Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
azkárri. 1. azkarri, azkarríxa. (c). izena. Levadura. Txikittan, amak labesua ein bia zebanian, Bolintxora bialtzen giñuzen azkarrittara./ Masa zati bat ixten zan oremai baztarrian iriñakin tapauta. Da andik zortzi egunera arek ogixa arrotze eban. Aniz. AZKARRIXA EMON egiten zaio oreari: Etxian eitten danian eromaixan, —oramaixa orreaittik izengo da, oria—: «Oria eindda dao?, oria jaikitta dao?». Lebaduria, azkarrixa emundakuan, da aura kurtiduta ipiñi ta epelian, jaiki eitten dok aura. Don. Lebadura ere deitzen zaio azkarri industrialari; azkarri, berriz, aurreko labesuko ore zatiari, irinetan laga eta fermentatutakoa, hazkarritzat erabiltzeko. Izen bata zein bestea ere esaten zaie biei, bai industrialari bai etxekoari. 2. azkarri, azkarríxa. (d). adjektiboa. (Eibar) Inteligente, despierto. Zuk saldutako txakurrak azkarrixa urten desta./ Mutill azkarrixa oiñ artu doguna morroitzat. (Etxba Eib)
azkei. Ik. azi.
ázken, azkéna. (a). ÁTZEN. El último, lo último, el fin. Zein da azkena, txandia artzeko?/ Jana bai ta goseik ez, ori da azkena. ÁTZEN, atzéna: hau eta honen eratorri guztiak ere erabiltzen dira, Ubera eta Angiozar aldean batik bat: atzen aurreko, atzen aurretik... azkén áurreko, ázken áurrekua. (b). Penúltimo. Biar da azken aurreko eguna. azkén áurren, azkén áurrena. Penúltimo. Zein da azken aurrena? . azkén áurretik. (b). adberbioa. En penúltimo lugar. Karreran azken aurretik geldittu zan. azken baten. (b). esapidea. Azken finean. Azken baten, ze inporta jakok ari? . azkena ipurdi gizena. (a). esapidea. "Baten batek esaldi hori esan ezkero danak korrika hasiko dira, azkena ez ailegatzeko." (SB Eibetno) Ik. azken putz!. ázkenak émon. (b). esapidea. Apurtu, bukatu, hil. Gure auto zarrak pe azkenak emoittu. azkenak emoten egon, azkenetan egon. esapidea. Estar en las últimas. Felipe Gonzalez be ointxe azkenak emoten dago ba./Ointxe kursua azkenetan dago. azkentxo. (Eibar) Kokila, adore faltagatik-edo beti atzean geratzen dena. Beti azkentxo gure seme koittau au. (Etxba Eib). nere ázkenak ízan. (d). esapidea. Heriotza hurbil izan. Esan i eban aittorrek e, errezau daigun erresaixua, nere azkenak izango die ointxe ta. Hil.
azken putz!. interjekzioa. "Azkenengo geratzen den umeari esaten zaio, bai karreraren batean, bai jatean, eta abar." (Lar Antz). Ik. azkena ipurdi gizena.
azkenáldi, azkenaldíxa. (c). Ultimamente. Azkenaldixan izurrauta dabill.
azken-arnása, azken-arnasía. (c). izena. Agonía, último suspiro. Azken-arnasan dago. Ik. agoníxa.
azkénengo, azkénengua. (a). izenlaguna. ATZÉNENGO. El último. Azkenengo egunian afaixa daukau.
azkenésku. (c). ATZENÉSKU. El último en el juego de cartas. Neuk emoten baittut kartak, azkenesku naizen seiñale. Ant. esku.
© Ezezaguna
azkónar, azkónarra. (c). izena. Meles meles. Tejón. Eguarbitzako aitzian badie azkonarrak.
ázkor, azkórra. (d). adjektiboa. Lurrari buruz esaten da hau lehorra dagoenean eta erpilak apurtzen ez direnean labratzerakoan.   Dícese que lo está la tierra de labranza cuando ésta queda reseca. Don.
azkóskor, azkóskorrak. (c). (Oñati) "Los últimos nudos de los dedos." (Izag Oñ).
azkúra, azkuría. (a). izena. Hazka egiteko gogoa.   Ganas de rascarse. Buruan azkuria daukat. Ia zorrixak dauzkaten...
aznarru, aznarrúa. "Dedal." (Izag Antz). Sin. titára. Ik. azkapela.
azóka, azokía. (d). izena. Mercado de abastos. Azokía len asko esaten zuan. Azokia, Bergaan alako egunetan dok azokia. Don. Galduta egon den hitza, berriro batuaren bidez berpizten ari dena. Sin. merkáu.
ázpi. 1. azpi, azpíxa. (a). izena. Beheko partea.   La parte inferior. Kotxe orrek azpixa ondatuta dauka. Lekuzkoetan: azpixan, azpittik, azpira... azpikúaz góra. 1. azpikuaz gora. (b). adberbioa. Buelta emanda. Platerak azpikuaz gora jarri sagar erriak jateko. 2. azpikuaz gora. (c). esapidea. Patas arriba. Guardazobillak etxe guztia azpikuaz gora laga doskue. Sin. ankázgora. 2. azpi. (a). adberbioa. Lekuzkoetan: azpixan, azpittik, azpira... azpíttik jokátu. (c). esapidea. Pelota partiduetan dirua faboritoaren kontra edo nabarmen galtzen doanaren alde jokatu. Azpittik jokatu giñuan, berreun millai (edo doscientos a milla) eta irabazi. 3. ázpi, ázpixak. (b). izena. La cama del ganado. ázpixak éiñ. (b). du aditza. Behien ohea egin. Lelengo beixak jatxi ta gero azpixak eingoittut. ázpixak etára. (b). du aditza. Behien ohea garbitu. Bi egunian azpixak etara barik dare.
2. azpi. (a). adberbioa. Lekuzkoetan: azpixan, azpittik, azpira... azpíttik jokátu. (c). esapidea. Pelota partiduetan dirua faboritoaren kontra edo nabarmen galtzen doanaren alde jokatu. Azpittik jokatu giñuan, berreun millai (edo doscientos a milla) eta irabazi.
azpí-étaratze, azpí-étaratzia. (c). izena. Ganaduen azpiko zimaurra ateratze eta ohea egite lana.   El trabajo de hacer la cama al ganado. Julienek beixak jatxi tta nik eitten nittuan azpi-etaratziak. Ik. ázpixak etára.
azpigárri, azpigarríxa. (c). izena. SIKUGARRI (EIB.). Orbela, garoa, kilarra..., azpiak egiteko, behien ohea egiteko balio duen edozer.   Hojarasca, helecho... cualquier material apto para hacer la cama del ganado. Biar basora goiaz azpigarrittara. Ik. iñáurki.
azpíjan. 1. azpijan, azpijána. (c). izena. Labor de zapa, conspiración. Agirixan oso gizon ondrau moduan azaltzen da baiña gero ikusi ein biar ze azpijan darabillen.
© Josu Okina
azpijanían ibíli. (c). Conspirar, andar conspirando. Aspalditxuan alkarrekin ikusteittut eta itxuria azpijanian dabitz.
2. azpijan, azpijána. (c). izena. Bola-jokoan, bolari ematen zaion efekto berezia, aldarraren aldera eror ez dadin.   En el juego de bolos, un efecto especial que se le imprime a la bola al lanzarla. Azpijan geixegi emun jotsat. Eibarren gainjana emon ere esaten zaio efektu berezi bati. (SB Eibetno)