen lagatzen./ Danen aurrian eskua sartzen asi jatan.
éskuak garbittu. (b). esapidea. Lavarse las manos, desentenderse. Lenengo berak danei axaxa emon da oiñ eskuak garbittu.
eskura. (b). adberbioa. ESKU-. Erraz eskuratzeko moduan. Esku-eskura dauka karreria.
eskúra euki. (b). esapidea. Eroso euki. Tener a mano, cerca. Poligonokuak oso eskura dauzke piszinak.
éskuz. (a). adberbioa. A mano. Jertse ori eskuz einddakua da./ Eskuz ez baiña palaz jokatukotsut.
2. esku, eskúa. (b). izena. Lehenengoa kartetan. La mano, en las cartas. Eskua kendu bia dotseu. Ik. azkenésku. esku izan. (c). aditza. Kartetan edo beste zenbait jokutan ekiten lehena izan. Estar de mano Oiñ zein dda esku? . ogétamaika eskútik euki. (c). esapidea. Tener la sartén por el mango. Musetik hartutako esapidea. Hogeitamaika eskutik duzunean inork ezin dizu irabazi jokura 3. esku, eskúa. (b). izena. Alde zuzena; kaminoan oinez ibiltzeko ezkerra, adibidez. El lado correcto, por ej. la izquierda al caminar en un carretera. Ala, artu poltsia ta zeure eskutik joan./ Oiñez ezkerra da eskua ta autoz eskumia.
eskua zainddu. (b). esapidea. Alde zuzenetik ibili. Autuan norberan eskua zainddu ezkero nekeza da akzidentia eukitzia.
Zeure, bere... eskua eskutik ibilli. esapidea. Bidean dagokizun aldetik ibili. Bidian zeure eskutik ibilli zaittez. 4. esku. (b). posposizioa. Noren esku. A cargo de, bajo la responsabilidad de. Ni banoia ta zure esku gelditzen da afaixa./ Ez aiz akordatzen? Ire esku laga giñuan abixuak pasatzia. Ik. kargu, kontu. 5. esku. Konposizioko lehen zati gisa, "eskuz erabiltzeko tresna, tamaina txiki samarrekoa". Ik. eskú-mazo.
esku-arri, esku-arrixa. izena. (Eibar) "Barrita de piedra de esmeril. Pasaixok pixkat esku-arrixa, ia leuntzen dan". (SM).
eskúarterako, eskúarterakua. (c). izena. Eskutan behar den dirua. Dícese del dinero que se necesita para los gastos habituales. Armaixuan eukitzen dot eskuarterakua. Izen bezala baino gehiago, ZERTARAKO: Ez etara diru geixao, badaukat esku arterako laiñ da. Ik. póltsikorako.
eskúbara, eskúbaria. (b). izena. ESKOBARA. Eskuarea. Rastrillo de recoger hierba. Artu eskubarak eta goazen zelaira.
eskubíde, eskubidía. (c). izena. Derecho. Eztago ori eitteko eskubideik. Deretxo entzuten da gehiago.
esku-dantza, esku-dantzia. izena. (Eibar) "Danza tradicional consistente en una cuerda formada por bailarines entrelazados con sus manos y que guiados por el primer bailarín danzan girando alrededor de la plaza en sentido opuesto a las agujas del reloj." (SB Eibetno).
eskúela martxándo eiñ. (b). esapidea. (Elgeta) MARTXANDO EIÑ. Piper egin, txarritan egin. En Elgeta, hacer pira, no ir a la escuela. Bein baiño geixaotan eskuela martxando eiñ da txori apixa billa joaten giñuztan. Sin. txarríttan eiñ. Ik. martxandista.
eskú-gaiñ, esku-gáiña. (b). izena. Eskuaren gainaldea. La parte superior de la mano. Bizikletatik jausi tta esku-gaiña urratu jako.
eskú-kárro, eskú-kárrua. (c). izena. Esku-gurdia. Carro de mano. Orduan makiña bat karro, esku-karro, ibiltten zan izotzakin, kaleik kale. Aniz.
eskúko sóiñu, eskúko sóiñua. (b). izena. ESKÚ-SÓIÑU. Acordeón. Gure tio Tomasek ederki joten zeban eskuko soiñua.
Eskuko soiñu aundixa eta eskuko soiñu txikixa bereizten dira. Piano teklatuaz lehena eta trikitixa jotzekoa bigarrena. Sin. akordéoi. Ik. aóko sóiñu, filármonika, sóiñu.